Lankide:ArkaitzCorchero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sodio Hidroxidoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio hidroxidoa (NaOH) edo sodio hidratoa, soda kaustikotzat ere ezagutua (ia Latinoamerika osoan, Mexikon eta Espainian), industrian erabiltzen den hidroxido kaustiko bat da (base kimiko moduan batez ere) paper, ehun eta detergente fabrikazioan. Gainera, zulaketa lohiak egiteko petrolio-industrian erabiltzen da. Etxe mailan bere erabilgarritasunak ezagutuak dira, sukaldeen eta bainugelen tutueria hustubideak desblokeatzeko eta etxeko xaboia fabrikatzeko besteak beste.

Giro-tenperaturan, sodio hidroxidoa airearen hezetasuna (higroskopiko) xurgatzen duen usain gabeko solido zuri kristalinoa da. Substantzia manufakturatu bat da. Uretan disolbatzen denean edo azido batekin neutralizatzen denean bero kantitate handia askatzen du, nahikoa izan daitekeena material erregaiak pizteko. Sodio hidroxidoa oso korrosiboa da. Orokorrean solido egoeran edo % 50eko soluzio moduan erabiltzen da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio hidroxidoa xaboiak, kolorezko arkatzak, papera, lehergaiak eta petroliozko pinturak eta produktuak fabrikatzeko erabiltzen da. Era berean, kotoizko ehunen, garbitegien eta zuriketen, oxidoen estalduren, galbanoplastien eta erauzte elektrolitikoen prozesamenduetan erabiltzen da. Arrunki, hustubideen eta labeen garbigailuetan aurkitzen da. Pinturaren ezabagailu moduan ere erabiltzen da, eta gainera, egurrezko altzarien pintura zaharra kentzeko erabiltzen dute ebanistek.

Mahai olibaren eltzeko tradizionalaren lanketan erabiltzen da, kamamila eta gordala moduko oliba motetan batez ere.

Bere erabilera ere garrantzitsua da Bayer prozesuan bauxitaren bidez aluminioa lortzeko.

Sodio hidroxidoaren gehiengoa kaustifikazio metodoaren bidez sintetizatu egiten da, hau da, beste hidroxido bat sodioaren gatz oxoazido batzuekin elkartuz.

Erreakzioaren adibideak erakusten du kaltzio hidroxidoa edo kare hila (kaltzio oxidotik edo kare bizitik eta uretik datorrena) sodio karbonatoarekin elkartzen (azido karbonikotik eta sodiotik datorrena) sodio hidroxidoa eta kaltzio karbonatoa eratzeko.

Ca(OH)2 (aq) + Na2CO3 (aq) → 2 NaOH(aq) + CaCO3 (s)

Nahiz eta gaur egun sodio kloruroa edo gatzuna bezalako soluzio akuoso batekin fabrikatzen den elektrolisi bidez, kloroaren ekoizte prozesuan erabiltzen den azpiproduktu baten ondorio da ere.

·       Anodo: 2Cl  → Cl2 (gas) + 2e-

·       Katodoa: 2H2O + 2e- → H2 + 2OH

Elektrolisia aurrera doan heinean kloruro anioiak askatzen dira eta hidroxido ioiengatik ordezkatzen dira, eta hauek disoluzioan dauden sodio katioiekin konbinatzerakoan, sodio hidroxidoa eratzen dute. Sodio katioiak ez dira sodio metalikora murrizten bere potentzial baxuagatik. Metodo tradizionalean, uretan diluituta dagoen soda zati txiki baten soluzio bat erabiltzen da margarina komuna ekoizteko, pretzel bat eta lutefiska egiteko ere,  herri eskandinaviarren janari tradizionala da eta arrainez egiten da.