Lankide:Jonasmartinnez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hatz-markaren sentsore digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatz-marken sentsore digitala (hatz-marken irakurgailua edo sentsore biometriko gisa ere ezaguna da) hatz-marka irakurri, gorde eta identifikatzen du. Gailu hau ezagun bihurtu da azken telefono adimendunek, tabletek eta gailu mugikorrek, oro har, sistema hori erabiltzen dutelako, segurtasun handiena lortzeko asmoz.

Gaur egun, hatz-markaren sentsoreekin gailu bakoitzaren kodeak edo pasahitzak gogoratzearen arazoa ekiditzen da. Gainera, giza gorputzaren ezaugarriak bakoitzarenak eta finkoak direnez, biometriaren teknikak faltsifikatzea eta intruzioak sahiesten laguntzen dute. Txartel adimendu batekin antzeko zerbait gertatzen da, ez dugulako pasahitzik buruz ikasi behar, baina txartela galtzen bada ezingo dira erabili ematen dituen erraztasunak.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatz-marken eskaner-sistemak oinarrizko bi funtzio ditu. Alde batetik, hatzaren irudi bat lortzea eta, bestetik, zehaztu egin behar du irudi horretako gailur eta haranen patroia aurretik eskaneatutako eta gordetako hatz-markaren batekin bat datorren . Kontuan hartu behar da hatzetako gailurrak eta haranak mapeatzeko eskaner desberdinak daudela: argia, elektrizitatea eta soinuaren arabera.[1]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaner optikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaner optikoek kamera digitala erabiliz hatz-marka digitalaren irudi bisuala hartzen dute. Pixel-multzoak eskaneatutako eszenaren irudia osatzen du, kasu honetan, hatz baten irudia, eta ondoren, hartutako hatz-marka digitala jadanik erregistratuta dauden aztarna digitalekin alderatzen da.

Eskaner kapazitiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaner kapazitiboek edo CMOS izenekoek kondentsadoreak erabiltzen dituzte korronte elektrikoaren bidez hatz-markaren irudia sortzeko. Eskaner mota hauek zehaztasunean nabarmentzen dira, gailurrak eta haranak beste motako eskanerrak baino hobeto identifikatzen dituztelako.

Ultrasoinuko eskanerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultrasoinu bidezko hatz-marken eskanerrek maiztasun handiko soinu-uhinak erabiltzen dituzte larruazalaren geruza epidermikoa mapeatzeko. Ondoren, uhinak sentsorean islatzen dira eta, aztertu egiten dira hatz-marka digitalaren irudi digitala sortzeko.

Eskaner Termikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaner termikoek tenperatura-desberdintasunak hautematen dituzte ukipen-gainazalean, gailurren eta hatz-marken haranen artean.

Algoritmoa eta kriptografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatz-marken eskaner gehienak oso antzeko hardware printzipioetan oinarritzen badira ere, ezberdintasun handiak egon daitezke, osagai eta softwarearen arabera . Izan ere, hauen arabera produktuen errendimendua eta ezaugarriak asko aldatu daitezke.

Eskaner fisikoarekin batera, IC batek eskaneatutako datuak interpretatu eta telefono adimendunaren prozesadore nagusira modu eraginkorrean bidaltzen ditu. Fabrikatzaileek algoritmo ezberdinak erabiltzen dituzte hatz-marken funtsezko ezaugarriak identifikatzeko, algoritmo hauen arabera abiadura eta zehaztasuna ezartzen da.

Oro har, algoritmo horiek gailurrak eta haranak non amaitzen diren edo gailur bat bitan non zatitzen den bilatzen dute. Hatz-markaren ezaugarri espezifikoak eta determinatzaileak ezartzen dituzten ezaugarri bereizgarri horiei minuziak deitzen zaizkie.

Hatz-marka digital guztia konparatu beharrean minuziak konparatzeak murriztu egiten du aztarna digital bakoitza identifikatzeko behar den prozesatze-potentzia. Horrek akatsak saihesten laguntzen du, eskaneatutako aztarna digitala zikintzen bada, hatza zentrotik kanpo jartzen bada edo inprimaketa partzial bat egiten bada, minuziek identifikatzeko aukera ematen dute.

Erabiltzaileen hatz-marken informazioa Interneten edo txip fisikoan gorde daiteke. Segurtasuna handitzeko, ARM prozesadoreek informazio hori txip fisikoan gordetzea ahalbidetzen dute, TrustZone teknologia erabiliz [2].

  1. (Gaztelaniaz) inlocrobotics. (2021-02-17). «¿Qué es un lector de huella digital?» INLOC Robotics (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es un sensor de huellas dactilares? ¿Se le puede engañar?» Ayuda Ley Protección Datos 2020-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).