Lankide:Larraitz Navas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BARBARA GITTINGS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Gittings (1932ko uztailaren 312007ko otsailaren 18a) LGBT eskubideen aldeko aktibista estatubatuarra izan zen. Daughters of Bilitisen New Yorkeko atala antolatu zuen 1958tik 1963ra, The Ladder aldizkaria argitaratu zuen 1966ra arte, eta Frank Kamenyrekin lan egin zuen Estatu Batuetako estatu Sailak Gay estatubatuarren tratamendu diskriminatzaileari arreta jartzea eragin zuten lehen protestetan.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Gittings American Library Association erakundearekin inplikatuago egon, erakunde profesional batean lehen caucus (alderdien biltzarra) gay delakoa sortuz, liburutegietan homosexualitateari buruzko literatura positiboa sustatzeko helburuarekin.  1972an American Psichiatric Associationek homosexualitatea gaixotasun mentalen katalogotik kentzea bilatzen zuen mugimenduan parte hartu zuen. Gittingsek bizitzan bete nahi zuen misioa homosexualitatea krimenarekin eta buruko gaixotasunekin lotzen zuen “ikusezintasun-beloa” urratzea zen. [1]

American Libary Associationeko betiko kide izateko ohorezko sari gisa jaso zuen, eta, gainera, ALAk, bere omenez, The Barbara Gittings Award urteroko sari bat izendatu zuen gay edo lesbiana eleberri onenarentzat. Gay eta Lésbica Alianza contra la Difamación (GLAD) delakoak bere omenez izendatu zuen bere aktibismo sarietako bat. Hil ondoren, Matt Foremanek, Nationak Gay & Lesbian Task Forceko zuzendariak zera esan zuen: “Zer zor diogu Babarari? Dena.” [2]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gittings Elizabeth Brooks eta John Sterett Gittingsen alaba izan zen, eta Vienan (Austria) jaio zen, non bere aitak Estatu Batuetao diplomazian lan egiten zuen. Barbara eta bere anaiak Montrealgo ikastetze katoliko batera joan ziren, eta katolizismoan hain murgilduta zegoen, bere haurtzaroan monja [3] bihurtzea pentsatu zuela. Bere familia Bigarren Mundu Gerraren hasieran Estatu Batuetara itzuli zen, Wilmingtonera (Delaware) hain zuzen ere.  Beste neska batzuekiko zuen erakarpenaz jabetzen bazen ere, Gittingsek, "Homosexual" hitza entzun zuen lehen aldia, National Honor Societyn kide bezala sartzeko uko egin ziotenean izan zela esan zuen. [4]

Northwestern Universityn drama ikasten ari zela, Gittingsek beste ikasle batekin adiskidetasun estua baina ez sexuala garatu zuen, lesbianak zirelako zurrumurruak hasiz, horrek, Gittingsek bere orientazio sexuala aztertzera eraman zuen. Bere orientazio sexuala ulertzeko egin zituen ahaleginetan, psikiatra batek sendatzeko prest agertu zen. Bisitak erregulartasunekin egiteko diru nahikorik ez zuenez, aitarengana jo zuen, baina hark ere ez zion eman arazoa psikiatra batek osatu ahal bazuen, apaiz batek ere osa zezakeela arrazoituz​. [5]

