Lankide:Joanes Etxeberria/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jewel Kilcher[1] (Payson, Utah, 1974ko maiatzaren 23a), ezizenez ezaguna, idazle, aktore, kantautore eta filantropo estatubatuarra da. Q'Orianka Kilcher aktorearen bigarren lehengusina da.

Jewel Pieces of You deituriko albumarekin estreinatu zen, 1995eko otsailaren 28an, eta hau bestseller bihurtu zen, hamabi aldiz platinozko diska lortu eta Jewel 1990eko hamarkadako artista aipagarrienetako bat bihurtuz. Lehenengo albumetik, hamabi milioi ale baino gehiago saldu ditu Estatu Batuetan bakarrik. Bere arrakastarik handienak, "You Were Meant for Me", "Jocs Foolish" eta "Hands", mundu osoan ezaguna egin zuen. Bere karreran zehar estudioko hainbat disko argitaratu ditu, eta hainbat genero musikal konbinatu ditu bere lanetan, hala nola, Perfectly Clear. Jewel-ek bere lehen disko independentea argitaratu zuen, Lullaby deiturikoa, 2009ko maiatzean Fisher-Pricek kaleratutako haurrentzako musika album bat.

1995ean estreinatu zenetik, Jewelek 30 milioi ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jewel Utah estatuan jaio zen, Lenedra Carroll, artista eta ordezkari pertsonalaren alaba, eta Atz Kilcher, musika eskolako irakaslea, folk abeslaria eta gizarte langilea. Bere ama irlandar jatorrizkoa da eta bere aita suitzarra, alemaniar jatorrizkoa. Jewel Homer-en, Alaskan, igaro zuen bizitzako zatirik handiena, bere aitarekin. Zenbait alditan biok batera  taberna ezberdinetan kantatzen zuten zeukaten diru sarrerak handitzeko. Esperientzia hauei esker yodel deituriko teknika ikasi zuen, bere abesti askotan hainbeste erabiltzen duena. Hamazazpi urterekin hasi zen abestiak idazten.

Heldutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jewelek gitarra jotzen ikasi zuen Michiganko Interlochen Arts of the Academy-n (Michigan State Arts-eko Akademian), eta han bere ahots teknikak hobetu zituen. Denbora asko igaro zuen bakarrik bizitzen, bere furgonetan, herriz-herri zehar bidaiatzen, kalean kantatzen edo kontzertu txikietan. Errekonozimendua irabazi zuen, Kaliforniako Java Joe Cafe-n kantatzeagatik, San Diegon, Kalifornia. Steve Poltz deituriko laguna, Jewel-ekin lankidetzan aritu zen "You Were Meant For Me" bezalako abesti batzuetan, eta abesti horren bigarren bideoklipan ere agertzen da. Jewel ere La Rugburns-ekin batera Tiny Lights biran parte hartu zuen, 1997an. Poltz Jewelen taldean ere agertu zen, 1999ko Spirit World Tour-en, gitarra jotzen.

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an Flea, Red Hot Chili Peppers taldeko baxu-jotzailea, Jewel ezagutu zuen bertako kafetegi bateko emanaldietako batean. Emanaldiaren ondoren, australiar baxua Jewel bizi zen furgonetara joan zen eta kanta batzuk eman zizkion. Fleak kantari gaztearen ahotsa "ederra" eta "harrigarria" bezala deskribatu zuen.[2]

1993ko abuztuan, San Diego taldeko musikari batek Jewel deskubritu zuen, honek bere ordezkariarekin kontaktuan jarri zen, Inga Vainshtein, ostegunean kafetegi batean abestu zuen neska surflari bati buruz hitz egiteko. Vainshteinek Atlantic Records-eko[3] ordezkariekin izan  zuen hitzordua, eta han kontratu bat sinatu zuen. Jewel Time aldizkariaren azalean agertu zen.[4]

19 urterekin, bere lehen lana argitaratu zuen, Pieces of You, 1995ean. Albuma Billboard 200-en egon zen bi urtez eta Estatu Batuetan 12 milioi ale baino gehiago saldu zituen. CD honetako single ezagunenak "You was destin for me" eta "Foolish Games" izan ziren. Izan zuen arrakasta zela eta, Ameriketako Estatu Batuetako himnoa kantatu zuen 1998ko Super Bowl-ean.

1998ko azaroan, Jewelek bere bigarren diskoa argitaratu zuen, Spirit, Estatu Batuetan 4 milioi ale baino gehiago saldu zituena eta arrakasta handia izan zuen "Hands" singlearekin, herrialde askotako zerrendetako gailurrera iritsi zena.

1999ko azaroan Gabonetako diskoa argitaratu zuen: Joy-A Holiday bilduma.

2001eko azaroan, This Way diskoa kaleratu zuen eta honek milioi bat ale baino gehiago saldu zituen AEBetan. CD horretatik ateratzen da arrakasta handia izan zuen lehen singlea: "Standing Still".

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jewel, Ang Lee-ren Ride with the Devil filmean agertzen da, 1999an

Jewel 2013ko Allison Anders filmaren Ring of Fire filmean agertzen da, John Carteroren emaztea den June Carter-en bizitzari buruzkoa.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, "A Night Without Armour" poesia liburua argitaratu zuen 2000. urtean Chasing Down the Dawn izeneko autobiografia, milioi bat unitate baino gehiago saldu zituena.

Lan filantropikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jewel Kilcherrek 1999an Higher Ground For Humanity elkartea sortu zuen Lenedra J. Carroll amarekin eta Shane Kilcher anaia nagusiarekin batera, herrialde azpigaratuetan ura edateko aukera izateko helburuarekin eta diru sarrerekin ekarpen handia egin zuen.

Jewel "ONE Campaign" kanpaina babestu du hirugarren munduko pobreziari aurre egiteko.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bira musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Promozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Save The Linoleum (Promo) 1994
  • You Were Meant For Me aka Phyllis Barnabee Finally Gets a Bra (Promo PRCD 6416-2) 1995
  • Shiva Diva Doo-Wop
  • Bits and Baubles (Promo) 1999

Soinu Bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A night without a armor (1998)
  • Chasing down the dawn, stories from the road (2000)
  • Revealing Jewel An Intimate Portrait from Family and Friends (2003)
  • Never Broken: Songs Are Only Half The Story (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jewel Kilcher» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. Calhoun, Kenneth; Jensen, Cambria; Kilcher, Atz Lee. (2003). Revealing Jewel : an intimate portrait from family and friends. New York : Atria Books (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «Lenedra J. Carroll - The Question of Time - Feature Article» www.soulfulliving.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. «Jewel : iSOUND.COM™» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).