Kung Fu (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kung Fu
David Carradine Kung Fu 1972.JPG
David Carradine aktorea Kwai Chang Cainen papera antzeztuz.
Formatua arte martzialak, western, abentura
Iraupena 44 minutu
Egilea Ed Spielman
Jerry Thorpe
Herman Miller
Protagonistak David Carradine
Keye Luke
Philip Ahn
Radames Pera
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea ABC
Emisioa 1972ko urriaren 14tik
1975eko apirilaren 16ra
Atalak 63 atal (3 denboraldia)

Kung Fu 1970eko hamarkadako estatubatuar telesaila ospetsu bat izan zen, 1972ko urriaren 14tik 1975eko apirilaren 16ra ABC katean aireratu zelarik. Garai hartan Bruce Leeren filmekin batera Mendebalde osoan arte martzialak eta bereziki kung fu borroka estiloa ezagutarazi eta hedatzen eragin itzela izan zuelarik.

Gerora hainbat jarraipen izan zituen, Kung Fu: The Movie (1986), Kung Fu: The Next Generation (1987) eta Kung Fu: The Legend Continues (1993-1997) baina hauek jada ez zuten jatorrizko telesailak lortutako adina arrakastarik izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Carradine aktorea Kwai Chang Caine paperean.

Kung fu teelesailak Kwai Chang Caine (David Carradine) izeneko shaolin batek bere anaia Danny Caine topatu azmoz AEBtako Mendebalde Urrunean bizitako abentura eta gora beherak kontatzen ditu, noizbehinka Txinako Shaolin santutegian haurtzaroan bere maisuekin (Por maisua: Keye Luke, eta Kan maisua: Philip Ahn) izandako ikasgaiak tartekatzen zirelarik. Ibilbide horretan zehar topatzen duen jendea lagundu eta ikusitako okerkerien aurka borrokatuko da, betebehar horretan bere bizi filosofia eta arte martzial trebezia agerian lagaz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore gobidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Por maisua (Keye Luke).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kung Fu (telesaila)