Une hartan kezkatzen zuten gaiez hitz egiteko inor ez zuenez, gaiari buruz ahal zuen guztia irakurtzea erabaki zuen. Oso informazio gutxi aurkitu zuen, gehienetan homosexualak “desbideratu”, “perbertitu” edo “anormal” gisa deskribatzen zituzten medikuntzako eta psikologia anormaleko testuetan, baita orokortze arraroak jasotzen zituzten ere, hala nola, homosexualak txistu egiteko gai ez zirela edo kolore verdea gustokoen zutela. [6] Gainera, informazio guztia gizon homosexualei buruzkoa zela ikusi zuen. 2001eko elkarrizketa batean hurrengoa esan zuen: “hau nire kontua ez zela pentsatu nuen. Ez dago ezer maitasunari edo zoriontasunari buruz hitz egiten duenik. Zerbait hobea egon behar da.” [7] Informazio bilketa honek hainbeste denbora iraun zuenez, ikasketak bertan behera uzteko beharra ikusi zuen. Gittingsek denboraldi honetan helburu berri bat aurkitu zuen: “Nire betebeharra ez zen heziketa formal bat lortzea, baizik eta neure buruari buruzko gauzak eta nire bizitza nolakoa den deskubritzea. Beraz, klasera joateari utzi eta liburutegira joaten hasi nintzen. Garai hartan ez ziren honi buruzko erakunderik existitzen, liburutegiak ziren segurtasuna bermatzen zuten leku bakarrak, nahiz eta zeukaten informazioa etsigarria izan”.​ [8]

Unibertsitatearen ondorengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gittingsek 17 urte bete zituenean, Northwesternetik itzuli zen, unibertsitatea bertan behera utzi zuenean eta bere familiari zergatia azaltzeko gai ez izan zenean. Hala ere, informazio bila jarraitu zuen eta garai hartako liburuetan oinarritu zen, hala nola, El pozo de la soledad, The Unlit Lamp eta Extraordinary Woman. Aurrerago, bere aitak El pozo de la soledad liburua bere logelan aurkitu zuen, eta hain zorabiatuta sentitu zen,  gutun baten bidez liburua erretzeko agindu ziola, ez baitzen kapaz izan Barbararekin aurrez aurre berba egiteko. [9] Gittisgsek homosexualitateari buruz gauza gehiago ikasi nahi zuenez, “ezohiko psikologia” ikastaro batera joatea erabaki zuen, non emakume batekin harreman errmoantiko labur bat izan zuen. [10] 18 urte bete zituenean Filadelfiara bizitzera  joan zen.

Gittings asteburuetan New Yorkera joateko autostop egiten asi zen, “gizon bat bezala” jantzita, taberna gay bat bisitateko helburuarekin, ez baitzuen Filadelfian bat bera ezagutzen. [11] 1975ean egindako elkarrizketa batean, “mutilez (drag) jantzita nengoen, gay nintzela erakusteko modua hori zela uste nuelako. Orain ez du hórrela jarraitzen, vaina 50. Hamarkadaren hasieran Gay tabernetan bi emakume mota zeuden: butch deiturikoak: ile motzarekin eta gizonezkoen janzkerarekin, eta Femmes deiturikoak: soinekoekin, takoiekin eta makillajerekin. Nik banekien takoiak eta maquillajea ez zirela nire estiloa eta meste motakoa nintzela pentsatu nuen”. [12]  Hala ere, Gittings tabernetan ezagutzen zituen emakumeekin antzekotasun gutxi zuela konturatu zen eta homosexuala zen ezagun bat taberna batetik irtetzean jipotzen zutela ikusi zuenean, liburuetara jo zuen.

1950eko eta 1960ko hamarkadetako aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daughters of Bilitis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an, Gittings Kaliforniara joan zen Donald Webster Coryren aholkuz, erakunde berriaren bulegoa bisitatzera, ONE, Inc. izenekoa, Estatu Batuetan homosexualei laguntzen dieten lehen erakunde homofiloetako bat izan zena. Kalifornian egon zen bitartean, Phyllis Lyon eta Del Martin ezagutu zituen, San Frantziskon Daughters of Bilitis (DOB) sortu zutenak. [13]

1958an, Martin eta Lyonek Gittingsi New Yorken kapitulu bat sortzeko eskatu zioten. Urte horretako irailaren 20an [14] horri ekin zion eta Mattachine Societyren buletin informatiboan bere iragarkia erantzun zutenean dozena bat emakume erantzun zuten DOBeko kapitulu horretan parte hartzeko.

