Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)

Wikipedia(e)tik
Lanaren Konfederazio Nagusia (Espainia)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kataluniako CGTren egoitza

Lanaren Konfedekunde Nagusia[1] edo CGT (Hego Euskal Herrian CGT-LKN siglak erabiltzen dituzte) Espainiako sindikatu anarkosindikalista da, CNTren banaketa batetik sortua. Ildo honetan, banaketatik izen desberdinak izan ditu gaur egunekora iritsi arte: CNT Berritua,CNT Valentziako Kongresua...

1980ko hamarkadaren bukaeran Espainiako Epaitegi Gorenak CNT siglak erabiltzea debekatu zion, CNT-AITen eskaera bati men eginez (eszisioaren beste atalak, hain zuzen, CNT-AIT izenarekin jarraitu zuen). Horrela, 1989ko Kongresuan CGT izena hartu zuten, nahiz eta bere burua CNT anarkosindikalista historikoaren jarraitzailetzat ikusten duten.

CGTk hauteskunde sindikaletan eta enpresa komiteetan parte hartzen du (hau da CNT-AITekiko konfrontazioaren arrazoi nagusia). Bere sustrai anarkosindikalistak erreibindikatzen dituen arren, gaur egungo bere jarrera UGT eta CCOO sindikatuen ezkerrera dagoen sindikatu alternatiboa bihurtu dute, anarkismotik haratago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia) Aldatu lotura Wikidatan