Lankide:Igorospe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sobietar Batasuneko industrializazioa herrialde horren potentzial industrialaren metaketa bizkorreko prozesu bat izan zen, garatutako estatu kapitalistekiko ekonomiaren atzera-egitea murrizteko, 1929tik 1941era arte egin zena.

Industrializazioaren zeregin ofiziala Sobietar Batasuna nagusiki nekazaritzakoa zen estatu batetik industriakoa zen batera aldatzea izan zen. Industria astunaren ekoizpen-ahalmenaren eta ekoizpen-bolumenaren hazkunde azkarrak garrantzi handia izan zuen herrialde kapitalisten independentzia ekonomikoa ziurtatzeko eta herrialdearen defentsa-gaitasuna indartzeko.

1980ko hamarkadaren amaieratik, Sobietar Batasuneko eta Errusiako industrializazioaren prezioari buruzko eztabaidak izan dira, eta horren emaitzak eta epe luzeko ondorioak zalantzan jarri zituzten Sobietar Batasuneko ekonomian eta gizartean. Hala ere, estatu postsobietar guztietako ekonomiek oraindik funtzionatzen dute garai sobietarrean sortu zen oinarri industrialaren kontu

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar batasunaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasunaren industrializazioa ulertzen hasi aurretik, hau da, "Mirari ekonomiko" gisa ezagutzen dena, zer izan zen eta nola sortu zen azaldu behar da. Estatu hori SESB siglekin ere ezagutzen da, hau da, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna.

Estatu federal sozialista izan zen, pentsamendu komunistaren irizpideei jarraituz, zehazki marxista-leninista. Estatu honen bizitza1922tik 1991ra bitartean datatua dago, eta geografikoki Ekialdeko Europan eta Asiako iparraldean (Eurasia) presentzia izan zuen.

Bere hastapena 1917an hasi zen, urte bereko otsaileko Iraultzarekin, boltxebikeen iraultzak Nikolas II.a tsarra boteretik kendu zuen eta horrek inperio errusiarraren erorketa ekarri zuen. Horren ordez, boltxebikeek osatutako estatu sozialista bat ezarri zen, Sovnarkom izenekoa.

Ondorengo gertaera historikoa Errusiako gerra zibilaren sorrera izan zen. Gerra hau sobietarrek irabazi zuten berriro, eta 1922ko abenduaren 29an Sobietar Batasuna sortu zen. Estatu berri horren sorrera itun baten onarpenarekin eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortzeko adierazpenarekin oinarritu zen.

Lehen liderrak Vladimir Lenin izendatu zuen. Bera izan zen 1917ko urriko iraultzaren buruzagi nagusia. Leninen ideia politikoa marxismoa zen, eta ideologia horri egindako ekarpenak leninismoa bezala ezagutzen dira. Horrela, pentsamendu sozialista horri marxismo-leninismo esaten zaio. Sobietar Batasuneko arduradun nagusia izan zen 1924ra arte, eta orduan hil zen, nahiz eta bere heriotza ez jakin zehatz-mehatz.

1924an, Iosif Stalin boterera igo zen. Nazioa antolatzen saiatu zen industrializazio gogor baten bidez. Industrializazio hori ekonomia zentralizatuarekin eta errepresio politiko handiarekin gauzatu zen. Lidergoari ekin zion, lehenengo berdinen artean, baina 1930eko hamarkadarako SESBaren diktadore bihurtu zen.

1941eko ekainean, Alemania naziak, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, erasorik gabeko ituna hautsi zuen (Ribbentrop-Mólotov Ituna). Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuen, eta Bizagorri Operazioa izeneko gerrak lau urte iraun zuen, 1941eko abenduaren 5era arte. Alemaniaren helburua gerra irabaztea zen, SESB alemanekin birpopulatu ahal izateko, konkistatuak esklabo gisa erabiliz (Generalplan Ost). Hala ere, SESBak Alemania garaitu zuen, urte haietan Estatu Batuekin batera munduko bi superpotentziak koroatuz.

Testuinguru horretan dago Gerra Hotza. Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko gatazka ideologikoa izan zen. 1945ean Ardatzaren indarrak garaitu bazituzten ere, gutxi iraun zuen bi superpotentzia horien arteko adiskidetasunak. Estatu Batuek sistema ekonomiko kapitalista liberala zuten, eredu komunista sobietarrarekin zuzenean kontrajartzen zuena.

1947tik 1989ra, munduak gatazka armatu ugari ikusi zituen, edonon gertatzen zirenak. Oso herrialde gutxi izan ziren benetan neutralak gerra honetan. Gerra hotza 1989ko abenduaren 3an amaitu zen, Maltako Goi Bilerarekin. George Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidentea eta Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko buruzagia bildu ziren eta gatazka armatu luze honi amaiera eman zioten.

Industrializazioaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia politika berria (NEP) (1921-1928)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrako komunismoaren porrotaren ondorioz, Leninen gobernuak NEP izeneko politika berriari hasiera eman zioten Sobietar Batasunean.

Zehazki, NEP programa berri horren ezaugarriak honako hauek ziren:

- Ekonomia mistoa bultzatu zen. Batetik, Estatuak garrantzi handieneko sektoreak kontrolatzen ditu, hala nola garraioak, kreditua, kanpo-merkataritza eta industria handi eta baliotsuenak. Bestetik, aintzat hartu zen enpresa ertain eta txikian sektore pribatua ezartzeko komenentzia, ekimen pribatuak eraginda.

