Caucus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Caucus delakoa Estatu Batuetan nagusiki, baina baita Kanada eta Suitzan ere, hainbat estatuetako ordezkariak hautatzeko sistema da (Iowa, Nevada, Wyoming eta abar). EEBBko presidentziarako hauteskundeetan lehiatuko den alderdi bakoitzeko ordezkaria hautzatzeko lehen aukeraketa edo aurreaukeraketa da.

Alderdi politiko bakoitzak ordezkarigai bakoitza babesten duten jendea biltzartu egiten du. Biltzar honetan, hautesle eremu bakoitzean bizi den jende kopuruaren arabera ordezkariak izendatzen dira, horretarako matematika formula bat dago, honen bidez caucus bakoitzean lortu behar diren bozka kopurua zehazten da, honela ordezkariak ordezkaritza proportzional baten bidez aukeratuak dira.

Behin estatu bakoitzeko bozketen emaitzak zenbatu ondoren, presidentzia hauteskundeetara aurkeztuko den alderdi bakoitzeko ordezkaria izendatua gelditzen da. Amaitzeko, EEBBko presidente edo lehendakaria amaierako hauteskundeetan aukeratua izango da, honetan alderdi politiko bakoitzeko hautagaia aurkezten delarik.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Hammond Trumbull hizkuntzalari eta ikertzailearen arabera caucus hitzaren jatorria Iparramerikako Algonkin herrian legoke, algonkin hizkuntzan cau´-cau-as´u hitzak "tribuko buruzagien batzarra" edo "kontseilua" esan nahi baitu. Dirudienez, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata izan omen zen caucus hitza erabili zuen lehenbizikoa, garai batean ingelesezko hizkeran amerindiar hitzak txertatzeko joera baitzuen. Halere hitz honen jatorriaren inguruko erabateko adostasunik ez dago,[1] batzuen ustez Erdi Aroko latinetik baidator, bere esanahia "ontzi" edo "murko" litzatekelarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. J.L. Bell, ""Boston 1775: Colonial Boston Vocabulary: 'caucus,' 2. zatia".
  2. Caucus en TheFreeDictionary.com