1982an, Gittingsek hurrengoa esan zuen: “Mugimenduarekin 1958an bate gin nuen, homosexualitatearen gaia oraindik isiltasun osoan murgildura zegoenean. Ez ziren irratisaioak edota telebistako dokumentalik existitzen, Estatu Batuetan dozena erdi bat talde zeuden, berrehun persona aktibo guztira”. [15] The Daughters of Bilitis tabernen alternativa sozial bat izango balitz bezela erabiltzen zen, vaina kontu handia izan zuen “harreman inmoralak”​ [16] antolatzeko balio zuela ukatu zuenean. Ney Yorkeko DOBko buru izan zen bitartean, batez veste hamar-berrogei kide egon ziren bileretan. Hilean bitan batzen ziren eta maíz doktoreak, psikiatrak, apaizak eta abokatuak gonbidatzen zituzten, nahiz eta batzuetan mezua lesbianentzat iraingarria izan. Gittingsek hurrengoa gogora ekarri zuen: “Hasieran hain eskertuta geunden arreta eskaitzen zigun jendea izateagatik – edonor-, esaten ziguten guztia onartzen genuela, zein ikaragarria zen kontuan hartu Gabe… isiltasuna apurtzen laguntzen zuen edozer garrantzitsua zen, orain zentzugabea izan zitekeen kontuan hartu gabe”.  [17]

Garai hortan, Gittingsek posizio administratiboetan lan egin zuen, hamar urtez arkitektura enpresa bateko mimeografo operadorea izan zelarik.  DOBko New Yorkeko atalak informazio-buletin bat banatzen zien 150 pertsona ingururi, eta Gittingsek horretan lan egiten zuen lanean aparteko orduak egiteko eskatzen zioten bitartean.  1959an, buletina bidaltzeko enpresaren gutun-azalak erabili eta pegatina bat jarri ondoren, norbaitek enpresari idatzi zion enpresako gutun-azalekin lesbianismoari buruzko buletin bat banatzen ari zirela jakinarazteko.  Gittings ziur zegoen lanetik kaleratuko zutela, baina bere nagusiak, bera bezalako emakume batek, modu kriptikoan esan zion gaia ezagutzen zuela, indar armatuetan zerbitzatu baitzuen.  Gittings ez zuten kaleratu, baina kontu handiagoz ibiltzeko eskatu zion. [18]

"The Ladder" aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963tik 1966ra The Ladder elkarteko aldizkarian parte hartu zuen, Lyon eta Martinirekin batera. Nahiz eta The Daughters of Bilitisek San Frantzizkoko alkatetzarako hauteskundeetako alderdi politikoan parte hartu, Martinik eta Lyonek nahiago zuten “The Leadder” politikatik alde egotea.  Gittings txundituta geratu zen irakurleen iritzian eragina izan zezakeela ikusi zuenean. "Prentsaren boterea deskubritu nuen, zuk nahi duzuna jartzeko boterea, zure irakurleengan eragiteko helburua izanik", adierazi zuen. [19]

Ekialdeko Kostako Homofiloen Erakinde sortu berrien 1963ko konbentzioan, entzuleek Albert Ellis doktorea izeneko hizlari bati “homosexual esklusiboa” psikopata bat zela esaten entzun zioten. The Ledderreko artikuluek, batzuetan, ikuspuntu hauek jorratzen zituzten, psikiatrek eta medikuek homosexualitatea edozein modutan jorratzea zaila baitzen. Gittingsek hurrengoa esan zuen: “"Ellis bezalako jendeak homosexualitatea gaixotasun bat zela esaten zuen. Eta sendabide batez ari ziren... Han eseri eta adeitasunez entzun eta txalo egiten genuen, eta gero gizarte-ordura joaten ginen". [20] Hala ere, Ellis doktoreak hitz egin ondoren, Frank Kameny gay ekintzaileak ere hitz egin zuen, bere ikusputurako homosexualitaterako sendabideak eta kausak aurkitzen saiatzea alferrikakoa dela baieztatu zuen, ez baitago gaixotasun bat denaren ebidentzia baliodunik. Hori entzun eta gero, Gittings txundituta geratu zen eta hau esan zuen: "Nire pentsamendua ez zen aldatu Frank Kameny iritsi zen arte, eta argi, irmo eta zalantzarik gabe homosexualitatea ez dela gaixotasun edo nahasmendu bat edo funtzionamendu txar bat, heterosexualitatearekin guztiz batera dagoela esan zuen arte... Bat-batean konturatu nintzen iraganean gertatu ziren gauzak oso modu ezberdinean ikusten ari nintzela eta DOBko posizioetatik gero eta jarrera dibergenteagoa hartzen ari nintzela”. [21]

