Lankide:Joxan Garaialde/2010eko Haitiko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea

2010eko Haitiko lurrikara 16:53:09 tokiko orduan (21:53:09 UTC), urtarrilaren 12an, asteartean, epizentroa Port-au-Prince-tik, Haitiko hiriburutik, 15 kilometrora izan zen. USGSren arabera, lurrikarak 7,0 Mw magnitudea izan zuen, eta 10 km-ko sakoneran sortu zen[1]. Erreplika sorta bat ere erregistratu zen, eta indartsuenak 5,9, 5,5 eta 5,1 izan ziren. NOAAk, eremuan, tsunami bat izateko arriskua baztertu zuen[2]. Hala ere, ordu batzuk geroago, proportzio txikiko tsunami bat erregistratu zen, eta lau pertsona hil zituen. Lurrikara hori, 1770ean gertatutakotik, inguru horretan erregistratutako indartsuena izan zen. Inguruko herrialdeetan ere nabaritu zen lurrikara, hala nola Kuban, Jamaikan eta Dominikar Errepublikan, non beldurra eta prebentziozko ebakuazioak eragin zituen.

Gizateriaren historiako lurrikararik suntsitzaileenetako bat izan zen.

Haitin, garai hartan, Ameriketako herrialde txiroena zenean[3], ondorio latzak sortu zituen. Urtarrilaren 25ean, berreskuratutako gorpuzkiak ehun eta berrogeita hamar mila baino gehiago ziren, hildakoen kopurua berrehun milatik gorakoa zela kalkulatuta[4]. Kaltetuen behin betiko datuak Jean-Max Bellerive lehen ministroak kaleratu zituen lurrikararen lehen urteurrenean, 2011ko urtarrilaren 12an; lurrikaran 316.000 pertsona hil zirela jakin zen eta 350.000 gehiago zauritu zirela, eta, 1,5 milioi pertsona baino gehiago, etxerik gabe geratu ziren[5], historiako hondamendi humanitario larrienetako bat bihurtuz[6].

Aurrekari historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitik eta Dominikar Errepublikak partekatzen duten Hispaniola uhartea, sismologikoki, aktiboa da, eta, iraganean, lurrikara nabarmen eta suntsitzaileak izan ditu.

1751n, Frantziaren kontrolpean zegoenean, lurrikara batek astindu zuen, eta, 1770ean, Richter eskalan 7,5 graduko beste lurrikara batek Port-au-Prince erabat suntsitu zuen[7][8]. Moreau de Saint-Méry (1750-1819) historialari frantsesaren arabera: «1751ko azaroaren 21eko lurrikaran Port-au-Princen eraikinik kaltetu ez zen bitartean, hiri osoa erori zen 1770eko ekainaren 3ko lurrikaran»[9].

Cap Haitien hiria, baita Haitiko iparraldeko eta Dominikar Errepublikako beste batzuk ere, 1842ko maiatzaren 7ko lurrikarak suntsitu zituen[10].

1887ko irailaren 23an eta 1904ko ekainean, bi lurrikara gertatu ziren, urtean bat, herrialdearen iparraldean «kalte handiak» eraginez[11].

1946ko abuztuaren 4an, 8,0 graduko lurrikara bat erregistratu zen Dominikar Errepublikan, Haitin ere eragin izan zuena. Lurrikara horrek tsunami bat sortu zuen, eta 1.790 pertsona hil zituen[12].

C. DeMets eta M. Wiggins-Grandison-ek, 1992an, lurrikarak prebenitzeko egindako ikerketa batek ondorioztatu zuen Enrikilloko faila bere ziklo sismikoaren amaieran egon zitekeela, eta, egoera okerrenean, 7,2 graduko lurrikara bat iragarri zuen, Jamaikako 1692ko lurrikararen magnitudearen antzekoa[13].

Paul Mann-ek eta ikerketa-talde batek, 2006an, Enrikillo failari buruzko arrisku-ebaluazio bat aurkeztu zuten 18. Karibeko Geologia Konferentzian, 2008ko martxoan. Zegoen tentsio handia kontuan hartuta, taldeak «lehentasun handikoak» bezala gomendatu zituen mugimendu sismikoen azterketa historikoak, hala nola failarena, zeina erabat blokeatu zuten eta azken 40 urteetan lurrikara batzuk erregistratu zituen[14]. 2008ko irailean, Le Matin Port-au-Princeko egunkarian argitaratutako artikulu batek Charles Patrick geologoak aipaturiko iruzkinak erakusten zituen, eta Port-au-Princen jarduera sismikoa areagotzeko arrisku handia zegoela zioen[15]. [[Kategoria:Erreferentzia behar duten adierazpenak dauzkaten artikuluak]]

  1. «http://earthquake.usgs.gov/earthquakes/eqinthenews/2010/us2010rja6/» Inglés.
  2. NOAA. (12 de enero de 2010). Tsunami information (Caribbean Sea). .
  3. Haití, el país más pobre de América. ABC 10 de febrero de 2010.
  4. Haití confirma la recuperación de 120.000 cadáveres, Europa Press 24/01/2010. Consultado: 24/01/2010
  5. Copia archivada. .
  6. Un terremoto de 6,1 grados sacude de nuevo Haití, La Vanguardia.es, 20/01/2010. Consultado el 20/01/20101.
  7. «Earthquake Summary» Magnitude 7,0 - HAITI REGION (USGS) 12 de enero de 2010.
  8. Romero, Simón. (12 de enero de 2010). Quake Rocks Haiti, Causing Widespread Damage. .
  9. Largest Earthquake in 200 Years Devastates Haiti. 13 de enero de 2010.
  10. El Terremoto del 7 de mayo de 1842. .
  11. Oficina de Minas y Energía. 3 de abril de 1999..
  12. Historic Earthquakes. .
  13. DeMets, C.; Wiggins-Grandison W.. (2007). «Deformation of Jamaica and motion of the Gonâve microplate from GPS and seismic data» Geophysical Journal International 168: 362–378..
  14. Mann, Paul, Calais, Eric, Demets, Chuck, Prentice, Carol S., and Wiggins-Grandison, Margaret. (marzo de 2008). Entiquillo-Plantain Garden Strike-Slip Fault Zone: A Major Seismic Hazard Affecting Dominican Republic, Haiti and Jamaica. 18th Caribbean Geological Conference.
  15. Delacroix, Phoenix. (25 de setiembre de 2008). Haiti/ Menace de Catastrope Naturelle / Risque sismique élevé sur Port-au-Prince. .