La boda de Rosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
La boda de Rosa
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaLa boda de Rosa
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Iraupena99 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Icíar Bollaín
Gidoigilea(k)Icíar Bollaín
Alicia Luna

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EdizioaNacho Ruiz Capillas (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaSergi Gallardo (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaValentzia eta Benicàssim
Argumentu nagusiaself-care (en) Itzuli, self-actualization (en) Itzuli, sibling relationship (en) Itzuli, zainketa-lana, interpersonal communication (en) Itzuli, parent–child relationship (en) Itzuli eta familia

IMDB: tt10077544 Filmaffinity: 667484 Allocine: 279825 Rottentomatoes: m/rosas_wedding Edit the value on Wikidata

La boda de Rosa (euskaraz: «Rosaren ezkontza») 2020ko Iciar Bollaín espainiar zinema zuzendariaren filma da. Zoriontasuna lortzeko norbere buruarekin adiskidetzea ezinbestekoa dela plazaratzen du filmak. Malagako Zinemaldian izan zuen estreinaldia.[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ia 45 urte dituela, Rosak zinemarako jostun gisa egiten duen lana eta bere familiari ematen dion laguntza uztartzen ditu. Etsita, Rosak dena utzi eta bere buruarengan zentratzeko bat-bateko erabakia hartzen du, bere buruarekin ezkontzea erabakiz.

Baina dena ez da berak pentsatu bezain erraza izango, bere aita, neba-arrebak eta alaba gainditu beharko dituelako bere buruarekin ezkondu eta bere bizitza bizitzen hasi nahi badu.[2]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko ideia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko ideia Icíar Bollainena da. Asian bere buruarekin ezkontzen diren emakumeen ezkontzak bakarrik egiten ari zirela jakiten zuenean sortu zen. Ezkontza hauek ekialdeko gizarteko emakumeak ezkontzeko jasaten duten presio sozialaren ondorioz sortzen dira. Alicia Luna zuzendarikidearekin engin zuen ikerketa Iciarrek, eta ikerketa horretan Mendebaldean ideia bera burutzen ari zirela ikusi zuten, beste ñabardura batekin. Hemen emakumeak beren buruarekiko konpromiso gisa ezkontzen dira.[3]

Filmaren argumentu-ildoa norberaren errespetuaren eta norberaren buruaren zaintza ezaren ideiaren inguruan sortzen da. Zoriontasunaren eraikuntzak, norbaitengan baino, norberarengan duela oinarria indartu nahi dute.[4]

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak gai ugari jorratzen ditu. Istorioak norberaren maitasunaz hitz egiteaz aparte, gizatasunaz, umiltasunaz, familia-harremanez, amatasunaz eta heziketaz ere hitz egiten du.[5]

Gainera, emakumeen emantzipazioaz eta zaintza-lanarekiko mendekotasunaz hitz egiten du.[6]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaketa 2019ko abuztuaren 19an hasi eta irailaren 30ean amaitu zen. 36 eguneko filmaketa, Valentziako Erkidegoko hainbat kokalekuetan eman zen: Valentzia, Benicàssim, Alcàsser, Picassent, Catarroja, Silla eta Paternan hain zuzen.[7]

Valentzia aukeratu zuten filmaketarako kokaleku gisa, tonu koloretsu, alaia eta beroak bilatzen zituztelako.[3]

Rozalén

Soinu-banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren abesti nagusia "que no, que no" da, Rozalén eta La Sonora Santanerak pelikuralako propio egindakoa.[8]

Filma, Candela Peñaren interpretazioan oinarritzen da trama zuzentzeko garaian, musikari pisua kentzen diotelarik. Filmak ez du soinu banda egituratzen duen gai nagusirik, baina kontakizunaren hiru une garrantzitsuetan, txelo eta akordeoi konposaketa batetaz baliatzen da, protagonistak askatasuna bilatzen duelaren seinale.[9]