Gittings The Ladderren aldaketak ezartzen hasi zen, "a Lesbian Review" gehitu zuen azaleko izenburuaren azpian, eta azaleko lerroen marrazkien ordez benetako lesbianen argazkiak agertzen ziren, askotan bere lankideak, Kay Lahusenek, ateratakoak.  Gittingsek The Ladder New York eta Filadelfiako sei liburu-dendatan banatu zuen, eta Greenwich Villageko denda batek modu nabarmenean erakutsi zuen aldizkaria, hilean 100 ale salduz. [22]

Protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gittingsek LGBTen Estatu Btuetako lehen ekintzetan parte hartu zuen. 1965ean, Gittings Etxe Zuriko gayen lehen piketeetan, [23] Estatu Batuetako Estatu Departamentuan eta Filadelfiako Independence Hallen ibili zen gobernu federalak homosexualen diskriminazioari buruz zuen politikaren aurka protesta egiteko, "Lehentasun sexuala ez da garrantzitsua enplegu federalerako" zioen kartelari eutsiz. [24][25] Pikete bat egitea onartu zuten gizonek trajea eta gorbata eraman behar zituzten, eta parte hartzen zuten emakumeek jantziak, takoiak eta galtzerdiak eraman behar zituzten gobernu federaleko langileen itxura emateko. Oinezkoen erreakzioak askotarikoak izan ziren. Manifestazioa ikusi zuen turista batek hau esan zuen: "Oraindik ez dut sinesten. Norbait txantxetan ari da ". Bigarren hezkuntzako ikasle zorabiatuak berriz, hurrengoa: "Denak hain normalak dirudite". [26]

Oinezkoen artean piketeak egiteko arrazoiak deskribatzen zituzten liburuxkak banatu ziren, gay eta lesbianak hain erraz bota zitezkeela ez zekiten hartzaile batzuk harrituta utziz eta beste batzuk nazkatuz.

"Arriskutsua zen eta ikaratuta geunden. Piketea ez zen herri-taktika une hartan. Eta gure kausa bitxia zirudien gay gehienentzat ere ". Taldeko piketeen aurreko gauean, Dean Rusk Estatu idazkariak prentsaurreko batean piketeak iragarri zituen. Piketeak profil altuko ikusgarritasuna "publizitate nagusiaren aurrerapen handiarekin" lotu zuten. [27]

1965etik 1969ra bitartean, Frank Kamenyk eta berak Urteko oroitzapena zuzendu zuten, uztailaren 4an Filadelfiako Independence Hallen piketeak eginez, 1969ko ekainean Stonewalleko istiluetara arte.  Iskanbilen ondoren, istiluak ospatzen dituen Gay harrotasunaren urteroko desfileak bere tokia hartu zuen. Gittingsen jarrera politikoaren eta DOBren lidergoaren arteko aldeak agertzen hasi ziren, eta 1966an amaitu zen, The Ladder aldizkariko editore kargutik kendu zutenean, iturri batek dioen bezala, DOBren konbentzioaren berri eman zuen zenbakia berandu sortzeagatik, [28] baina beste iturri baten arabera, aldizkariaren azaletik "helduentzako bakarrik" ezabatu zuelako, DOBri kontsultatu gabe. [29]

1967ko azaroan, Gittings eta Kameny elkarlanean aritu ziren Defentsa Departamentuak egindako entzunaldietan, Charles Socarides izeneko lekuko aditu bati izena kentzeko. Lekuko horrek adierazi zuen homosexualak heterosexualitatera bihur zitezkeela, eta zalantzan jarri zuen Defentsa Departamentuak langile homosexualak homosexualtzat izendatzeagatik kaleratzeko zuen politika [30]". Kameny eta Gittings modu kontserbadorean janzten ziren, baina "gay ona da" eta "sodomiaren alde otoitz egin" zioten botoiak zeramatzaten.

