Lankide:Maddi Lasarte/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andres Vesalio (jaiotza-izena: Andries Van Wesel; Brusela, 1514ko abenduaren 31 - Zante, Veneziako Errepublika, 1564ko urriaren 15a) XVI. mendeko flandriar anatomista eta fisikaria izan zen, baita giza anatomiaren ezagutzan influentzia handien izan duen liburuaren autorea: De humani corporis fabrica libri septem (1543, "Giza gorputzaren egiturari buruzko zazpi liburuak"). Askotan giza anatomia modernoaren aitatzat hartzen da Vesalio.

Bruselasen jaio zen, garaiko Habsburgotarren Herbereak zena. Paduako Unibertsitatean izan zen irakasle eta geroago Karlos V.aren korteko Fisikari Inperiala bihurtu zen.

Andreas Vesalius izenez ezagutzen da, Holandesezko Andries van Wesel izenaren latinizazioa dena. Garaian ohiko praktika zen Europako SCHOLARSen artean beren izenak latinizatzea. Andrea Vesalius, André Vésale, Andrea Vesalio, Andreas Vesal, André Vesalio eta Andre Vesale izena ere egotsi izan zaio.


Gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vesalio (Andries van Wesel) 1514ko abenduaren 31ean jaio zen Bruselasen (garaiko Habsburgotarren Herbereen parte zena), aita Andries van Wesel eta ama Isabel Crabbe zituelarik.