7:35 de la mañana
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | 7:35 de la mañana | |
| Urtea | 2003 | |
| Generoa | Musikala | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 9 min. | |
| Banatzailea | Ibarretxe & Co | |
| Zuzendaria | ||
| Nacho Vigalondo | ||
| Ekoizleak | ||
| Javier Ibarretxe Eduardo Carneros |
||
| Gidoilariak | ||
| Nacho Vigalondo | ||
| Aktoreak | ||
| Marta Belenguer Nacho Vigalondo Alejandro Tejeria |
||
| Musikagileak | ||
| Fernando Velazquez | ||
| Argazkilariak | ||
| Jon Diez Dominguez | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| gaztelania | ||
| Sariak | ||
| 2004ko Oscar Sarietako hautagaia | ||
| Webgunea | ||
| [www.735am.com] | ||
7:35 de la mañana 2003. urtean Nacho Vigalondok eginiko film laburra da.
Nacho Vigalondok zuri-beltzez grabatu zuen film laburra, eszenatoki bakarrean, kafetegi batean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza izan zuen banatzeko. 2004ko Oscar Sarietako hautagaia izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Sinopsia
Emakume bat (Marta Belenguer), egunero bezala, goizeko 7:35ean, kafetegira sartzen da gosaltzeko. Zerbitzariak ezer esan gabe gosaria ematen dio, beste bezeroak mutuak dauden bitartean. Bat-batean, morroi batek (Nacho Vigalondo) altxa eta abesteari ekin dio beste bezeroak kantaraziz. Horretarako paper batzuk ematen dizkiote, emakumearentzat maitasun adierazpena sortuz. Bezero batek bere estrofa abestu ezin duenean, morroiak alkandora ireki eta bonba bat erakusten du. Emakumeak poliziari deitu eta, agertu bezain pronto, morroiak bonba lehertarazi du kafetegitik irtenda.
[aldatu] Pertsonaiak
- Marta Belenguer: Emakume
- Nacho Vigalondo: Morroi
- Antonio Tato: Luis / Zerbitzari
- Borja Kobeaga: Zerbitzari laguntzaile 1
- Javier Reguilón: Zerbitzari laguntzaile 2
- Alejandro Garrido: Bezero
- César Velasco: Bezero 1
- Esperanza Palacios: Bezero 2
- Manuel Nebreda: Bezero 3
- Sebastian Elices: Bezero 4
- Resu Vigalondo: Bezero 5
- Dolores Gonzalez: Bezero 6
- Alejandro Tejeria: Bezero 7
- Patricia Maldonado: Bezero 8
- Javier Sanchez De La Cima: Ume 1
- Santiago De Los Santos: Ume 2
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
| Zuzendaritza | Nacho Vigalondo |
| Gidoia | Nacho Vigalondo |
| Ekoizlea | Javier Ibarretxe eta Eduardo Carneros |
| Musika | Fernando Velazquez |
| Argazkilariak | Jon Diez Dominguez |
| Edizioa | Javier Diaz Vega |
| Zuzendari laguntzaileak | Sergio Barrejon eta Koldo Serra |