"Prentsa-hitzaldiak eman genituen erreportari zorrotzentzat. Entzunaldi-gelan sartzen ginenean, ziurtatu egiten genuen parte hartzen duten guztiei eskua ematen ziegula, gure botoiak irakurtzea saihestu ez zezaten. [31] Abokaturik egon ez arren, galdeketaren amaieran Defentsa Departamentuak Socarides kendu zuen bere lekuko adituen zerrendetatik. [32][33]

70eko hamarkadako eta ondorengo urteetako aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Liburutegi Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan, Gittingsek baliabideak bilatzen jarraitu zuen homosexualitatea modu positiboan eta lagungarrian tratatzen zuten liburutegietan.

Gittingsek etxe bat aurkitu zuen 1970ean Amerikako Liburutegien Elkartean sortu zen gay taldean, elkarte profesional bat bihurtu zen lehen gay taldea, eta 1971n bihurtu zen horren koordinatzaile.

Amerikako Liburutegien Elkartea presionatu zuen gay eta lesbianak lanbidean ikusgarriago egon zitezen. 1971n, musu-kabina batean lan egin zuen Dallaseko hegaleko konbentzio nazionalean, "Hug a Homosexual" pankartaren azpian, alde batean "emakumeentzat bakarrik" eta bestean "gizonentzat bakarrik" [34] [35]. Gainera Gittings eta Patience, Alma Routsong Sarahren egileak (izen artistikoa: Isabel Miller) elkar musukatu zuten telebista kameren aurrean. Bere arrakasta deskribatzean, nahiz eta erreakzio gehienak negatiboak izan, Gittingsek hurrengoa esan zuen: "Audientzia bat lortu behar genuen. Erabaki genuen, beraz, gay maitasuna zuzenean erakustea. Sexu bereko muxuak eta besarkadak eskaintzen ari ginen. Pasiloak gainezka zeudela esango dizuet, baina inor ez zen kabinara sartu besarkada bat dohainik jasotzeko. Beraz, besarkatu eta musu eman genion elkarri. Bi aldiz agertu zen gaueko albistegietan, beste behin goizean. "[1]

Amerikako Psikiatria Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an, Gittingsek eta Kamenyk eztabaida bat antolatu zuten Amerikako Psikiatria Elkartearekin, "Psikiatria": homosexualen laguna edo etsaia ": elkarrizketa bat" izenburupean. Kay Tobin Lahusen Gittingsen lagunak psikiatra guztiak heterosexualak zirela nabaritu zuenean, protesta egin zuen. Gittingsek gogoratu zuen: "Kay nire kideak esan zuen: 'Hau ez dago ondo, hemen bi gayen aurka dauden bi psikiatra dituzu, eta benetan behar duzuna talde bietan parte den norbait da'". Paneleko moderatzailea, Kent Robinson doktorea, ados egon zen psikiatra gay bat gehitzearekin, bat aurkituz gero. 1972an, nor aurkeztuko zen?... Kayk eta biok gutunak idatzi eta telefono deiak egin genituen herrialde osoan zehar ". [36]Filadelfiako psikiatra gay batek, azkenean, panelean mozorrotuta eta ahotsa desitxuratzen zuen mikrofono batekin agertzea onartu zuen, bere buruari "H. doktore anonimoa" deituz. John E. Fryer zen, eta psikiatria praktikatzen ari zela itxita egotera nola behartu zuten esan zuen. Gittingsek, ozenki irakurri veste psikiatren gutunak eta ez agertzeko zuten arrazoi bakarra kaleratze profesionala zen. Hori dela eta, Gittingsek gertaera "eraldatzaile" gisa deskribatu zuen.

