Quetta
|
Quetta |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | کوټه کوئٹہ |
| Estatua | |
| Lurraldea Barrutia |
Balutxistan Quetta |
| Koordenatuak | 30°12′14″N 67°00′30″E / 30.20389°N 67.00833°EKoordenatuak: 30°12′14″N 67°00′30″E / 30.20389°N 67.00833°E |
| Eremua | 2.653 km2 |
| Garaiera | 1680-1800 m |
| Biztanleria | 896.090 bizt. (2010) |
| Dentsitatea | 337,76 bizt./km² |
| http://www.quetta.gov.pk/newqta/index.aspx | |
Quetta (urduz: کوئٹہ, Qüetta; paxtueraz: کوټه) Pakistango hiri bat da, Balutxistan (edo Balotxistan) probintziako hiriburua. 1998. urtean 565.137 biztanle zeuden Quettan; 2010.ean, 896.090.
Afganistango mugatik hurbil dagoenez, armadarako hiri estrategikoa da.
Historia [aldatu]
Ez dago garbi noizkoa den Quettako herria; edozein modutan ere, uste dute VI. mendetik aurrera herrixka bazegoela bertan. Eskualdea Persiar Inperioaren menpe zegoen, samniotarren esku, eta gerora VII. mendean islamiarrek hartu zuten. Omeiatar Kaliferrikoa izan zen gero, eta Abbastar Kaliferrikoa ondorik. XI. mendean aipatu zuten Quetta lehen aldiz agirietan. XV. menderako mongolen esku zegoen, 1556. urtera arte.
1828. urteko deskripzio baten arabera, Quettan harresiz inguratutako gotorlekua zegoen, inguruan buztinezko 300 etxe eraikita. 1876. urtetik aurrera britainiarrek eskuratu zuten hiria, nahiz eta lehenago ere, 1839. urtean, bertan izan ziren. Britainiarrek, besteak beste, base militarra, merkataritza-jarduerak eta fruta-ekoizpena sustatu zuten.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Quetta) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 23.6 | 26.6 | 31.0 | 35.0 | 39.4 | 41.5 | 42.0 | 40.6 | 38.3 | 34.0 | 36.0 | 25.0 | 42.0 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.8 | 12.9 | 18.7 | 24.8 | 30.4 | 35.3 | 35.9 | 34.8 | 31.4 | 25.5 | 19.2 | 13.3 | 24.42 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | −18.3 | −16.7 | −8.3 | −3.9 | −0.3 | 6.0 | 10.6 | 3.9 | −0.6 | −6.7 | −13.3 | −16.7 | −18.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −3.4 | −0.9 | 3.4 | 8.3 | 11.5 | 15.9 | 19.9 | 17.9 | 10.9 | 3.8 | −0.9 | −3.2 | 6.93 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 56.7 | 49.0 | 55.0 | 28.3 | 6.0 | 1.1 | 12.7 | 12.1 | 0.3 | 3.9 | 5.3 | 30.5 | 260.9 |
| Eguzki orduak | 220.1 | 209.0 | 232.5 | 273.0 | 334.8 | 327.0 | 313.1 | 313.1 | 294.0 | 306.9 | 279.0 | 238.7 | 3341.2 |
| Iturria (1): [1] | |||||||||||||
| Iturria (2): [2] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.hko.gov.hk/wxinfo/climat/world/eng/asia/westasia/quetta_e.htm Climatological Normals of Quetta
- ↑ http://www.pakmet.com.pk/cdpc/extrems/QUETTA.htm Extreme weather records of Quetta