Jodie Foster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jodie Foster
Jodie Foster
Datu pertsonalak
Izen osoa Alicia Christian Foster
Jaio 1962ko azaroaren 19a (51 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia
(Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Taxi Driver
The Accused
Sommersby
The Silence of the Lambs
Sariak Oscar Saria (2)
IMDB IMDBko fitxa

Jodie Foster (Los Angeles, 1962ko azaroaren 19a -) Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea da, bitan emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan hasi zen Jodie Foster iragarkietan eta filmetan agertzen. Kritikarien txaloa jaso zuen lehen aldiz Taxi Driver filmean prostituta nerabearen papera jokatzeagatik; emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen lan horregatik. Oscar 1988an irabazi zuen lehen aldiz The Accused filmarengatik, eta berriro 1991n, The Silence of the Lambs filmean Clarice Starling FBIko agente gaztearen paperarengatik.

Bi urte zituelarik agertu zen lehengo aldiz telebistako iragarkian, Coppertone beltzarantzeko kremarena. Lau urte zituenean, hasi zen telebistako telesailetan agertzen. Denbora pasa ahala, hamahiru urterekin, ordurako bere zinemako paperik onena jokatu zuen, Taxi Driver filmean hain zuzen. Geroztik, Jodie Fosterrek bestelako filmetan parte hartu zuen , esate baterako, The acussed (J. Kaplan 1988, bere lehenengo Oscar), The Silence of the lambs (Jonathan Demme 1991, bere bigarren Oscar), Shadows and fogs (Woody Allen, 1991), Sommersby (J. Amiel, 1992), Nell (M. Apted, 1994), Contact (Robert Zemeckis, 1997), Anna and the King (A. Tennant, 1999) eta La habitación del pánico (David Fincher, 2002) besteak beste.

Izugarrizko soldata eskaini zioten Clarice Starlingen papera berriro egiteko, baina, Anthony Hopkinsek egin ez zuen bezala, berak ez zuen onartu halako papera berriro egitea. Lagun batzuen ustez, beldurra ematen ziolako aurreneko filmaren maila ez berdintzea. Eta beste batzuen ustez, filmaren gidoia nahiko latza izaten zelako.

Bere antzezpenak nabariak dira, oro har, zirrarazko emakumeen paperak antzezten ditu. Bestalde, zuzendari gisa ere lan egin du, “little man Tate· 1991ean, izan da lehenengo filma. 90ko hamarkadako azken urteetan, bere lanak gero eta gutxiago izan ziren. Dena dela, berrien artean azpimarratu daitezke, The Beaver (El castor) Mel Gibsonarekin eta Carnage, Roman Polanskirena.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Papera
1970 Menace on the Mountain Suellen McIver
1972 Kansas City Bomber Rita
Napoleon and Samantha Samantha
My Sister Hank Henrietta "Hank" Bennett
1973 Rookie of the Year Sharon Lee
Alexander, Alexander Sue
The Addams Family Pugsley (ahotsa)
Kung Fu Alethea Patricia Ingram
Tom Sawyer Becky Thatcher
One Little Indian Martha McIver
1974 Alice Doesn't Live Here Anymore Audrey
Smile, Jenny, You're Dead Liberty Cole
1975 The Secret Life of T.K. Dearing T.K. Dearing
1976 The Little Girl Who Lives Down the Lane Rynn Jacobs
Freaky Friday Annabel Andrews
Bugsy Malone Tallulah
Taxi Driver Iris Steensma
Echoes of a Summer Deirdre Striden
1977 Candleshoe Casey Brown
Casotto Teresina Fedeli
Moi, fleur bleue Isabelle Tristan (edo Fleur bleue)
1980 Foxes Jeanie
Carny Donna
1982 O'Hara's Wife Barbara O'Hara
1983 Svengali Zoe Alexander
1984 Le Sang des autres Hélène Bertrand
The Hotel New Hampshire Frannie Berry
1986 Mesmerized Victoria Thompson
1987 Siesta Nancy
Five Corners Linda
1988 The Accused Sarah Tobias
Stealing Home Katie Chandler
1990 Catchfire Anne Benton
1991 Little Man Tate Dede Tate
The Silence of the Lambs Clarice Starling
1992 Shadows and Fog Prostituta
1993 Sommersby Laurel Sommersby
1994 Nell Nell Kellty
Maverick Mrs. Annabelle Bransford
1997 Contact Dr. Ellie Arroway
1998 The Uttmost bere burua
1999 Anna and the King Anna Leonowens
2002 Panic Room Meg Altman
The Dangerous Lives of Altar Boys Sister Assumpta
2003 Abby Singer Bera
2004 Un long dimanche de fiançailles Elodie Gordes
2005 Flightplan Kyle Pratt
2006 Inside Man Madeline White
2007 Sugarland Sweety
The Brave One Erica
Nim's Island
2013 Elysium Delacourt defentsa idazkaria
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jodie Foster