Hautaketa hori kontzienteki burutu da, protagonistaren sentimenduen proiekzioa nabarmentzea duelako helburu, bereziki Rosak independentzia eta askatasuna lortzen duenean ematen delarik. Une horretan, eta bertatik aurrera, ez dago musikarik sekuentzietan, Rosak ez baitu musika behar atzean ezkutatzeko.[9]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malagako Zinemaldian aurkezteaz gain, filma beste hainbat jaialditan emititu zuten.[10]

Valladolideko Nazioarteko Zinema Astearen 65. edizioan (2020), Spanish Cinema sekzioan programatu zen, duela gutxi estreinatu diren ekoizpen espainiarrak biltzen dituen sekzioan, beste 11 film luzerekin batera.[11]

Alcalá de Henaresko Zinemaldian (2020), Alcine Paralelo[12] sailean eta Donostiako Zinemaldiko film luzeen nazioarteko erakusketan (2020), Made In Spain [13]sekzioan (2020) igorri zen.

Filmak kritikaren onarpen orokorra jaso du, 6.6/10 FilmAffinityn[14] eta 6.4/10 IMDben[15] hain zuzen ere, lehiaketetarako hainbat izendapenez gain.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iciar Bollaín
Candela Peña
Nathalie Poza
Sergi Lopez
Saria Kategoria Hartzailea Emaitza
Malagako Zinemaldia[16] (2020) Epaimahaiaren saria Icíar Bollaín Irabazlea
Taldeko emakumezko aktore onenari zilarrezko biznaga Nathalie Poza Irabazlea
Ikusentzunezko Valentziar sariak[17](2020) Zuzendari onena Icíar Bollaín Irabazlea
Luzemetrail onena La boda de Rosa Nominatua
Emakumezko aktore protagonista onena Candela Peña Nominatua
Taldeko gizonezko aktore onena Sergi López Nominatua
Taldeko emakumezko aktore onena Nathalie Poza Nominatua
Gidoi onena Icíar Bollaín eta Alicia Luna Nominatua
Arropa arduradun onena Giovanna Ribes Nominatua
Pelukeria eta makilaje onena Amparo Sánchez Nominatua
Musika original onena Vanessa Garde Nominatua
Ekoizpen zuzendaritza onena Cristian Guijarro Irabazlea
Muntaia eta postprodukzio onena Nacho Ruiz Capillas Nominatua
Argazki zuzendari eta postprodukzio onena Sergi Gallardo eta Beatriz Sastre Nominatua
Forqué Sariak[18] (2021) Luzemetrail onena La boda de Rosa Nominatua
Emakumezko aktore onena Candela Peña Nominatua
Zinema eta baloreen hezkuntza La boda de Rosa Nominatua
Feroz Sariak[19] (2021) Filma dramatiko onena La boda de Rosa Jakiteke
Zuzendari onena Icíar Bollaín Jakiteke
Gidoi onena Icíar Bollaín eta Alicia Luna Jakiteke
Emakumezko aktore protagonista onena Candela Peña Jakiteke
Taldeko gizonezko aktore onena Sergi López Jakiteke
Ramón Barea Jakiteke
Taldeko emakumezko aktore onena Nathalie Poza Jakiteke
Paula Usero Jakiteke
Trailer onena Juan Santiago Jakiteke
CEC Sariak (2021)[20] Filma onena La boda de Rosa Jakiteke
Zuzendari onena Icíar Bollaín Jakiteke
Emakumezko aktore onena Candela Peña Jakiteke
Taldeko gizonezko aktore onena Ramón Barea Jakiteke
Sergi López Jakiteke
Taldeko emakumezko aktore onena Nathalie Poza Jakiteke
Errebelaziozko emakuzmeko aktore onena Paula Usero Jakiteke
Gidoi original onena Iciar Bollain eta Alicia Luna Jakiteke
Muntaia onena Nacho Ruiz Capillas Jakiteke
Goya Sariak[21]

(2021)

