Lankide:MARGASURT

Wikipedia, Entziklopedia askea

Asmakizunak

Zer dira asmakizunak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik, gizakiok makinak asmatu izan ditugu, gure bizitza hobetzeko. Asmakizunak gizakiak sortutako gauza berriak dira.

Lehenengo asmakizunak duela milaka urte asmatu ziren, eta makina sinpleak ziren; esaterako, gurpila, polea eta palanka. Geroago, gizakiak gero eta makina konplexuagoak asmatu zituen.

Sarritan, asmakizun batzuk beste batzuen oinarri dira.

Garraiorako asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motorra asmatzeak aukera eman zuen autoak, hegazkinak, itsasontziak, kamioiak, trenak eta autobusak asmatzeko.

Komunikaziorako asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprenta asmatzeak aukera eman zuen liburuak, aldizkariak, egunkariak eta abar egiteko. Geroago, telefonoa, irratia, telebista eta ordenagailuak asmatu zituzten, eta horiek guztiek aukera ematen digute urrutira komunikatzeko.

Etxerako asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motorra eta elektrizitatea asmatzeak aukera eman zuen hozkailua, garbigailua eta abat asmatzeko.

Makinen erabilera arduratsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiok asmatutako asmakizunetako asko makinak dira. Egia da makinek gure bizitza errazten dutela, baina, era berean, arazoak ere sortzen dituzte; honako hauek, besteak beste:

Lehengaien gehiegizko erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makinak egiteko lehengai asko erabiltzen dira: zuhaitzak mozten dira, harriak eta mineralak erauzten dira...

Energia gehiegi kontsumitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makinek, funtzionatzeko, energia kontsumitzen dute; beraz, kutsatu egiten dute.

Horregatik, benetan behar ditugun makinak soilik erosi beharko genituzke.

Asmakizun garrantzitsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmakizun batzuk bereziki izan dira garrantzitsuak, aldaketa handiak eragin baitute gure bizitzeko moduan.

  • Lurrun-makina. Lurrun-makina erregaitzat ikatza erabiltzen zuen motor bat zen. Funtsezkoa izan zen industriaren eta trenbidearen sorreran eta garapenean.
  • Inprenta. Inprentaren sorrerarekin liburuak pertsona gehiagorengana iritsi ziren; izan ere, lehen eskuz kopiatzen ziren. Horri esker, kultura eta ezagutza berriak zabaldu ziren.
  • Elektrizitate-sorgailua. Elektrizitate-sorgailuari esker, korronte elektrikoa daukagu, gaur egun etengabe erabilia.
  • Irratia. Irratiak urrutira harirk gabe komunikatzeko aukera ekarri zuen. Gure telefono mogikorrek irrati-seinaleak igortzen eta jasotzen dituzte.
  • Ordenagailua. Ordenagailuek erabilera ugari dituzte, hala nola kalkulu matematikoak egiteko, aisiarako eta komunikaziorako. Aparatu batzuen barruan begiratzen badugu, ordenagailu txikiz osatuta daudela ikusiko dugu; esaterako, kamera digitalak, smarthphonak eta beste hainbat aparatu.