La Casika

Koordenatuak: 40°19′22″N 3°52′05″W / 40.322731°N 3.867967°W / 40.322731; -3.867967
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Casika
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMóstoles
Koordenatuak40°19′22″N 3°52′05″W / 40.322731°N 3.867967°W / 40.322731; -3.867967
Map
La Casika 2012an

La Casika zentro sozial okupatuta bat da Móstolesen (Madril, Espainia). "Mugimendu Okupa" jendeak zentroa erabiltzen du 1997ko abenduaren 6tik aurrera. Hogeita bat urte dituen leku honek erreferrentzia bihurtu du estatu osoan aipatutako mugimendurako.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun bereziki bertan egiten diren musika kontzertuengatik (batez ere punk-a eta rap-a) ezaguna da etxea. Okupatzaileek auzokideekin akordio bat mantentzen dute, zeinen bitartez emanaldiak gaueko 12ak baino lehen amaitu behar dituztela.

Musikaz gainera, La Casikak kultur jarduerak antolatzen ditu, hala nola antzerki antzezlanak, zinema eta dokumental emanaldiak, ikastaroak eta tailerrak.

Adierazgarritasun politiko eta soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Casika joera desberdinetako taldeentzat topagune bat da, batez ere anarkistentzat eta Madrilgo Hegoaldeko "ezker alternatiboa" jendeentzat. Ekologistak Martxan talde ekologistaren parte ere izan da. Jatorriaz, espazioaren okupazioa Móstoleseko ezker antagonistako hainbat taldek leku bat aurkitzeko euren jarduerak burutzeko beharrak bultzatu zuen, baita kulturaren merkaturatzearen aurkako erresistentzia praktika bat eta kultur eta politika autogestioa esperientzia ere. Modu berean, bere arauekin bizi eta ezarritako arauetatik kanpo bizitzeko eta espazio aske bat gozatzeko ulertzen zen. Egunerokoarekin harremanean auzoan eta herrian politikoki eragiteko toki bat, biziko alderdi guztiak politikoak direla eta modu ludikoan hartuta. Sozializatzen, eztabaidatzen eta estrategiak proposatzen bitartez bere kideen eta herritarren eguneroko bizitzan eragiteko. Hasieratik, kokatutako auzoko bizilagunekin harreman ona mantentzea helburu bat izan zen. "Mostoles Antifascista"-k (MAF), asanblada moduen funtzionatzen zuen Mostoleseko gazteak osatutako kolektiboak, antifaxismoa eta alderdien politikari arbuioa lotura izanik. Talde hau Lucha Autónoma taldeko koordinatzailean koordinatu zen eta autonomia eremuko zati gisa agertu zen. Skinhead Antiracistas kolektiboaren eskutik (SHARP Móstoles), ideologia antiarrazista eta antifaxista duten skinhead gazteek osatua.

La Casikatik igaro izaten eta igaro diren mugimendu guztien elementu komuna antolaketa horizontala da, hau da, zentro soziala barnean zuzentzen duen berak dela: astero asanblada batek bertan egiten diren ekintzak erabakitzen ditu.

Gainera, talde sozial kontrakulturatako jendeentzako topagunea da, hala nola, punkak, skinheadak, rapariak, etab.

Konpromisoak hirigintzarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okupazio hau mantentzen duten taldeek Móstoleseko alde zaharra zaintzeko eskaera nagusi bat daukate, soilaru bateko edo bi osatua, XIX mendeko eta XX mendearen lehengo erdiko gaztelar arkitektura herrikoiaren adierazpena. 2006an onartutako Móstolesen udaletxeko hirigintza planari kritika frontal bat egiten diote; horrek herriko "Alde Zaharra" desagertzea suposatuko du. Hiri Plan berri hau 2008ko maiatzean indarrean sartu zen.

Zentro sozial okupatua bera landa-jatorriko etxe zahar horietako batean dago. Ezaugarriak, hala nola, patio handi bat, kultur jarduerak ospatzeko erabiltzen dira.

Orokorrean, okupa mugimenduan ohikoa den bezala, egungo hirigintzako politikaren aurka egiten dute eta espazio hutsak berrerabiltzea sustatzen dituzte. Bere adierazpenetako baten arabera: "okupazioak bere zentzumenetako bat du higiezinen espekulazioa salatzean, eta espazio hilak erabiltzean eta birsortzean". [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]