- Zergak jaisten dira eta nekazariari uzten zaio bere zergak ordaindu ondoren bere uztaren gainerakoa merkatuan libreki saltzea. Moneta indartu egiten da eta berriz ere garrantzitsua da bizitza ekonomikoan. Trukeak amaitu egiten dira, eta nekazariei bezala, artisauei beren produktuak libreki saltzen uzten zaizkie.

- Beste herrialde batzuekiko harremanak berpiztu ziren, batez ere, estatu sozialistekin. Egoera honek hainbat atzerritar teknikari erakarri zuen.

- Produktu hauen ekoizpena gorakada handia egitea zen helburua: zerealak eta merkataritzaren  eta energiaren sektoreko produktuak.

NEPen lehentasunezko helburuetako bat nekazariak gobernu boltxebike berriarekin adiskidetzea eta industria garatzea zen. Helburu horiek partzialki bete ziren; izan ere, nekazaritzako etekinak gero eta urriagoak izan ziren, eta burdingintzaren egoera ez zen hobetu. Horren ondorioz, nekazaritzaren prezioek behera egin zuten; hala ere, industriarenak igo egin ziren.


Gainera, politika honek klase aberats eta egokitua agertarazi  zuen. Ez zen soilik sozialismoa oinarritu, baizik eta Antzinako Erregimen antzeko klase egokitu horiek kapitalismoa berragertzearekin mehatxatzen zuten.

Industrializazioaren eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenin hil eta gero, Industrializazioaren inguruan bi estrategien artean zegoen estabaida:

Batetik, moderatuek lagunduta eta Nikolai Bukharin-ek zuzendutako estategia zegoen. Hau, Politika Ekonomiko Berria (NEP) zabaltzearen alde egin zuen. Industrializazioan oinarritua baina nekazaritzaren hasierako garapenean oinarritua ere, batez ere, nekazari independientetan. Hau da, estrategia honek nekazaritzari garrantzia ematen zion eta industrializazio ahula ezartzea zen bere nahia.

Bestetik, ezkerreko zenbait lider, hala nola León Trotsky, nahiago izan zuten Sobietar Batasunan industrializazio-bultzada azkarragoa eta gogorra esartzea: Estatuaren industria-enpresa handi eta astunetan kontzentratua, nahitaezko aurrezkiekin finantzatuak (nekazaritza kolektibizatutik eta biztanleriatik ateratakoak). Hots, helburu nagusia oinarri industrial astun autoktono eta autosufizientzia goiztiarra eraikitzea izango litzateke industria-ondasun guztietan.

Egoera hau ikusita, Josef Stalinek industrializazioaren inguruan sortu zen eztabaida erabili zuen kontrola irabazteko. Lehenik, moderatuen alde jarri zen, Trotsky eta haren jarraitzaileak kanporatzeko, eta, ondoren, moderatuak kanporatu zuen. Hau gertatu eta gero, Stalinek eskuratu zuen boterea, eta Sobietar Batasunaren mandataria izanez 1929tik 1953ra arte. Stalin-ekin, aro ekonomiko, sozial eta politiko berria ireki zen Sobietar Batasunarentzat, eta Trostky jarratzaileek bultzatu nahi izan zuten baino industrializazio gogorragoa ezarri zuen bost urteko planen bitartez.

Industrializazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrializazioa garatzeko, Bost urteko planak erabil zituzten. Plan horien, Bost urte irauten zuten plan produktiboak eta ekonomikoak izan ziren herrialdean industria azkarra eta eraginkorra sustatzeko. Herrialde hori ia etenik gabeko plan horien bidez antolatu zen desegin zen arte. Plan horiek jomugak ezartzeko erabili ziren, hala nola, industria-garapena, nekazaritzaren kolektibizazioa eta armamentu-ekoizpena.

Lehenengo bost urteko plana (1928-1933)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu estalinistak abiarazi zuen 1928an, eta Gosplan izeneko erakunde berriak administratu zuen. Lehen plan hori ez zen izan inprobisazio hutsetik sortutako ideia bat. Izan ere, zazpi urtetan zehar sortzen joan ziren ikerketa zehatzen emaitza izan zen. Planak, oro har, ekonomia nazionala bikoiztea aurreikusten zuen. Funtsean, herrialdearen industrializaziorako eta industria astunaren garapen masiborako joera du. Sobietar industria, 1928an 8.600 milioi errublotan baloratuta zegoena, 25800 milioira igo behar zen; hau da, industria hirukoiztea zen plan honen helburua.

Helburuei dagokienez, industria energetikoak 1.000 milioitik 5.300 milioira handitu behar zuen bere balioa. Nekazaritzan, aldiz, % 36ko igoera baino ez zen aurreikusten. Ekonomiaren adar bakoitzak egin beharreko aurrerapena finkatuta zeukan: ekoizpen-bitartekoak % 330 handitu behar ziren, eta zerbitzu-ondasunen industriakoak % 200. Metalurgiak ekoizpena % 300 handitu behar zuen, eta industria kimikoak boskoiztu. Eraikuntzan % 360 hazi zen eta erregai solidoen industrian % 260. Industriako langileen kopurua ia % 50 handitu behar zen, 11 milioi langile izatetik 16 milioi izatera pasatuz. Plan horiek betetzeko behar ziren kapitalak lan nazionalaren gainbalioetatik etorri ziren eta 80.000 milioi errubloko inbertsioak behar ziren..

