Sputnik 2

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sputnik 2
Sputnik2 vsm.jpg
Antolaketa:  Sobietar Batasuna
Gehiengo kontratista: Koroleven Burò diseinua
Misio-mota: Lurraren zientziak
Noren satelitea: Lurrekoa
Jaurtiketa: 1957ko azaroaren 3an, 02:30h UTC
Jaurtiketarako ibilgailua: R-7/SS-6 ICBM
Jeitsiera: 1958ko apirilaren 14a
Misioaren iraupea: 162 egun
Masa: 508,3 kg.
NSSDC ID: 1957-002A
Webgunea: NASA NSSDC Master Catalog
Elementu orbitalak
Gehiengo ardatzerdia: 7.314,2 km
Eszentrikotasun: 0,098921
Makurdura: 65,33º
Aldi orbitala: 103,7 minutu
Apogeoa: 1.660 km
Perigeoa: 212 km
Orbitak: ~2.000
Tresnak
"Laika" txakurra: Datu biologikoak
Geiger zenbatzailea: Partikulaz beterik
Espektrometroa: Eguzki-erradiazioa (ultramore igorpenak eta X izpiak) eta izpi kosmikoak


1957ko azaroaren 3an, 19:12an, Sputnik 2 (ˈsputʲnʲək ahoskatua, errusieraz: Спутник-2, 2.-Satelite) edo Prosteyshiy Sputnik 2 (PS-2, errusieraz: Простейший Спутник 2 2. Satelite Oinarrizkoa) Lurraren inguruan orbitan jarritako bigarren ontzi-espaziala bilakatu zen. Satelite honek lehenengo aldiz material biologikoa zeraman barnean. 4 metroko garaiera zuen kapsula koniko honek 2 metroko diametroa zuen. Irrati transmisoreak kokatzeko aukera ematen zuten zenbait konpartimentu barnean hartzen zituen. Horrez gain, sateliteak telemetriarako sistema, unitate programagarria, birsorkuntza eta tenperatura kudeaketarako sistema eta tresneria zientifikoa eramaten zituen. Zigilatutako kabina batean Laika txakurra zihoan, baina jatorriko izena "Kudryavka" zen.

Datu biologikoak eta ingeniariak Tral D sistema telemetrikoaren bitartez igorri ziren. Orbita bakoitzeko 15 minututan datuak igor zitzakeen Lurrera. Barnean bi espektrometro kokatu ziren eguzki erradiazioa (igorpen ultramoreak eta X izpiak ) eta izpi kosmikoak neurtzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sputnik 2 Aldatu lotura Wikidatan