Ameriketako Estatu Batuetako historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameriketako Estatu Batuetako historia
Great Seal of the United States (obverse).svg
Pertsonaia garrantzitsuak

Ameriketako Estatu Batuetako historia egungo batasunak betetzen duen lurralde osoarena da, amerikar indiarrek, europarrek eta independentzia osteko estatubatuarrek osatua.

Gaur egungo Estatu Batuetako lurraldea Amerikako indiarrek okupatu zuten lehenengo, ehunka hizkuntza eta kulturakoak. Arrasto gutxi utzi dute, batez ere herri nomadek.

XVI eta XVII. mendeetan, europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan zen, batez ere espainiarrekin hegoaldean, ingelesekin ekialdean eta frantsesekin iparraldean eta Misisipiren arroan. Ingelesen lehen ezartzea 1607an izan zen, Jamestown herrian (Virginia). Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem, Williamsburg). Esklabotza beltzen salerosketaren bidez erabiltzen hasi zen, batez ere hegoaldeko kotoi sailak garatzeko, baina baita ere azpiegitura mota guztiak eraikitzeko. Bertako populazioa indiarra desagertzeraino gutxitua izan zen, aitzindariek ekarritako gaixotasunen epidemiak (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuak zirela-eta. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, kolono britainiarrek frantziarren lurraldeen erdia bereganatu zuten, azalera bikoiztuz.

Fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1776ko uztailaren 4ean, hamahiru kolonia britainiarrek independentzia aldarrikatu zuten Erresuma Batuarekiko (Independentzia Adierazpena). 1787an Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, mendebaldearen lehena. Bi testu hauek dira nortasun amerikarraren sortzaileak.

Gerra Zibila (1861-1865)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Esklabotzaren auziak eta arazo ekonomikoek Banantze Gerra piztu zuten 1861ean. Baina honek ez zuen garapen handia galarazi, immigrazioari eta Industria Iraultzari esker XIX. mendean zehar.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Ameriketako_Estatu_Batuetako_historia_(1918-1945)

XX. mendean, AEB munduko lehen potentzia ekonomiko, kultural eta politikoa bihurtu zen, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Gerra Hotza amaitzean eta SESB ezeztean, AEB munduko superpotentzia bakarra da egun, batez ere arlo militarrean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako historia Aldatu lotura Wikidatan