Hori kontuan izanda, honako hauek  izan ziren plan horren ezaugarri nabarmenenak:

Industria-sektorean:

- Ekimen pribatu oro ezabatzea lortu zen, eta ekoizpena Estatuaren esku geratu zen.

-Industria astunaren hazkunde azkarra. Boltxebikek Industrializazio azkar baten beharra zuten; Izan ere, Mendebaldeko herrialdeen kontrako gerra baten beldurrak zeuden. Sobietar Batasunaren eta Mendebaldearen arteko gerra piztu izanez gero, sobietarrak munduko nazio industrializatuenetako batzuen aurka borrokatuko lirateke. Beraz, Industrializazio azkarra bultzatzeak beldur horiek ahultzea zeukan.

- Planeko inbertsio osoaren % 80 industriaren sektorera bideratu zen. Industria astunarentzat beharrezkoak ez ziren programak Sobietar Batasunaren aurrekontutik murriztu ziren; eta industria-finantzaketaren birbanaketaren ondorioz, oinarrizko ondasunak, adibidez  elikagaiak, urritu egin ziren. Sobietar Batasunak erabaki zuen orduan industrializazio handiagoa lortzeko behar ziren langileek elikagai gehienak jaso beharko zituztela.

- Langile klase berri bat sortu zen. Gizarte berri hau industria-langile klasea izango zen, eta biztanleriaren zati handia zen, industria teknologikoki aurreratua bihurtzeko helburuarekin.

- Batez ere, burdina eta elektrizitate sektoreari  eman zion garrantzi handiena.

- Herrialdearen barnean industria ekialderantz eramateko joera.

- Atzerriko ingeniariak gonbidatu zituzten. Atzerriko enpresa ezagun askok parte hartu zuten lanean, eta ekipo modernoen entregak egin zituzten, urte horietan Sobietar Batasuneko lantegietan ekoitzitako ekipoen ereduen zati esanguratsu bat izan zirenak.

Nekazaritza-sektorean:

- Nekazaritzaren kolektibizazioa. Sobietar nekazaritzaren kolektibizazioaren arrazoietako bat lantegi berrietarako industria langileen kopurua handitzea izan zen. Funtzionario sobietarrek ere uste zuten kolektibizazioak uztaren etekinak handituko zituela eta beste programa batzuk finantzatzen lagunduko zuela.

- Sovjos delakoak garatu ziren. Estatuaren administraziopeko nekazaritza-ustiategiak ziren, ekoizpen-baliabideen, soldaten eta beste gai batzuen erabileraz erabakitzen zuen administrazio-kontseilu baten bidez. Leninen garaian aurrekariak egon arren, bere masifikazioa berehala gertatu zen 1929tik aurrera kolektibizazioarekin eta NEParen amaierarekin.

- Sortu berriak ziren “koljoseak” (baserri handiak) sartu ziren. Etxalde kolektibo handi horiek milaka hektareatan zehar hedatzen ziren, eta ehunka nekazari aritzen ziren bertan lanean. Stalinen gobernuak makina bat koljose sortzea bultzatu zuen, estatu sobietarraren esku zegoen nekazaritza-produkzioaren kopurua handitzeko, hura esportaziora bideratzeko eta, horrela, Sobietar Batasuna nazioarteko merkataritzan birtxertatzeko.

Emaitzei dagokionez, plana modu osatugabean egin zen, eta atzerapausoak eta ustekabeko zailtasunak izan zituen. Lehen urteko emaitzak aurreikusitakoa baino hobeak izan ziren, eta hori ikusita, urte bat baino gutxiago behar zela pentsatzen zen planen helburuak lortzeko. Bigarren urtean faktore ugari izan ziren, hala nola herrialde kapitalistetako Depresio Handia,  aurreikusitako esportazioak geldiarazi zituen, eta uzta txar baten ondorioz, lehen urteko baikortasuna behera etorri zen. Planaren hirugarren urteak (1931) aurreko urteko defizitak orekatzea lortu zuen funtsezko sektoreetan. Azken bi urteetan emaitzak sektore batzuetan kaskar samarrak izan ziren, baina orokorrean hirugarren urteko tendentzia mantendu zuten. Gauzak horrela, azken emaitzak, nahiz eta onak izan, desberdintasun ugari izan zituen.

Industria sektorean, emaitzak aurretik planifikaturikoak baino motelagoak izan ziren; hala ere, zenbait sektoretan igoera oso handiak izan ziren; hala nola, harrikatzean, burdingintzan, altzairugintzan eta elektrizitatean. Hala eta guztiz ere, Bost urteko lehen planaren arrakastarik handiena izan zen Sobietar Batasunak superpotentzia ekonomiko eta industrial bihurtzeko bidaia hasi zuela. Gainera, Bost urteko lehen plana erabakigarria izan zen Sobietar Batasunak Bigarren Mundu Gerra irabazteko. Plana azkar industrializatu zenez, eta etorkizuneko gerraren aurrean armagileak eraiki zirenez, Sobietar Batasuna partzialki gai izan zen 1945ean alemaniarrak garaitzeko behar zituen armak eraikitzeko.