1973an, homosexualitatea Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburutik ezabatu zuten, desordena mental bat bezala, [37] eta Gittingsek Filadelfiako egunkarietako titularrekin argazkia atera zuen, "Hogei milioi homosexualek berehalako sendabidea lortzen dute". [38]

Gittingsek 16 urte eman zituen liburutegieki lanean eta gay eta lesbianen gaiei buruzko material positiboak liburutegietara eramateko eta lanean zentsura eta diskriminazioa ezabatzeko kanpaina egiten.

Gays en la Tierra de las Bibliotecas idatzi zuen: Amerikako Liburutegien Elkarteko gay eta lesbianen lantaldea: lehen hamasei urteak, taldearen historia laburra. [39] Gay Lantalde Nazionala hasten lagundu zuen, vaina, 1973an izena aldatu zioten eta Gay eta Lesbiana Lantalde Nazionala (NGLTF) deitzen hasi zen. Gittings 1980ko hamarkadan NGLTF taldean aritu zen. Erizainak inspiratu zituen 1973an Erizain Gayen Aliantza osatzeko. 1972an, 1976an eta 1978an erakusketak egin zituen APAren konbentzioetan, eta horietako azkena "gay Love" izan zen: medikuntza ona ", gayak zoriontsu eta osasuntsu gisa irudikatzen zituena. [40]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gittings 1970ean Phil Donahueren Showean eta 1971n PBSko David Suskinden Showean agertu zen, beste sei lesbianarekin batera, hala nola, Lilli Vincenz eta Barbara Love. AEBetan telebistan agertu ziren lehen lesbiana irekien artean egon ziren, eta data luzeko estereotipoak eztabaidatu zituzten Susskindekin. Honen aurrean Gittingsek hurrengoa esan zuen: "Gaur egungo homosexualek ziurtzat jotzen dute euren homosexualitatea ez dela inolaz ere gauza ikaragarria - Ona da, zuzena da, naturala da, morala da, eta horrela izango da". [41] David Susskind Show-n agertu eta astebetera, adin ertaineko bikote bat supermerkatuan Gittingsengana hurbildu zen, "Zuek gayok Arnold eta biok bezala maite zaretela konturatzea lortu zenuten" esateko. [34]

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gittings Pioneros Gays, [42] Antes de Stonewall, [43] [44] tras de Stonewall, fuera del Pasado, [45] eta Orgullo Divisorio dokumentaletan agertu zen. [46]

1999an, homosexualen, lesbianen, bisexualen eta transexualen auzian egindako ekarpenengatik ohoratua izan zen Gittings, Filadelfian ospatu zen PrideFest Americaren zazpigarren edizioan. Erakundeak Gittings "gay eta lesbianen eskubide zibilen mugimenduko Rosa Parks" bezala deskribatu zuen. [47]

2001ean, Difamazioaren aurkako Gay eta Lesbianen Aliantzak Gittings ohoratu zuen lehen Barbara Gittings Saria emanez, aktibismoari eskainitako dedikazioa nabarmenduz [48]. Gainera, Filadelfiako Liburutegi Libreak gay eta lesbianen inguruko Barbara Gittingsen liburu bilduma iragarri zuen. [49]

Gittingsek gay eta lesbianen literatura sustatzeko egindako ekarpenen errekonozimendu gisa, 2002an, Hegoaldeko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Mahai Borobilak bere hiru liburu-sarietako bat berrizendatu zuen, Stonewall Book Award-Barbara Gittings Literature Award kasu. [50]

Ann Northrupen Filadelfiako "Aurrera" mural sortak, Spruce kaleko 1315ean kokatua, Filadelfiako hiriaren erdigunean, Barbara Gittingsen irudi bat aurkezten du "harrotasuna eta Aurrerapena" muralean.

