Lankide:Iholdi Argibe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laika (errusieraz Лайка, “zaunkalaria”; Mosku, Sobietar Batasuna, 1954-Sputnik 2, Lurraren behe orbita, 1957ko azaroaren 3a) sobietar txakur espazial bat izan zen, Lurra orbitatu zuen lehen izaki bizidun lurtarra. Sputnik 2 espazio-ontzi sobietarrean egin zuen, 1957ko azaroaren 3an, Sputnik 1 sateliteak baino hilabete bat beranduago. Orbitan hil zen lehen animalia ere izan zen.


Laikaren misioa egin zen garaian espazio-hegaldiek izaki bizidunengan eragin zitzaketen ondorioei buruz ezer gutxi zekitenez, eta teknologia azpiorbitala oraindik garatu gabe zegoenez, ez zegoen Laika bizirik irteteko itxaropenik. Zientzialari batzuek uste zuten gizakiek ezingo zutela jaurtiketatik edo kanpo espazioko baldintzetatik bizirik irten. Horregatik, hegaldi ingeniariek pentsatu zuten animalien hegaldiak giza misioetarako[1] beharrezko aitzindariak zirela. Laika, jatorriz Kudryavka (Кудрявка, ‘ile kizkurdun txikia’) izeneko kaleko txakur bat, beste bi txakurrekin batera entrenatu zuten eta, azkenean, Sputnik 2 sobietar espazio-ontziko tripulatzaile gisa aukeratu, eta 1957ko azaroaren 3an kanpo espaziora jaurti zuten.


Laika jaurti eta ordu batzuetara hil zen, gehiegi berotzearen[2] ondorioz. Gehiegi berotze hori, ziurrenik, R-7 zentralaren sostengatzailearen akats baten eraginez gertatu zen, karga erabilgarritik[3] aldentzean. Sostengatzaile hori espazio-ontziko sistema termikoaren zati zen. Heriotzaren benetako zergatia eta data ez zen 2002ra arte ezagutzera eman; lehenago, seigarren egunean[4] hil zela zabaldu zuten, oxigenorik gabe geratzearen ondorioz. Edo, sobietar gobernuak hasiera batean argudiatu zuenez, eutanasia jaso zuen oxigenoa amaitu baino lehen. Esperimentuak frogatu zuen posible dela bizirik dagoen bidaiari bat orbitan jarri eta mikrograbitatea jasan ondoren bizirik ateratzea. Horrela, giza hegaldi espazialetarako bidea erraztu zen, eta zientzialariek organismo bizidunek hegaldi espazialen inguruneetan erreakzionatzen duten moduari buruzko lehen datuak lortu zituzten. Laikaren ondoren, SESBek hamabi txakur gehiago bidali zituen espaziora, eta horietatik bost bizirik itzuli ziren Lurrera.


2008ko apirilaren 11n, Errusiako agintariek Laikaren omenez eginiko oroitarri txiki bat inauguratu zuten Moskun, haren espaziorako hegaldia prestatu zuen ikerketa zentro militarretik hurbil. Oroitarriak suziri[1] bat irudikatzen du, eta suziriaren goiko aldean txakur bat ageri da.

  1. a b «Russia opens monument to space dog Laika - USATODAY.com» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. Malashenkov, D. C.. (2002-01-01). Some Unknown Pages of the Living Organisms' First Orbital Flight. , 288 or. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. (Ingelesez) UPF. «Sputnik and the Soviet Space Challenge» University Press of Florida: Sputnik and the Soviet Space Challenge (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. «Animals and man in space. A chronology and annotated bibliography through the year 1960.» web.archive.org 2015-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).