Nekazaritza sektorean, aurrerapausuak industrian baino urriagoak izan ziren. Horren arrazoiak izan ziren bai klimatologiak kaltetutako uztak, bai baserritarrek kolektibizazioaren aurka egindako oposizio gogorra. Mendebaldeko historialari askok kolektibizazioa aipatzen dute Sobietar Batasunean 1932tik 1933ra bitartean izandako eskala handiko gosetearen kausatzat, non 3,3 eta 7,5 milioi artean hil ziren.

Bost urteko bigarren plana (1933 -1937) industria astunaren arrerapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren plana (1933-1937) Herritarren bizi-baldintzak hobetzera bideratu zen eta autosufizientzia azpimarratu zuen. Bigarren plana lehenengo plana baino egoera hobearekin hasi zen. Nekazari gehienak borondatez kolkhozeetan bildu ziren eta 1933rako sektore sozialistak landa-ekoizpen globalaren % 80 baino gehiago lagundu zuen. Arrakasta hauek ekonomia osoaren berreraikuntza teknikoa ezinbesteko zeregin gisa planteatzea onartu zuten, gainera, garraioaren atzerapena gainditu behar izan zuten, metalurgia eta siderurgia industria bezala. Petrolio-industria ere garatu behar izan zuten, traktore eta auto eskaria azkar igo zutelako.

Orduan espero zen mekanizazioa lortzea lan astunaren prozesu guztietan, ekonomiaren adar guztiei elektrizitatea hornitzeko gai den energia-oinarri bat izatea eta industria kimikoa, argia eta elikagaiak segurtatzea. Bigarren plan honetan, arreta berezia jarri zen plangintza ekonomikoaren metodologiari, maila nabarmen hobetuz zereginen oinarri zientifikoa. SESBek Zientzien Akademiari eta beste ikerketa erakunde batzuei lotutako planak ere landu zituen.

Industria handiaz gain, plan honek barne hartzen zuen industria txikia eta mota guztietako garraioak. Oinarrizko eraikuntza-plana zehatz-mehatz landu zen, mila obra garrantzitsu baino gehiago biltzen zituena. Industriaren eta nekazaritzaren arteko lotura konplexuagoa bihurtu zen, kolkhozek (baserri kolektiboak) eta sovjosek (estatuko baserriak) traktoreak eta nekazaritza-makineria, ongarri mineralak eta beste industria-gai batzuk eskala handiagoa eskatzen hasi ziren.

Dibertsifikatu egin ziren industriaren eta garraioaren arteko harremanak, sobietar estatuaren politika ekonomikoa merkataritza antolaketa bultzatu zuen eta horrek lagundu zuen hiri eta landaren harremanetan.

Bigarren bost urteko planak % 120ko igoera lortu zuen industriaren produkzioan. Altzairuaren produkzioa % 200 igo zuen. Elektrizitateren sorkuntzan %170 igo zen. Zenbaki hauek eraman zuen Sobietar Batasuna Europako lehenengo izateraprodukzio industrialetan eta bigarrena munduan, Amerikako Estatu Bataren atzetik. Industria adar guztiek aurrera egin zuten, baina industrializazioaren zentzua bideratu zen ekipamendu-ekoizpenara. Stalinek asmatu zuen egoerak eskatzen zuena aurreratu behar zela armagintza industria. Bazekien ez zuela denbora asko plana aurrera eramateko, eta exekuzio modua ez zen hobeena eta eraginkorrena izan.

Bost urteko hirugarren plana (1938 -1942) gerra aurreko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Bost urteko planak 3 urte bakarrik  iraun zuen eta 1942ra arte  osatzeko egina izan zen. Alemaniarekin gerra hasi baino lehen produkzioa maila orokorrean jarraitu zuen.

Lehenengo eta bigarren bost urteko planak bizi maila materiala eta kulturala igo zuten. Hirugarren plana hiritarren lan segurtasuna, artikuluak, oinarrizko produktuak eta beste oinarrizko zerbitzuak finkatu behar izan zituen. Orduan ez zen beharrezkoa nekazaritzen bizi maila igotzea, hori egin baitzen lehengo bost urteko planean, orduan langileen ongitasuna eta beraien kultura maila igo behar zen.

Hirugarren bost urteko  plana tentsio momentutan akordatu zen. Produkzio industriala handitu behar zela Proiektatzen zen eta ahaleginak jarri zituzten kimika, eraikuntza eta energia industria hobetzeko.

Lehenengo hiru urteetan, ekoizpen industriala globala %45 handitu zen. Igoera hau gelditu zen Alemaniak bere gerra Sobietar Batasunaren aurka hasi zuenean. Hainbat urte lehenago, Alemania gerrarako bere interesa azaldu zuen, zeren eta  Ural mendien dagoen lehengaien erreserba oso garrantzitsua baitzegoen. Gerran aurkitu zenean, militar eta aditu gehienak espero zuten Sobietar Batasunak gerra galtzea denbora gutxitan, zeren eta duela urte batzuk gerra bat galdu zuten Finlandiaren aurka.

