Hirugarren Reicha

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hirugarren Reicha


Deutsches Reich

1933 — 1945
Estatu nazionalsozialista

Hirugaren Reicharen kokapena Europan, Bigarren Mundu Gerra aurretik
Sorrera 1933
Desagerpena 1945
Hiriburua Berlin
Hizkuntza(k)
Erlijioa
Eremua 633,786
Biztanleria
[[|Barne Produktu Gordina|BPG]]
BPG/bizt
Dirua Reichsmark
Ordu eremua
Interneteko domeinua .
Telefono aurrezenbakia
Goiburua Ein Volk, ein Reich, ein Führer.
Ereserkia Das Lied der Deutschen
<< Aurrekoa
Weimar Errepublika
Ondorengoa >>
Alemania Okupatua

Hirugarren Reicha Alemaniako diktadura-erregimenak 1934tik 1945era hartutako izena da.

[aldatu] Historia

1932ko uztaila eta urriko hauteskundetan, Alemaniako Langile Alderdi Nazional-Sozialistak %37,3 eta %33,0 hurrenez hurren lortu zuen. Ezegonkortasun politikoa eta gobernu sendo bat osatzearen ezintasunak gobernuko presidenteari kantzelari (Präsidialkanzler) hautarazi zuten, Parlamentuaren zeregina izan arren. 1933ko urtarrilaren 30an, NSDAPen presioaren ondorioz, presidenteak (Estatuko burua) Paul von Hindenburgek Adolf Hitler, NSDAPko liderra, hautatu zuen Gobernu burua. Hindenburg, Lehen Mundu Gerran zehar kantzelaria, hilaren ostean, bi karguak batu zuten eta Adolf Hitler Estatu eta Gobernua burua izan zen. Hau Alemania Nazi edo Hirugarren Reicharen hasiera deitu dute.

Lebensraum edo ("bizitzeko tokia") lortzeko lurralde gertuak anexionatzearen Hitlerren politikak Bigarren Mundu Gerraren hasiera eragin zuen 1939ko irailaren 1ean, Polonia inbaditu zuenean. Hasiera batean, Alemania erraz lortu zituen garaipen militar handiak Blitzkrieg edo "tximista guda" taktikaren bitartez. Horrela Belgika, Herbehereak, Danimarka, Luxenburgo, Balkanak, Grezia eta Norvegia Europan, eta Tunisia eta Libia Ipar Afrikan menperatu zituen. Baina gero, porrotak hasi ziren: Ingalaterrako Batailan, RAFek Luftwaffe mendean hartu zuen (Australia, Kanada, Polonia, Frantzia, Finlandia eta abarren laguntzarekin). 1941ean Errusiako Kanpainan Alemaniako armada ez zen nahikoa hain lurralde zabala menderatzeko. Errusiako porrotak 1941ean (Moskura heldu eta Siberiatik ekarritako hornidurak moztea) eta 1942an (Kaspiar Itsasoaren petrolioa kontrolatzea), eta Ameriketako Estatu Batuak 1941eko abenduan gudan sartzeak gerra irauli zuen: aliatuek Alemania bonbardatu zuten 1945eko maiatzaren 8an erregimen nazi kapitulatu zen arte.

Guda osoan zehar, Estatu alemanak inoiz hain zabal eta bihozgabe milioika pertsonen (juduak, ijitoak, homosexualak...) sarraskia antolatu eta burutu zuen bai Alemanian bai lurralde okupatuetan. Genozidio hori Holokausto edo Shoá izena du.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak