Lankide:Anderatutxa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasteizko Kafe Antzokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Kafe Antzokiak[1] eta Euskararen Etxeak guztira 1.376 metro karratuko azalera eraikia izango dute, lau solairutan banatuta. Planteatu den aldakortasunari esker, formatu txiki eta ertaineko kultur jarduerak egin ahal izango dira, une bakoitzari egokitutako konfigurazioen bidez. Oinezko kontzertuak, antzerki-emanaldiak eta bestelako ikuskizunak. Horrez gain, Antzokiko espazio 'eszenikoan' mahaiak jartzeko aukera izango duen taberna bat ere aurreikusten da.

Alde batetik Gasteiz Antzokia eta bestetik Euskararen Etxea bereizi behar dira. Euskararen Etxeak sarbide nagusi bat izango du Errementari kaletik, eta beheko, bigarren eta hirugarren solairuak hartuko ditu. Gasteiz Antzokiak, bestalde, Zapatari kalean izango du sarrera, eta batez ere lehenengo solairua hartuko du, nahiz eta bigarren solairuarekin ere konektatuta egongo den.

Gasteiz Antzokira sartzean, erabiltzaileek aurkituko duten lehenengo gauza 69 metro koadroko ostalaritza gunea eta 10 metro koadroko sukaldea izango dira. Gune horretatik igaro ondoren, Antzokiko areto nagusira iritsiko dira: 166 metro karratuko espazio bat, altuera bikoitzean, hainbat konfigurazioren bidez ikuskizunak hartzeko aukera emango duena. Topagunea izango da, eta 507 lagunentzako lekua izango du, zutik eta agertokirik gabe. Hala ere, 151 lagunentzako konfigurazio moldagarriak aurreikusten dira antzerki-emanaldien kasuan, eta 90 lagunentzako, eserita dauden kontzertuen kasuan. Agertokia bigarren solairuko "balkoietatik" ere ikusi ahal izango da. Balkoi horiek jatorrizko adreiluzko sei arku ikusgarri izango dituzte. Guztira, lehen solairuak 353 metro karratu izango ditu. Lau pisuetatik handiena izango da.

Proiektuaren Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Kafe Antzokiko proiektuaz hitz egiteko[2] 90. hamarkadetako amaierara joan behar gara. Antzoki hau egiteko ideia, data horretan hasten delako. Urte horietan, euskal kulturaren inguruan lan egiten duen  herritar talde batek, Samaniegon zeuden zinemak Kafe antzokian bihurtzen saiatu ziren, Bilboko Kafe Antzokiak egindako urratsei jarraituz. Hainbat saiakera eta kontaktu egiten dira Antzokia aurrera ateratzeko baina ez da ezer argirik lortzen.

Urte batzuk geroago, 2004. hain zuzen ere, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) lantzen ari zen lan-mahai batean, "Euskararen Baliabideekin Zentro" bat eraikitzeko ideia sortzen da, euskal kulturan errotutako erreferentziazko zentroa, baina oraingo honetan ere ez da ideia aurrera ateratzen.

4 urte ondoren 2008. urtean, EAren eta PSEren arteko akordio baten bidez, Gasteiz Antzokiaren proiektua bete-betean sartzen da Udalaren agendan. Append enpresari egoeraren ebaluazioa egiteko eskatzen zaio eta 2009an honako azterketa hau aurkeztu zen: https://lazarraga.eus/wp-content/uploads/2018/08/Gasteiz-Antzokia-euskera-azkena.pdf

Link horretan ikusi daiteke Gasteiz Antzokirako lehen proiekturako proposamena egiten dela. Proiektu horretan kontuan hartzen diran puntu garrantzitsu batzuk honako hauek dira: Egiturak, ezaugarriak eta kudeaketa-ereduak.

Urte bete ondoren gutxi gora behera, 2010.urtean Parte hartzeko prozesu bat sortzen da, kultura, euskara eta gazteriako hainbat eragilerekin, aurrez aipatutako azterketaren jarraipen gisa. Baina proiektua geldirik geratzen da legislatura amaierarekin.

2011an legegintzaldi berriarekin, proiektua kontuan hartzen jarraitzen da hainbat alderdi politikoren arteko akordioei esker. Proiektua egin ahal izateko kokapen eta eraikin ezberdinak kontuan hartzen dira: Lehenik Guridi zinemak eta geroago Alde Zaharreko ur biltegia.

2012ko uztailaren 12an hain zuzen ere, Gasteizko Kafe Antzokia babesteko plataforma aurkezten da jendaurrean, eta Kafe Antzokiaren aldeko manifestua argitaratzen da, sinadura bilketa bati hasiera emanez. Urte horretako udazkenean, sinadurak udaletxean aurkezten dira. Abenduan Plataformak Oihanederren proiektua Montehermoso Kulturunean kokatzea proposatzen dio Udalari.

2013an, GKAren aldeko plataformak Lazarraga Kultur Elkartea sortzen du.