Plangintza zentralizatuan oinarrituz, Sobietar Batasunaren estatua ekonomia nazional osoaren berreraikuntza egin zuten gerra egoeraren beharren arabera. Baliabide guztiak (materialak eta pertsona fisikoenak) erregimen militarra pasatu ziren. Makineria astuneko industria guztia eta garraiorako tankeak eta artilleria fabrikazioari egokitu ziren. Lehen nekazaritza makineria egiten zutenak munizioa egiten hasi ziren. Denak egokitu ziren gerra egoerara.

Alemaniako tropen aurrerapenak hirien eta herrien hondamendia eragin zuen. Alemaniaren helburua petrolioaren eta ikatzaren industriara iristea zen, zeren eta hor zegoen Sobietar Batasunaren motorra.  Horregatik, Sobietar Batasunaren gobernuak industria herri barruren hiritara eramatea adostu zuten. Urtebete inguru behar izan zuen gutxi gorabehera ekonomiaren gerra berregituratzeak. Hala ere, gerran hainbat pertsona hil ziren Izan ere, jeneralak, kapitainak eta soldaduak ez baitzituzten aginduei edo beste askori obeditzen zenbait arrazoiengatik. Atxilotu askok ere parte hartu zuten gerran.

1941aren aurretik gerran sartu zen aliaturen aldetik, garrantzi handia izan zuen nazismoaren jauskeran. Gertaera horrekin kreditu morala lortu zuen eta ez zuten ustiatu, baina horrek lagundu zion beraien totalitarismoa zalantzan ez jartzen.

Hitlerrek gerra galdu bazuen ez zen Stalinen buruzagi militarraren  nagusitasunaren ondorioz izan, faktore objektibo eta subjektiboengatik baizik. Sobietar Batasuna ez zen Frantzia eta Polonia, hau da, armada handiagoa zuen herri horiekin konparatuz eta gainera, kultur eta tradizio militarra handiagoa ere bazuen. Beste faktore garrintzitsu bat zen Stalinek ez zuela atzera egiten momentu bakar batean ere. Gerraren ondorioak hildako milioi pertsona, fabrikak hondatuak, hainbat azpiegituren eta jendeen etxeen suntsiketakizan ziren.

Industrializazioaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren bost urteko plana (1946 - 1950) Sobietar batasunaren berreraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Sobietar Batasunaren berreraikuntzan jarri zen arreta eta 1945ean Stalinek agindu zuen SESB izango zela 1960ko industria potentzia nagusia. Herrialde zati handi bat gerrak suntsitu zuen aurreko fasean. Baserri kolektiboak arpilatu eta hondatuta zeuden, traktoreak, konbinatuak, zaldiak eta ganaduak galduta zeuden. Poloniaren ondoren, Sobietar Batasuna izan zen gerrak gogorren kaltetutako nazioa. Berreraikuntza lan eskasia kroniko batek oztopatu zuen gerran sobietar hildakoen ondorioz.

Sobietar Batasuna hainbat urte lehenago egoerara itzuli zen eta nabarmen jaitsi zen industria astunean.  1946an, Sobietar Batasuna laugarren bost urteko buruzko planari legea onartu zuen ekonomia leheneratzeko eta garaitzeko. Planaren zeregin nagusia 1946 – 1950ko aldiz izan zen, eta ez zen bakarrik gerra aurreko ekonomia mailara iritsi, 1940ren indizeak ere ez zituen gainditu. Herrialdeak kontsumo produktuak faltan zituen, bizileku arazoak zituen, eta lehorte bat zegoen, eta honekl  ez zuen utzi nekazaritzaren plana aurrera eramaten.

Sobietar Batasunaren parte handia hondatu zenez, herrialde berrikuntzan bost urteko planaren oinarrizko inbertsioa  % 50ean eraman zuen aurrera. Plan honetan ere metalurgia industriaren indarra garatzen jarraitu zuen.

Bost urtetarakokalkulatuta zegoen programa bederatzi hilabete lehenago amaituzen. 1950ean, industria osoaren ekoizpen globalak % 73ko igoera izan zuen 1940 urtearekin konparatuz.

Bosgarren urteko plana (1951 - 1955) Josef Stalinen heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gulagak nazio berreraikuntzaren oinarri izan ziren, bortxazko lan zentroak ziren, batez ere, presolekua bezala ezagutzen direnak. Garrantzai handia izan zuten urte honen planetan, horrez gain, bost urteko plan honen helburua Bigarren Mundu Gerrak suntsitutako hirien berreraikuntza finantzatzea izan zen.

Ameriketako Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak ezin izan zuten ados jarri Sobietar Batasuneko berreraikuntzarako laguntza mailegu baten baldintzari dagokionez, eta honek Gerra Hotzaren hedapen azkarrarerako faktore bat izan zen. Hala ere, Sobietar Batasunak Alemaniaren erreparazioa irabazi zuen, eta Europako Ekialdeko herrialdeek ordainketak egin zituzten sobietarrek naziengandik askatu izanaren truke.

