LHS 292

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
LHS 292
LHS 292 rendering.png

Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Sextans
Igoera zuzena 10h 48m 12.6s
Deklinazioa −11° 20′ 14″
Ageriko magnitudea (V) 15.73
Ezaugarriak
Mota espektrala M6.5 V
Itxurazko magnitudea (J) 8.9
B−V kolore indizea 2.10
Aldakor mota Izar dirdiratsua
Astrometria
Paralajea (π) 220.30 ± 3.60 mas
Distantzia 14,8 ± 0,2 au
(4,54 ± 0,07 pc)
Magnitude absolutua (MV) 17.45
Zehaztasunak
Masa 0.08 M
Erradioa 0.11? R
Argitasuna 0.00069 L
Tenperatura 2650-2900 K
Beste izendapenak
LP 731-58, GJ 3622, GCTP 2516.02

LHS 292, GJ 3622 edo LP 731-58 gure eguzki-sistematik 15 argi urte baino gutxiagoko distantziara, Sextans konstelaziorantz dagoen izar txiki bat da. Oso distira ahul eta +15,60ko itxurazko magnitudeko nano gorri bat da. Gertuen dituen izarrak Ross 128 (FI Virginis) eta DEN 1048-3956 dira, hurrenez hurren 5,8 eta 7,1 argi urteko distantziara.

LHS 292 gure inguruko nano gorririk ilunenetako bat da, +17,32ko magnitude absolutuarekin. Bere masa gure eguzkiarenaren %8,3koa da, eta bere argitasuna gure eguzkiarenaren 100.000garren zatia. M6.5V espektro motakoa da, bere ezaugarriak DX Cancrirenen antzerakoak direlarik. Bere ardatzaren inguruan 3,0 kilometro segundoko proiektatutako errotazio abiadurarekin biratzen du.

LHS 292 izar ñirñirkari bat da, hau da, batzuetan bere distira nabarmen handitzea eragiten duten erupzioak jasaten dituela, izar aldakor izendapenik ez duen arren. Azken ikerketek izar bitar espektroskopiko bat dela diote, osagaietako bat bestea baino distira apalagokoa delarik.