2014ko Urtarrilean, GKAren aldeko plafatormak "Lazarraga Euskararen Etxea & Gasteizko Kafe Antzokia" dokumentua sortzen du. https://lazarraga.eus/wp-content/uploads/2018/08/Infografia.pdf

Dokumentu honetan, Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformaren proposamena ikusi dezakegu. Urte horretako Urriaren 15ean LKEk urtebeterako akordioa sinatzen du Gasteizko Udalarekin. Akordio hori bi pertsonek sinatu zuten, alde batetik Javier Marotok garai horretako alkateak eta bestetik, Lukas Etxeberria Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformako kideak. Egun bat geroago, Oihaneder Euskararen Etxea inauguratzen da Montehermoso Kulturunean.

2015eko Otsailaren 10ean, Lazarraga Kultur Elkartea jendaurrean aurkezten da. Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataformak 2013an sortu zuen Lazarraga Kultur Elkartea, plataformak izaera juridikoa izan zezan. Urte horretako Maiatzean, Udal hauteskundeetara aurkeztuko liratekeen ia alderdi politiko guztiekin bildu ondoren, LKEk berresten du Gasteizko Kafe Antzokiaren proiektua gauzatzeko prozedura politikoa dagoela.

2016. arte LKEak Oihaneder Udaleko Euskara Zerbitzuaren barruan kudeatzen hasten da. 2016tik aurrera, Kultura Zerbitzuaren barruan sartzen da. Uztailean, Udalak kokapen berri bat proposatzen du proiekturako: Eskoriatza-Eskibel jauregia. LKEk begi onez ikusten du Udalak proposamen irmo bat egin izana. Abenduan, kokapen horren proposamenak sortutako desadostasunen ondoren, LKEk proposamen zehatz bat proposatzen dio Udalari: proiektua Eskoriatza-Eskibel jauregian kokatzeko ideiarekin jarraitzea, baina Auzolana pilotalekuaren parte-hartzea eskatzen ez duen kokapen bat baloratzea.

2017ko Uztailean, Udalak errespetatu egiten du Auzolana pilotalekua proiektutik kanpo uzteko erabakia. LKEk uste du erabaki hori funtsezkoa dela guztien arteko adostasuna lortzeko. Uda horretan bertan, lantalde bat sortzen da, LKEk, Udaleko teknikariek eta ordezkari politikoek osatua, proiektuaren izaera juridikoa, kudeaketa-eredua eta behin betiko kokapena zehazteko.

2018ko Martxoan, proiektua berriz ere bertan behera geratzen da, Eskoriatza-Eskibel jauregian fuel-olio biltegi agertzen delako. Maiatzean udaletxeak kokapen berri bat proposatzen du: Bergarako Ruiz jauregia. Uztailean, proiektua Bergarako Ruiz jauregian kokatuko dela erabakitzen da.

2019ko urtarrilean, LKEk prozesu parte-hartzailearen emaitzak aurkezten ditu, Bergarako Ruiz jauregia birmoldatzeko lehiaketan kontuan har dadin. Apirilean, Udalak proiektuaren idazketa eta obra lizitaziora ateratzea onartzen du. Azaroan bertan, Udal Gobernuak Gasteiz Antzokiaren proiektua eta obra idazteko lanak Zikoitz«SA» enpresari esleitzen dizkio.

2020ko apirilean Udalak tramitazioa amaitzen du Gasteiz Antzokiaren obra ahalbidetzeko. Abenduan, obrak noiz hasiko diren eta zenbat iraunduko duten argitaratzen da. Gasteiz Antzokiko obrak urtea amaitu baino lehen hasiko dira, eta urte eta erdi iraungo dutela diote.

2021eko Otsailean Gasteiz Antzokiaren obrak hasten dira.

2022ko maiatzaren amaieran, Gasteizko Udalak  Bergarako Ruiz Jauregia, Izaskun Arrue Kulturunea deituko dela erabakitzen du. Irailean lanak amaitzen dira eta zentroa 2023ko udaberrian irekitzea aurreikusten da.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hilabete geratzen da, eta gero eta bideragarriagoa da udalaren beste ez-betetze bat irekiera edo obren amaiera datetan. Gasteiz Antzokiak badu erakunde kudeatzaile bat, ahal duenean irekitzeko lan egiten duena... arazoa da ezin duela. Olarizuko anfiteatroaren antzekoa da egoera. Instalazioa joan den udaberritik dago osatuta, baina ekipamendua ez. Eta ekipamendurik gabe, ezin du horrela funtzionatu.

Duela hilabete María Nanclares Euskara zinegotziak azaldu zuenez, "obretan arazoak daude eta tramitatzeko gauzak falta dira". Ordurako, Lazarragak (kudeaketa esleitu zitzaion erakundea) bizkortasuna eskatu zuen, berehala irekitzeko dena programatuta zeukatelako.

"Lazarraga Kultur Elkarteak urte osoa darama lanean, eta prest du kultur etxerako programazioa, baina oraindik ezin du gauzatu, eta uste du etengabeko atzerapen horiek kalte handia egiten diotela proiektuari", azaldu zuen irailean ohar batean. Urria igaro da eta egoerak geldirik jarraitzen du. Zaila dirudi 2023an ireki ahal izatea.

  1. «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Gasteiz Kafe Antzokia y Euskararen etxea - Palacio Ruiz de Vergara» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Gasteizko Kafe Antzokia» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).