1949an, COMECON (Elkarrekiko Laguntza Ekonomikorako Kontseilua) sortu zen, Ekialdeko blokeko herrialdeak ekonomikoki batu zituena. Laugarren Planaren herena Ukrainan igaro zen, nekazaritzan eta industrian garrantzitsua dena, gerrak gehien suntsitutako eremuetako bat izan baitzen. 1947an, elikagaien errazionamendua amaitu zen, baina nekazaritza ekoizpena ia ez zegoen 1940ko mailatik gora 1952an. Arrazoi bat lehen aipatu dugun lehorte egoera izan zen. Hala ere, berreraikuntza industriak jarraitu zuen eta 1952ko industria-ekoizpena 1941eko mailaren ia bikoitza izan zen.

Gerra ondoren bost urteko planetan zehar Stalin gaixotu zen, garuneko odol-hodi baten lesio batengatik, eta ezin izan zen operatu. Gaixotasun horregatik 1953 hil zen SESBen lehen ministroa. Stalinen ondarea Sobietar Batasunaren eraikuntzan gelditu, helburu eta zuzentarau behartuak dituen ekonomia planifikatuan, hain zuzen ere.

Muga politiko normala autoritarismoaren esparruan eta kanpoarekiko lotura normarik ez izateak zaildu eta aldaketa sakonen beharraren kontzientzia atzeratu zuen, Stalin heriotzaren ondoren, estrategia argirik ez zegoenean.

Seigarren plana (1956-1959).[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria hobetzeko beste plan bat izan zen. 1956an hasi zen lanean, Nikita Jrushchov buru zuela (gogora dezagun Stalin 1953an hil zela), urte horietan Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako lehen idazkaria izan zena.

Hiru urte iraun zuen, 1956tik 1959ra arte. 1957ko irailean, SESBeko gobernuak plan horren ordez zazpigarrena jarri zuen, 1959an indarrean jarriko zena. Seigarren planaren helburu nagusia industria astuna hedatzea zen, nekazaritzaren eta kontsumo-ondasunen ekoizpena % 65 handitzeko ahalegina egiteaz gain.

Plan horren egitaterik garrantzitsuenak honako hauek izan ziren: nazionalizazioa, Lurralde Birjinen Kanpaina eta gutxieneko soldata ezartzea. Kontsumo-ondasunen ekoizpenak sobietarren bizi-maila igotzea ekarri zuen.

Zazpigarren bost urteko plana (1959-1965) eta 1957ko erreforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentralizazio handia zegoen Sobietar Batasunaren jarduera ekonomikoan, sistema horren konplexutasunak nabarmen moteltzen zuen garapena. Gainera, SESBeko gobernuak mugak zituen bost urteko planak gauzatzeari zegokionez, bost urteko plan horietarako funtzioak eskuordetzen zitzaizkien departamentu desberdinak beren aldeaz bakarrik arduratzen ziren eta koordinazio falta zegoen. Koordinazio-falta horren emaitzak, adibidez, honako hauek izan ziren: sektore batzuetan fabrikak gehiegi eraikitzea, beste sektore batzuetan behar izatea eta abar.

1957ko erreforma Sobietar Batasunean egiten ari zen sistemaren akats horiek arintzen saiatu zen. Aldaketa horietako batzuk hauek izan ziren: Ministerio federalak murriztea (36tik 6ra), ministerio federal-errepublikarrak murriztea (22tik 10era), sovnarkhozeek erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea (erreformaren puntu nagusia, erabaki ekonomikoak deszentralizatzen saiatzen zena, eskualdeko ekonomia kontseiluei botere handiagoa emanez).

1959tik 1965era bitarteko Zazpigarren Planaz hitz egiterakoan, azpimarratu behar da plan hori besteengandik bereizten dela, urteko planek osatzen baitute, bost urteko plan bakar batek baino gehiago. Urteko plan horien prozesua honako hau zen: maiatza bakoitzean hurrengo urterako plan bat taxutzen zen, hainbat sailek aztertzen zuten eta baterako plan bat egiten zuten, enpresek aurkeztutako proiektuetan egin beharreko aldaketak jasotzen zituena. Hau da, urteko plan horiek SESBeko gobernuko sailen eta enpresen jarraibideetan oinarrituta egiten ziren. Azken urrats gisa, Sobietar Batasunaren Gosplanera bidaltzen zen plana, onar zezaten.

Seihileko Plan honen emaitzek ez zituzten lortu nekazaritza-produkzioaren helburuak, ezta industriako sektore batzuetan ere. Burokrazia gehiegi zegoen, eta, horren ondorioz, fabrika berriek denbora luzea itxaron behar zuten ekoizten hasi arte. Gainera, langile bakoitzeko ekoizpena ere oso murritza zen, industria askok ez zituztelako ekipoak modernizatu, aurrerapena ez zelako fabriketara iristen.

1957ko erreforma kritikatu zen lehen aipatutakoagatik, eta beste bat egin zen, 1962koa. Erreforma horretan iragarri zen Sobietar Batasuneko ekonomiak honako neurri hauek ezarri behar zituela: Sovnarkhozes kopurua murriztea, zentralizazio-prozesua 1957ko erreforman deszentralizatu nahi izan zen horretan, eta SESBren Gosplana berrantolatu zen, baita Gosseconmoset Kontseilu Federala ere.

