Laila Haidari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laila Haidari
Bizitza
JaiotzaPakistan, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Afganistan
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Twitter: Laila_Haidari Edit the value on Wikidata

Laila Haidari (Quetta, Pakistan, 1978) giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Afganistango zaharberritzailea da. 2010ean Kabulen (Afganistan) sortu zuen Mother Camp drogazaletasunaren errehabilitazio-zentroa zuzentzen zuen. Mother Camp finantzatzen zuen Kabuleko Taj Begum kafetegiaren jabea ere izan zen. Gainera, Laila at the Bridge 2018ko dokumentalaren protagonista da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haidari Quettan jaio zen, Afganistango familia batean, 1978an. Haurtxo bat zenean, familia Iranera joan zen errefuxiatu gisa.12 urterekin hogeita hamar bat urteko muluarekin itundutako ezkontza batean ezkondu zuten. Lehen semea 13 urterekin izan zuen, eta guztira hiru izan zituen.[1][2]Senarrak erlijio-klaseetara joateko baimena eman zionean, Haidari beste gai batzuk ikasten hasi zen ezkutuan. Unibertsitateko titulua lortu zuen zinematografian. Haidari senarragandik banandu egin zen 21 urte zituela, eta Shariari jarraituz, haurrak aitarekin geratu ziren.[3][4]

Karrera eta aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Haidari Afganistanera joan zen bizitzera.[1]Kabulen, bere neba, Hakim, aurkitu zuen Pul-e-Sokhta zubiaren azpian, ehunka drogazalerekin.[5]Nebaren izaera eta Afganistango drogen arazo gero eta handiagoaren ondorioz, gobernuak mendekotasuna zuten pertsonentzat emandako babes-eskasia zela eta, Haidarik drogen errehabilitaziorako zentro bat ezarri zuen 2010ean.[4][6]Lehen pazienteek zentroa, Mother Camp, Kanpaleku Ama, izendatu zuten. Ez zuen jasotzen ez gobernuaren dirurik ez atzerriko laguntzarik, hiriko drogazaletasuna birgaitzeko zentro pribatu bakar honek.[2][6]

2011n, Haidarik Taj Begum jatetxea ireki zuen Kabulen, Mother Camp finantzatzeko.[6][4]Jatetxea nabarmendu zen emakumeek zuzenduta egoteagatik, Afganistanen kasu arraroa, eta ezkondu eta ezkongabeak-gizon eta emakumeak- elkarrekin sozializatzeko aukera ematen zuelako, tokiko komunitatean kultura-tabua.[7][4]Jatetxeak Mother Campen bizi ziren pertsonei ematen zien lana.[5] Haidariko jatetxera askotan sartu zen polizia, gizonak eta emakumeak elkarrekin afaltzen zeudelako, Haidarik ez zuelako beti zapia buruan erabiltzen eta emakume ekintzailea izateagatik.[8]2021ean, talibanak hiriburuarekin egin zirenean itxi zen Taj Begum.[9][10]Haidarik talibanak Afganistanen egotearen aurka egin zuen, baita herrialdean emakumeen eskubide ezagatik.[11][12][13] Afganistango gobernua kritikatu egin zuen emakumeak Afganistango gerrako bake-prozesuan ez sartzeagatik.[4][8]

Haidari da Elizabeth eta Gulistan Mirzaeik zuzendutako Laila at the Bridge (2018) dokumentalaren protagonista.[14] Film honek FACT: Award saria irabazi zuen CPH: DOX zinemaldian egindako ikerketa-dokumental gisa. Horrez gain, Santa Barbarako Nazioarteko 34. Zinemaldian, Justizia Sozialaren Saria irabazi zuen.[15][16]

2019an, Haidari hizlari gonbidatua izan zen Human Rights Foundation-ek antolatutako Oslo Freedom Forumean, .[17][18]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021ean BBC 100 Women saria jaso zuen[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Nordlinger, Jay. (2019-08-08). «An Independent Woman» National Review.
  2. a b Pan, Sevara. (2018-10-23). «Laila, mother of the addicts» Modern Times Review.
  3. Lacey, Liam. (2018-04-28). «Review: ‘Laila at the Bridge’» POV Magazine.
  4. a b c d e Nordland, Rod. (2019-02-15). She’s a Force of Nature, and She Just Declared War on Peace With the Taliban. ISSN 0362-4331..
  5. a b Kumar, Ruchi. (2016-10-13). In Afghanistan, ‘Mother’ has her own approach to helping drug addicts. ISSN 0882-7729..
  6. a b c Kumar, Ruchi. (2019-01-02). Inside Mother Camp: the woman tackling Afghanistan's drug problem. ISSN 0261-3077..
  7. Mehrdad, Ezzatullah. (2018-12-21). «Defying the odds as a woman entrepreneur in Afghanistan» Global Voices.
  8. a b Nordland, Rod. (2019-01-27). Afghan Women Fear Peace With Taliban May Mean War on Them. ISSN 0362-4331..
  9. España, Amnistía Internacional. «Afganistán: La caída de Kabul. ¿Y ahora qué?» www.es.amnesty.org.
  10. a b Quiénes son las 100 Mujeres elegidas por la BBC para 2021. .
  11. «The War On Afghan Women» Al Jazeera 2019-08-29.
  12. Nordlinger, Jay. (2019-10-10). «Looking Hard at the Afghan War» National Review.
  13. Mengli, Ahmed. (2019-07-10). «U.S.-Taliban talks inch America closer to withdrawing from Afghanistan» NBC News.
  14. «Laila at the Bridge» Laila at the Bridge.
  15. Lodge, Guy. (2018-03-23). «Swedish Doc ‘The Raft’ Leads Winners at CPH:DOX Fest» Variety.
  16. Bennett, Anita. (2019-02-10). «‘Babysplitters’ and ‘In Love and War’ Among Santa Barbara International Film Festival Winners» Deadline.
  17. Piene, Bibiana. (2019-05-27). «Profilerte journalister til toppmøte i Oslo» Journalisten.
  18. Oslo Freedom Forum. (2019-07-17). «Fighting the Devastating Consequences of War | Laila Haidari | 2019» YouTube.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]