Filma onena La boda de Rosa Jakiteke
Zuzendari onena Icíar Bollaín Jakiteke
Emakumezko aktore protagonista onena Candela Peña Jakiteke
Taldeko gizonezko aktore onena Sergi López Jakiteke
Taldeko emakumezko aktore onena Nathalie Poza Jakiteke
Errebelaziozko emakuzmeko aktore onena Paula Usero Jakiteke
Gidoi original onena Iciar Bollain eta Alicia Luna Jakiteke
Abesti original onena «Que no, que no» - Rozalén Jakiteke

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak emakumeak gizartean, batez ere zaintzaile moduan, duen garrantzia azpimarratzen du. Familietan duten rol egonkortzailea ikusarazten saiatzen da. Emakume askok egiten duten lan bikoitza salatzen dute komediaren bidez, etxekoa eta lanekoa.[22]

Ezkontza modu ofizialean errebelatzeko erabiltzen du protagonistak, bere buruarekin ez ezik besteen aurrean ere konprometitzen delarik, zeremonia tradizionalak duen sinbolismoaren harira. [23]

Filmaren lantaldean gainera emakumeen presentzia handia dago. Zuzendariaz eta kogidoilariaz gain, ekoizle guztiak emakumeak dira.[24]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Martínez, Por Beatriz. (2020-08-20). «Crítica de 'La boda de Rosa'» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. (Gaztelaniaz) La boda de Rosa (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2020-08-18). «Cristina Zumárraga: "Ha sido una maravilla poder cuadrar una coproducción entre cuatro empresas porque aporta riqueza la proyecto"» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Iciar Bollain: «Claro que hay que ayudar a la hostelería pero el cine necesita un apoyo más decidido»» Las Provincias 2020-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. (Gaztelaniaz) Ramos, Sofía. (2020-08-23). «Crítica - 'La boda de Rosa' - 35 Milimetros - Cine y TV» 35 Milímetros (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. (Gaztelaniaz) «'La boda de Rosa', lo nuevo de Icíar Bollaín, refleja "la importancia de la emancipación femenina"» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2019-09-02). «Iciar Bollain empieza a rodar 'La boda de Rosa', participada por RTVE, con Candela Peña, Sergi López y Nathalie Poza» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. (Gaztelaniaz) «Rozalén estrena 'Que no, que no', la banda sonora de la película 'La boda de Rosa'» Antena 3 Noticias 2020-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  9. a b «MundoBSO - Boda de Rosa, La» www.mundobso.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  10. https://web.archive.org/web/20201112190601/https://infoicaa.mecd.es/CatalogoICAA/Peliculas/Detalle?Pelicula=138919
  11. (Gaztelaniaz) 65 Seminci | Spanish Cinema | Largometraje – Seminci. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  12. SUSCRIBIRME. «Muestra de Largos» Alcine (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  13. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  14. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  15. Bollaín, Icíar. (2020-08-21). La boda de Rosa. Crea SGR, Halley Production, La Boda De Rosa La Película (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  16. https://festivaldemalaga.com/Content/source/pdf/ediciones/20200829142535_23fmce_asi_fue.pdf
  17. (Gaztelaniaz) «Nominadas 2020» Academia Valenciana del Audiovisual (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  18. «Finalistas. 26 Edición. Premio Cinematográfico José María Forqué26Edición» www.premiojosemariaforque.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  19. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2020-12-10). «Los Premios Feroz retrasan su celebración al 2 de marzo» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  20. (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2021-01-14). «'La boda de Rosa', favorita en la 76ª edición de las Medallas CEC con nueve candidaturas» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  21. (Gaztelaniaz) «'Adú', ‘La boda de Rosa’ y ‘Las niñas’ triunfan en las nominaciones a los Goya» El Español 2021-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  22. (Gaztelaniaz) «Iciar Bollain: “Se espera que las mujeres hagamos todo con una sonrisa y sin una queja”» Academia de cine (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  23. (Gaztelaniaz) JIMÉNEZ (@vinetabocadillo), JESÚS. (2020-08-19). «Iciar bollain y Candela Peña nos hablan de 'La boda de Rosa'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  24. (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2020-08-18). «Cristina Zumárraga: "Ha sido una maravilla poder cuadrar una coproducción entre cuatro empresas porque aporta riqueza la proyecto"» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]