1962ko erreforma gauzatu aurretik, Liberman irakasleak zenbait erreforma proposatu zituen. Proposamen horiek honako hau zioten: lana suspertzeko sistema bat ezartzea, enpresetako zuzendariei botere handiagoa ematea eta pizgarri-sariak eman ahal izateko ideiak formulatzea. Neurri horiek hainbat enpresatan frogatu ziren.

Irakaslearen proposamenek eragin handia izan zuten 1965eko Gosplanaren hitzaldian, 1966tik 1970era bitarteko bost urteko planerako jarraibideak prestatzeaz arduratu zena.

1965eko erreforman, produkzio industriala planifikatzeko eta zuzentzeko metodoak hobetu nahi izan ziren, Sobietar Batasuneko sistema sozialistaren idealak errespetatuz.

Zortzigarren bost urteko plana (1966-1970)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora tarte horretan, ahalegin handienak higiezinen sektorean egin ziren, familia sobietar bakoitzari apartamentu bat eman ahal izateko. Hala ere, helburu hori ez zen lortu hurrengo bi bost urteko planak amaitu arte. Nolanahi ere, eta aldi berean, Sobietar Batasuneko alokairuek munduko preziorik baxuenak zituzten, prezioak ez ziren aldatu azken 50 urteetan.

Bederatzigarrren bost urteko plana (1971-1975)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzigarren plan horren helburu nagusia herriko bizitza ekonomiko eta kulturalean hobekuntza bermatzea zen. Hori lortzeko, Sobietar Batasunak harremanak hobetu zituen Estatu Batuekin, merkataritza erraztuz. 14 milioi tona ale inportatu zituen.

Hamargarren bost urteko plana (1976-1980)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebalderako esportazioak esponentzialki gehitu ziren aldi horretan, baita inportazioak ere, bederatzigarren planarekin alderatuta lau aldiz biderkatu zirenak. Plan horretan, Leonid Brézhnev Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko idazkari nagusiak "piatiletka kalitatezkoa eta efizientea" leloa sortu zuen.

Hamaikagarren bost urteko plana (1981-1985)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu batzuk sortu ziren herrialdeko ekonomia indartzeko. Nikolai Tikhonov Ministroen Kontseiluko presidenteak aurkeztu zuen plana Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren 26. kongresuan. Helburu nagusia ekonomia sobietarra hazkunde estentsibotik hazkunde intentsibora igarotzea zen, eta planaren amaierarako bizi-maila % 20 hobetzen saiatzea.

Gutxi gorabehera 42 milioi tona ale esportatu ziren urte bakoitzean, hamargarren planean halako bi eta bederatzigarrenean halako hiru. Esportazioak mendebalderantz bideratu ziren izan ziren, sozialistak ez ziren herrialdeetara.

Hamabigaren bost urteko plana (1986-1990)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plan honen hasiera Uskoréniyeren lemapean markatu zen, Sobietar Batasunean krisi ekonomiko gogorra eragin zuen garapen ekonomikoaren hazkundea.

1987ko enpresa-lege estatala ezarri zen, Sobietar Batasuneko zenbait sektore ekonomikoren jozraschotari eta autofinantzaketari buruzko dekretuekin batera, ekonomia planifikatua deszentralizatzea helburu zuena.

Hamairuarren bost urteko plana (1991)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezer gutxi esan daiteke plan honi buruz. 1995ean bukatzeko diseinatuta zegoen, baina Belavezhako Itunarekin (1991n Errusia, Ukraina eta Bielorrusiako presidenteek sinatutako nazioarteko akordioa) Sobietar Batasunaren desegite ofiziala aldarrikatu zen. Horren ondorioz, hamahirugarren plana sortu zen urte berean amaituko da, Gerra Hotzari amaiera emateaz gain.

Sobietar batasunaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotza bere lehiakideetako bat erori zenean amaitu zen. Gorbatxovek 1985ean hasitako erreformen prozesuak Leninek sortutako estatuaren existentzia bera aurretik eraman zuen dinamika bat azkartu zuen.

Krisi ekonomiko sakon baten erdian, estatusobietarraren ezaugarri izan zen krudelkeriaz eta ustelkeriaz jende gero eta gehiago jabetzen ari zen, nazionalismoak estatu sobietarra sakabanatzeko faktore eutsiezin gisa jokatu zuen, tsarren Inperioaren oinordekoa baitzen.

Mugimenduaren haustura Baltikoko errepubliketan hasi zen, 1989ko udazkenean Molotov eta Von Ribbentropek 1939an sinatu zuten Itunaren biktima gisa batu ziren estatuarekiko loturak hausteko asmoa argi utzi zutelarik. Aldi berean, nazionalismoa Kaukasoko errepubliketan agertzen zen.

1990eko otsailean, Gorbatxovek aurrerapauso bat eman zuenean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren monopolio politikoari uko eginez eta hauteskunde partzialki pluralistak deituz, eta Lituanian, Letonian, Estonian eta Moldavian indar politiko independentistek irabazten zutela ikusi zuen. Lituaniak berehala aldarrikatu zuen bere independentzia, SESB osatzen zuten gainerako errepublikentzat aurrekari bat ezarriz.