En 2006 Gittings y Frank Kameny recibieron el primer premio John E. Fryer, MD de la Asociación Americana de Psiquiatría[51] [52], que se otorga a las personas que han tenido un impacto significativo en la salud mental de los gays y las lesbianas.

2006ko urrian, Smithsoniar Erakundeak, bere 1965eko piketeetan zeraman kartel bat jaso zuen, Frank Kamenyk emana.

2007an, The Advocateko irakurleek Gittings sartu zuten bere 40 heroi gay eta lesbianen zerrendan.

2007an, Lahusenek bere jatorrizko dokumentu eta argazki guztiak New York Hiriko Liburutegi Publikoari (NYPL) eman zizkion, eta Paul LeClerc zuzendariak esan zuen: "Barbara Gittings eta Kay Tobin Lahusenek emandako bilduma lehen eskuko kronika nabarmen bat da, gay eta lesbianen batailak zehazten dituena, aktibismo- eta protesta-mugimenduen aurretik gailentzen ziren aurreiritzi eta murrizketak gainditzeko”. [53]

Massachusettseko Unibertsitateko liburutegi nagusiak, Amherstek, Gittings eta Lahusenen 1.000 liburutik gorako dohaintza jaso zuen 2007an; Gays Gittings-Lahusen Liburuen Bilduma da, RB 005 deitua. [54]

2012ko urriaren 1ean, Filadelfiako hiriak Locust kaleko "Barbara Gittings Way" sail bat izendatu zuen Gittingsen omenez. [55]

2019ko ekainean, Gittings New York hiriko Stonewall Inn monumentu nazionalaren barruan dagoen LGBTQ Ohorezko Harresi Nazionalean inauguratutako 50 "aitzindari, eta heroi" estatubatuarretako bat izan zen. SNM Estatu Batuetako lehen monumentu nazionala da, LGBTQen eskubideei eta historiari eskainia [56], eta harresiaren inaugurazioa Stonewalleko istiluen 50. urteurrenean izan zedin programatu zen. [57]

