Jamaika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jamaika
Jamaica
Jamaikako bandera
Bandera

Jamaikako armarria
Armarria

Goiburua: Out of Many, One People
(Askotik, Herri Bat)
Nazio ereserkia:
Jamaica, Land We Love
Errege-ereserkia: God Save the Queen
Jamaika: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Kingston
17°59′N 76°48′W / 17.983°N 76.800°W / 17.983; -76.800
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Gobernua
Monarka
Gobernadore Nagusia
Lehen Ministroa
Demokrazia parlamentarioa
Elisabet II.a
Patrick Allen
Portia Simpson-Miller
Independentzia
- Erresuma Batutik

1962 abuztuaren 6a
Eremua
• Guztira
• Ura

10,991 km² (159.)
% 1,5%
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

2.731.832 (137.)
252 biztanle/km² (32.)

jamaikar
Dirua Jamaikako Dolarra (KMD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -5)
Ez (UTC -5)
Interneteko domeinua .jm
Telefono aurrezenbakia +505

Jamaika Karibe itsasoko Antilla Handietan dagoen uharte eta estatua da. Ameriketako herrialde ingeles-hiztunen artean hirugarren populatuena da (2.731.832 biztanle), Ameriketako Estatu Batuen eta Kanadaren atzetik.

Hiriburua Kingston da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamaika satelite irudian

Jamaika 234 km luze eta 80 km zabal da. Erdialdeko Amerikatik 620 km ipar-ekialdera dago, Kubatik 150 km hegoaldera eta Haiti eta Dominikar Errepublika osatzen duten Hispaniola uhartetik 190 km mendebaldera.

Uhartearen erdialdea mendiz osatua dago, kostaldeko zabaldi estuak inguratua. Hori dela eta, hiri garrantzitsu gehienak itsasertzean kokatzen dira. Mendiok (Blue Mountains) Antilletako tontor garaienetakoak dira.

Jamaikako klima tropikala da, eguraldi bero eta hezea duena. Hala ere, mendietan epelagoa da. Euri kopurua oso desberdina da eskualde batetik bestera, haize nagusiekiko babesaren arabera, eta gehien bat ekainaren eta abenduaren artean izaten dira. Urakan arrisku garaia uda amaieran eta udazken hasieran izaten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jamaikako historia»

Arawakeraz hitz egiten zuten Taino indigenek Xaymaca deitu zuten uhartea, "basoen eta uren lurraldea" esanahi duena. Irlako lehenengo biztanleak izan ziren, K. a. 4000 eta K. a. 1000 bitartean iritsita. Hego Amerikar jatorrizko herri hau desagertu zen europarrak uhartera iritsi eta berehala. Gaur egun arawak kulturaren gaineko aztarna gutxi daude irlan.

Kristobal Kolon 1494an ailegatu zen, eta Espainiarako aldarrikatu zuen, Santiago izenpean. Britainiarrek irla 1655ean bereganatu zuten. Britainiarren menpean, Jamaika munduko azukre-esportatzaile handienetakoa bilakatu zen. Izan ere, 1820 eta 1824 bitartean 77.000 tona azukre ekoizten zuen urtero. Horretarako, Afrikatik era masiboan ekarri behar izan zituzten esklaboak. XIX. mendearen hasierarako, afrikarren kopurua europarrena hogei halakotu zen irlan. Matxinadak etengabe gertatuta, esklabotza formalki 1834an amaitu zen. Esklabotza abolitutakoan, britainiarrek indiarrak eta txinatarrak ekarri zituzten, merkeagoak baitziren. Gaur egun ere indiar eta txinatar horien ondorengoak Jamaikan bizi dira.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, emeki-emeki independentzia bereganatzen joan zen Jamaika Erresuma Batuarekiko. 1958an, Mendebaldeko Indietako Federazioko probintzia bihurtu zen. Independentzia osoa 1962an eskuratu zuen, federazioa utzi ondoren.

Independentziako lehendabiziko urteetan ekonomiak batez beste %6 egin zuen gora. Inbertsio sendoak egin ziren hainbat arlotan: turismoan, aluminio ekoizpenean eta abarretan. Hala ere, lehen hamarkadako gorakada hori guztien artean, batez ere hiriko txiroen artean, banandu ez zen ustea zabaldu zen. 1970eko hamarkadan, gainera, behera egin zuen ekonomiak, hezkuntza eta osasun-sistemetan egin ziren inbertsioak gorabehera. 1980an, nazioko produktu gordina %25 jaitsi zen 1972koarekin parekatuz. Hurrengo urteetan, halaber, ekonomiaren beherakadak jarraitu zuen. Esaterako, Alpart eta Alcoa aluminio enpresek herrialdea utzi zuten, eta turismoa nabarmen murriztu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jamaikaren banaketa administratiboa»

Jamaikaren banaketa administratiboa historikoki hiru konderritan egin da eta gaur egun Parish izeneko unitate administratibotan banatzen da. Guztira 14 dira gaur egun.

  1. Hanover (Lucea)
  2. Saint Elizabeth (Black River)
  3. Saint James (Montego Bay)
  4. Trelawny (Falmouth)
  5. Westmoreland (Savanna-la-Mar)
  1. Clarendon (May Pen)
  2. Manchester (Mandeville)
  3. Saint Ann (Saint Ann's Bay)
  4. Saint Catherine (Spanish Town)
  5. Saint Mary (Port Maria)
  1. Kingston Parish (Kingston)
  2. Portland (Port Antonio)
  3. Saint Andrew (Half Way Tree)
  4. Saint Thomas (Morant Bay)
Jamaica parishes numbered2.png

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamaikak ekonomia mistoa du: Estatuarenak diren enpresak eta enpresa pribatuak dihardute han. Jamaikako ekonomiako sektore nagusiak nekazaritza, meatzaritza, industria, turismoa eta finantza nahiz aseguru zerbitzuak dira. Turismoa eta meatzaritza dira atzerritik dibisa gehien ekartzen dutenak. Jamaikako ekonomiaren erdia zerbitzuetan oinarritua da, bereziki turismoan. Urtero Jamaikara 1,3 milioi atzerritar turista doazela kalkulatu da.

1997an Jamaikako populazio aktiboa 1.328.080 langile ziren. 1990. urtetik Jamaikaren dibisa iturri nagusia turismoa da; ondoren, nekazaritzako produktuak (kafea, tabakoa, banana, azukre kanabera eta piperra) eta bauxita dira esportaziorako gai nagusiak. Bob Marley era aipatu beharrekoa da, eragin handia baitu Jamaikako ekonomian: hark eraginda jende asko joaten da Jamaikara, eta reggae musikaren salmentak diru sarrera handia dakar.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jamaika Aldatu lotura Wikidatan



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)