Hala ere, SESBren desegitea ez zen Baltikoko herri txikien aldarrikapenek eraginda etorri. SESB behin betiko suntsitu zuen mugimendua Errusiatik etorri zen, tsarren inperioak, estatu sobietarraren aurrekoak, eraiki zuen naziotik. 1990ean, Boris Yeltsin, 1987an Alderdi Komunistatik kanporatua izan zena, Errusiako Parlamentuko presidente hautatu zuten. Botere posizio horretatik, Yeltsinek Sobietar Batasunaren amaiera azkartu zuten neurriak bultzatu zituen.

Erreformen prozesuan atzera egin nahi zuten indar komunista kontserbadoreen eta indar erreformista eta nazionalisten artean inguratuta, Gorbatxov Batasunaren Itun berri bat negoziatzen saiatu zen, SESB zaharra askatasun nazional handiagoko oinarri berrien gainean berreraikiko zuena.

Belovezhskaia Pushako Deklarazioa deiturikoa adostu zuten: hiru errepublika eslaviarrek SESB utzi eta Estatu Independenteen Konfederazioa izeneko bat osatzen zuten. Abenduaren 21ean, SESBeko gainerako hamabi errepubliketatik zortzik (Estonia, Letonia, Lituania eta Moldaviak independentzia garbi eta sinplearen alde egin zuten) Errusia, Ukraina eta Bielorrusiaren eredua jarraitu zuten.

Gorbatxovek 1991ko abenduaren 25ean utzi zuen SESBeko presidente kargua. Sobietar Batasuneko bandera gorria Errusiako banderak ordezkatzen zuen. Errusiak SESB ordezkatzen zuen nazioartean: enbaxadak, Segurtasun Kontseiluko postu iraunkorra, Sobietar Batasuneko armamentu nuklearraren kontrola, etab. Hala ere, Gerra Hotzaren mundu bipolarrak amaiera ukitua zuen. Bush presidenteak 1991. urtearen hasieran iragarri zuenez, "Mundu mailako ordena berria" sortu zen.

Horrela amaitu zen XIX. mendeko bi potentzia handienetako bat. Sobietar Batasuna Lenin iritsi aurreko urteetatik industrializazio-indize oso baxuekin eta pobrezia-indize altuekin zetorren, eta munduko erreferentzia bihurtu zuten. Industria astun eta armentistikora eta nekazariek lurrak kolektibizatzera bideratutako bost urteko planei esker lortu ahal izan zuten. Industriaren hazkundearekin ongizate-indizeak handituz joan ziren eta funtsezko gertaera izan zen Europako eta munduko historian, zeren eta arma industria handitzeko ahaleginari esker, Bigarren Mundu Gerra irabazi ahal izan zuten.


Erreferentzia bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huayamave, G. (2015, abenduaren 15a). Los planes quinquenales en la Unión de Repúblicas Socialistas Soviéticas bajo un régimen totalitario. | Huayamave | Gaceta Sansana. Los planes quinquenales en la Unión de Repúblicas Socialistas Soviéticas bajo un régimen totalitario. http://publicaciones.usm.edu.ec/index.php/GS/article/view/56/88

QUINTO PLAN QUINQUENAL DE LA URSS – RECONQUEST. (2019, 11 febrero). Quinto plan. https://flashcardsdehistoria.com/2019/02/11/quinto-plan-quinquenal-de-la-urss/

Lorén, M. M. (2018, ekainaren 19a). En 1929 Stalin comenzó a preparar su industria para producir armas en inmensas cantidades en un proceso conocido como “milagro económico” que acabó con la vida de millones de personas; esclavos en tiempos de paz. National Geographic. https://www.nationalgeographic.es/historia/2018/06/el-milagro-economico-de-la-industrializacion-estalinista

Yegórov, B. (2021, azaroaren 24a). Así aprovechó la URSS de Stalin la tecnología de Henry Ford, emblema del capitalismo. Russia Beyond. https://es.rbth.com/historia/81342-aprovecho-urss-tecnologia-henry-ford

J. (2021, azaroaren 24a). Tercer Plan Quinquenal (1938–1942). Tercer plan quinquenal. http://stjgosplan.blogspot.com/2011/11/tercer-plan-quinquenal-1938-1942.html

Delgado, D. (2021, martxoaren 5a). Guerra Fría, medio siglo de enfrentamientos por el control. MuyHistoria.es. https://www.muyhistoria.es/contemporanea/fotos/la-guerra-fria-medio-siglo-de-enfrentamientos

F. (2021a, urtarrilaren 22a). El debate sobre la industrialización en la Unión Soviética (1923–1928). En Defensa del Marxismo.                           https://revistaedm.com/edm/47/el-debate-sobre-la-industrializacion-en-la-union-sovietica-1923-1928/

Manso, E. P. (1989,abenduaren 22a). La URSS, entre la historia y el presente. El Paí­s. https://elpais.com/diario/1989/12/22/economia/630284405_850215.html

R. (2020, urriaren 11a). The industrialization of the USSR: heavy industry. Sciencealpha. https://sciencealpha.com/es/the-industrialization-of-the-ussr-heavy-industry/

Canal HISTORIA. (2021, martxoaren 9a). Iósif Stalin - Biografia. Canal HISTORIA. https://canalhistoria.es/perfiles/iosif-stalin/

C. (2021, urtarrilaren 31a). Industrialización, rápida. Historialib. https://historialib.com/industrializacion-rapida/