“Haciendo historia gay” pdcastaren 1. Denboraldiaren 9. Atala eta 2. Denboraldiaren podcastaren 8.atala, berari eta Lahuseni buruzkoak dira. [58] [59]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Warner David.CityPaper.net. April 22–29, 1999; accessed November 4, 2007.
  2. Jennings, Kevin. The Huffington Post, April 29, 2007; retrieved November 4, 2007.
  3. Tobin, p. 206
  4. Gallo, p. 12.
  5. Tobin, p. 207.
  6. Marcus, p. 17.
  7. Lotozo, Eils (May 2, 2001). "For early gay-rights activists, a chance to recall hard work." The Philadelphia Inquirer; p. A01
  8. Greenblatt, R. "Barbara Gittings." Gay & Lesbian Biography. St. James Press, 1997[ISBN missing]
  9. Fox, Margalit. "Obituary for LGBT activist Barbara Gittings". The New York Times. Retrieved April 28, 2014.
  10. Tobin, p. 208.
  11. Tobin, p. 209.
  12. Tobin, pp. 209–210.
  13. Gallo, Marcia. "To Barbara Gittings, 1932-2007: Thank You." The Gay & Lesbian Review Worldwide. Boston: May/June 2007. 14 (3) p. 7.
  14. Hogan, Steve and Hudson, L. (1998) "Barbara Gittings." Completely Queer: The Gay and Lesbian Encyclopedia. Henry Holt and Company; ISBN 0-8050-3629-6
  15. Nelson, Bob. "Reconstructing Lesbian and Gay History", Gay Community News. Boston: June 5, 1982. 9 (45) p. 7.
  16. Katz, pp. 428–29.
  17. Katz, pp. 426–27.
  18. Katz, pp. 429–30.
  19. Bullough, p. 244.
  20. Marcus, p. 88.
  21. The Purloined Ladder: Its Place in Lesbian History. Soares, Manuela. (1998) Co-published simultaneously in Journal of Homosexuality (The Haworth Press, Inc.) 34 (3/4) pp. 27–49.
  22. Greenblatt, R. "Barbara Gittings." Gay & Lesbian Biography. St. James Press, 1997
  23. "Homosexuals Stage Protest in Capital." New York Times: May 30, 1965. p. 42; retrieved October 16, 2007.
  24. Glbt History Month; October 14, 2006; retrieved November 4, 2007.
  25. (Press Release). New York Public Library; retrieved November 4, 2007.
  26. Tobin, Kay. "Picketing: The Impact & The Issues." The Ladder, September 1965, 9 (12), p. 4; retrieved October 16, 2007.
  27. "Before Stonewall (film)". Retrieved April 28, 2014.
  28. The Purloined Ladder: Its Place in Lesbian History. Soares, Manuela. (1998) Co-published simultaneously in Journal of Homosexuality (The Haworth Press, Inc.) 34 (3/4) pp. 27–49.
  29. Lo, Melinda.  afterellen.com; November 1, 2005; retrieved November 4, 2007.
  30. Lissner, Will. "Homosexual Fights Rule in Security Clearance." The New York Times: November 26, 1967. p. 70; retrieved October 16, 2007.
  31. Document 66: Barbara Gittings and Frank Kameny Push the Pentagon (1966). Gay and Lesbian Rights in the United States. Walter Williams (ed.) Greenwood Press, 2003; ISBN 0-313-30696-6
  32. Fox, Margalit (December 28, 2005). "Charles W. Socarides, Psychiatrist and Psychoanalyst, Is Dead at 83". The New York Times. Retrieved October 15, 2007.
  33. The Kameny Papers; retrieved October 15, 2007.
  34. a b Bullough, p. 247.
  35. "Gay Pioneers". Gay Pioneers. Retrieved 2019-12-16.
  36. Moran, Mark.  Psychiatric News; November 3, 2006; retrieved November 4, 2007.
  37. Herek, Gregory.  Sexual Orientation: Science, Education and Policy. Retrieved November 4, 2007.
  38. Marcus, p. 179.
  39. Carmichael, James, ed. (1998) Daring to Find Our Names: The Search for Lesbigay Library History. Greenwood Press; ISBN 978-0-313-29963-6
  40. Bullough, p. 249.
  41. Barnhurst, K. G. (2007). Media Q: Media/queered: Visibility and its discontents. New York: Peter Lang.
  42. "Gay Pioneers at imdb.com"
  43. "Before Stonewall at imdb.com"
  44. "Before Stonewall at First Run Features". Archived from the original on 2007-12-05. Retrieved 2007-08-28.
  45. "After Stonewall at First Run Features"
  46. "Pride and Divide at imdb.com"
  47. "Millennium Web Catalog". 0-web.b.ebscohost.com.sultan.tnstate.edu. Retrieved 2016-03-25.
  48. "2001 GLAAD Media Awards". Retrieved 26 March 2016.
  49. Lin, Jennifer (June 27, 2001). "This library reads its clients well; A new branch is a study in diversity, in users and works available." The Philadelphia Inquirer; p. B01
  50. "Stonewall Book Awards History". ALA.org. American Library Association. Retrieved 26 March 2016.
  51. "AGLPNewsletterAug06" (PDF). Retrieved 2019-12-16.
  52. Moran, Mark.  Psychiatric News; November 3, 2006; retrieved November 4, 2007.
  53. (Press Release). New York Public Library; retrieved November 4, 2007.
  54. University of Massachusetts website; retrieved October 15, 2007.
  55. "Philadelphia Dedicates Street to Pioneering Gay Rights Activist Barbara Gittings". Towleroad. Retrieved 2013-11-01.
  56. "Groups seek names for Stonewall 50 honor wall". The Bay Area Reporter / B.A.R. Inc. Retrieved 2019-05-24.
  57. "Stonewall 50". San Francisco Bay Times. 2019-04-03. Retrieved 2019-05-25.
  58. "Season One". Making Gay History. Retrieved 2020-04-27.
  59. "Season Two". Making Gay History. Retrieved 2020-04-27.