La Lora

Koordenatuak: 42°44′53″N 3°51′58″W / 42.7481°N 3.8661°W / 42.7481; -3.8661
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Lora
MotaMortu
Geografia
Map
Koordenatuak42°44′53″N 3°51′58″W / 42.7481°N 3.8661°W / 42.7481; -3.8661
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
Espainiako eskualdeaPáramos

La Lora Mesozoiko garaian sortutako kareharrizko mortu bat da, Kantauriar mendikatearen hegoaldean, Gaztela eta Leonen iparraldean eta Kantabriaren hegoaldean dagoena. Hain zuzen ere, Kantabriako Valderredible udalerriaren (iparraldean dago) eta Burgosko Páramos eskualdeko udalerrien mugan dago. 2017az geroztik, Las Loraseko Geoparkeari ematen dio izena, Unescok Gaztela eta Leonen duen lehen geoparkeari.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geomorfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mortu horrek mota horretako egitura geologikoen berezko ezaugarriak ditu, bai alderdi litologikoei, klimatikoei, edafikoei eta biologikoei dagokienez, bai giza alderdiei dagokienez.

Inguru guztia Ebroren goiko arroan dago. Baina ura ez doa Valderrediblera, Ebro igarotzen den Kantabriako haranera, baizik eta Rudrónera. Azken horrek, gainazal hori higatzean, Rudróngo harana sortu du, eta harantz doaz La Lorako lurrazaleko nahiz lurpeko urak. Beraz, Rudrónek mortuu horren zati handi bateko urak biltzen ditu, Barrio-Panizares herriko putzuan ikus daitekeenez, besteak beste.

1964an, bertan petrolio-hobi bat aurkitu zuten[1], 2017ra arte martxan izan zena.

Paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhin batzuk dituen lautada bat da. Landaredi naturala txikia da, zuhaiztiak duela mende batzuetatik larreetarako eta laborantzarako lurrak kentzeko kendu baitzituzten. Horregatik, leku egokietara mugatu da, herri horietako biztanleek erregai gisa egurra lortzeko zuhaitzak utzi behar izaten baitzituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Roberto Casado: “El lento declive del pozo de petróleo que el No-Do hizo famoso” en Expansión, 2014-03-22, p. 9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.