Barbara Goenaga
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Barbara Goenaga Bilbao | |
| Jaiotza data | 1983ko uztailaren 20a | |
| Donostia (Gipuzkoa) | ||
| Lanak | ||
| Lan nabarmenenak | Goenkale | |
| Webgunea | www.barbaragoenaga.com | |
| IMDBko fitxa | ||
Barbara Goenaga Bilbao (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko uztailaren 20a - ) euskal aktorea da.
Juan Luis Goenaga margolariaren alaba eta Aitzpea Goenaga aktore eta idazlearen iloba da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Barbara txiki-txikitatik hasi zen aktore lanetan, hiru urte baino ez zituela bere izeba Aitzpea Goenagarekin batera Juan Miguel Gutierrezek zuzendutako Bai Horixe! telesailean agertu zelarik. Aurrerago, Euskal Telebistako telesail ezberdinetan hartu zuen parte: Beni eta Marini (1991), Duplex (1993) eta Goenkale (1994-1999), azken hau izan zelarik Euskal Herrian ezagun egin zuen lana, Ainhoa izeneko pertsonaia ordezkatzen zuelarik. Telesail hauetako parte hartzea euskal zinemako hainbat lanekin uztartu zuen, hala nola Arantxa Lazkanoren Urte ilunak (1992) eta Ramon Barearen Adiós Toby, adiós (1995).
Arrakasta horren ondorioz, espainiar zineman lan egiten hasi zen, El Comisario (Telecinco, 1999), Condenadas a entenderse (Antena 3, 1999) eta Hospital Central (Telecinco, 2000) telesailetan hainbat agerpen egin zituelarik. Baina benetako saltoa 2000 eta 2001 urte bitartean egin zuen, Mi dulce (2000) filma eta El grupo (Telecinco, 2001) telesailari esker. Azken honetan egindako lanari esker lortu zuen gainera telebistako aktore onenari Jokulariak Saria, Euskal Aktoreen Batasunak emandakoa.
Hurrengo urteetan antzerkian eta telebistan hainbat lan egiten jarraitu zuen, zinemarako laburmetrai batzuekin batera. Zinemari dagokionean, luzemetrai gehien aurkeztu zituen urtea 2007a izan zen; Urte hartan La luna en botella, Anastezsi, 3:19, Oviedo Express eta Los cronocrimenes filmak aurkeztu zituen.
2008. urtean ere hainbat film aurkeztuko ditu Barbarak, La buena nueva eta No me pidas que te bese, porque te besaré tartean.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Zinema
[aldatu] Luzemetraiak
- No me pidas que te bese, porque te besaré (2008)
- La buena nueva (2008)
- Oviedo Express (2007)
- Los cronocrimenes (2007)
- 3:19 (2007)
- Anastezsi (2007)
- La luna en botella (2007)
- Mia Sarah (2006) (ahotsa)
- Amor en defensa propia (2006)
- El regalo de Silvia (2003)
- Mi dulce (2000)
- Urte ilunak (1992)
[aldatu] Laburmetraiak
- Choque (2005)
- El invierno pasado (2004)
- Las superamigas contra el profesor vinilo (2003)
- Lauburu (2001)
- Adiós Toby, adiós (1994)
[aldatu] Antzerkia
[aldatu] Telebista
- Vientos de agua (2005, 6 saio)
- Al filo de la ley (2005, saio 1)
- Una nueva vida (2003, saio 1)
- A medias (2002)
- El grupo (2001, 11 saio)
- Hospital Central (2000, saio 1)
- Condenadas a entenderse (1999, 2 saio)
- El comisario (1999, saio 1)
- Goenkale (1994-1999)
- Duplex (1993)
- Beni eta Marini (1991)
- Bai Horixe! (1986)
[aldatu] Sariak
- 2004: Emakumezko aktore onenaren Telón chivas saria.
- 2004: Aktore onenaren saria El Mundoren XII. Euskal Zinema sarietan.
- 2004: Unión de Actors Saria, emakumezko antzezlerik onena, Historia de una escaleran egindako lanarengatik.
- 2003: Lorcako Jaialdian emakumezko antzezlerik onena.
- 2001: Plazara Gaztea Saria Euskadi Gazteako entzuleen eskutik.
- 2001: Telebistako aktore onenari Jokulariak Saria Euskal Aktoreen Batasunaren eskutik, El grupo telesailean egindako lanarengatik.

