Lankide:Kerman-Sanjuan/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyberduck
Jatorria
Ezaugarriak
https://cyberduck.io/

Cyberduck FTP, SFTP eta WebDAV konexioak kudeatu eta interfaze grafiko bat (GUI) gaineratzen duen kode irekiko bezero bat da. Bezero hau MacOS eta Windows (4.0 bertsiotik abiatuta) sistema eragileetarako erabilgarri dago , GPL lizentzia duena.

Cyberduck Javan eta C#-en dago kodetua. Sistema eragilearen arabera interfazea desberdina da, MacOS en kasuan, Java-Cocoa erabiltzen da, Windows-en berriz, defektuzkoa.

Software hau hainbat hizkuntzara lokalizatua dago : alemana, katalana, txekiera, txinera (tradizionala eta sinplifikatua), daniera, eslovakiera, gaztelania, finlandiera, frantsesa, hebrearra, hungariera, indonesioa, ingelesa, italiera, japoniera, norvegiera, poloniera, portugesa, errusiera, suediera, tailandera, turkiera eta ukaniera.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyberduck-en menu nagusia.

Aplikazioa irekitzerakoan konexioak gehitu behar dira, beharrezkoa diren kredentzialak gaineratuz (erabiltzailea, pasahitza, etab). Modu horretan, kredentzialak egokiak izanez gero, zerbitzariarekin konexioa ezartzen da.

Konexioa ezartzeko FTTP/TSL euskarria AUTL-TLS bidez erabiltzen da. Modu horretan, direktorioen sinkronizazioa gertatzen da zerbitzaria eta bezeroaren artean. Erabiltzaileak nahi izanez gero interfazearen bidez (GUI) fitxategiak gaineratu eta ezabatu ditzake, aldaketa guztiak sinkronizatuko baitira. Modu berean, fitxategi mota batzuk ireki daitezke zuzenean testu-editore batekin, zuzenean aldaketak zerbitzarian eginez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Kocherrek Cyberduck-en lehen bertsioa (cyberduck-24b1) argitaratu zuen 2003ko abuztuaren 15ean. Hortik aurrera hilabatean behin aldaketa eta hobekuntza berriak gaineratzen dira.

Baimendutako protokoloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CLI bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duck izeneko Cyberduck komando-lerroen interfazerako (CLI) bertsio bat dago eskugarri. CLI Software hau FTP eta SFTP bezero gisa erabil daiteke, hodeiko hainbat zerbitzutako eragiketetarako, Windows, macOS eta Linux-erako eskuragarri dagoena. Instalatzeko pakete kudeatzeile ezberdinak erabili daitezke, apt, Homebrew eta pacman adibidez.

Software Bateragarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyberduck-ek hainbat programarekin funtziona dezake, besteak beste:

Sistemaren eskakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mac OS X 10.4 edo altuagoa den bertsio batekin. Mac OS X v10.3.9 eta aurrekoak web-orrialdeko changelog irakurtzea beharrezkoa da, bertan aurkitzen direlako bertsio zaharrenak.
  • Bitar unibertsala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]