Lankide:Mikel Bengoa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Binke aldizkaria
Motaprentsa eta hilabetekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaGaldakao eta Usansolo
ArgitaletxeaAitu euskararen sustapenaren aldeko elkartea
Historia
ZuzendariaJon Gomez Garai
binke.eus

Binke aldizkaria Galdakaon eta Usansolon euskaraz argitaratzen den aldizkaria da[1]. Hilabetekaria da eta 2016ko urtarrilean banatu zuten lehen alea. Hala ere, 2015. urtean hasi zituzten lana eta aurkezpena, konkretuago 2015eko abenduaren 17an[2]. Ordutik galdakoztar eta usansolotar talde txiki batek euskara hutseko, sareko eta paperezko eduki informatiboa eskaintzen dizkio herri hauetako biztanleei.

Edukien azalpena[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdakaoztar edo usansolotar bati egindako elkarrizketa eramaten dute azalera, aleko elkarrizketa nagusia izaten da. Elkarrizketatuaren ogibideari buruzkoak izan ohi dira edota, azalera ekarri nahi duten gai bati heltzeko elkarriztatuaren identitate edo izaera aprobetxatzen dute. Aginke! izeneko atal komiko eta kritiko bat ere badute, pil-pilean dauden gaiak ikuskera desberdin batekin heltzeko. Hurrengo atalean, Galdakaoko eta Usansoloko kuadrillentzako erakusleiho bat sortu dute, Ostike! izenekoa. Elkarrizketa kazeta-generoa erabiltzen dute, baina elkarrizketatzailea ez da kazetaria izaten, herrietako beste kuadrilla bat baizik.

Horrez gain, herriko jendeak idatzitako edukiak argitaratzen dituzte, elkarrizketa, erreportaje, kronika edota iritzi testu eran. Gainera, herriko jentea izan ohi da protagonista. Amaieran, inoiz falta ez diren elementu bi irakur daitezke: agenda eta Binketxorekin jolasean. Agendan hurrengo hileko eskaintza kulturalen berri izan dezake irakurleak. Binketxorekin jolasean atalean, berriz, umeek bospalau jolas izango dituzte hilero. Eduki guzti honek sarean ere aurkitu daitezke, baita ale osoak ere.

Ildo editoriala[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binke aldizkari abertzale eta euskaltzalea da. Ez soilik kazetariek euskaraz idazten dutelako. Izan ere, eduki informatiboetan edota iritzi testuetan, ildo hori jarraitzen duten ideiak eta gaiak argiak dira. Galdakao eta Usansolo, eta, galdakaoztarrak eta usansolotarrak dira protagonista edukietan. Hala ere, informazio nazionalean eta tokiko informazioan egindako aipamenetan Euskal Herriaren mugak dira Binkeren lurralde esparrua. Gainera, eduki sozialak lantzeko joera dute, gizartearen auzietan fokua jarriz.

Hedabidearen zuzendaritza / organigrama[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai

Erredakzioa: Beñat Armentia eta Iñigo Larrea

Batzorde Orokorra: Julen Urrutxurtu, Izaskun Rekalde, Iñigo de Miguel, Alain Jauregi, Agurtzane Uribarri, Ixone Muñiz eta Gaizka Uriarte

Diseinua: Artefakto. Maketazioa: Sua Estudio

Ilustratzaileak: Irrimarra

Negozio eredua[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binke aldizkaria dohainik heltzen da galdakaoztar eta usansolotarren etxera. Hala ere, hilabetekariak oinarrizko bi diru iturri ditu bizirik irauteko: diru publikoa eta Binkekide kanpaina. Binkekide kanpainaren bitartez urtean 36 euro kobratzen dizkio irakurleari proiektua laguntze aldera. Inbertsio publiko eta pribatuen atalean, berriz, Galdakaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakoko VUSA Eraikuntzak enpresa pribatuak laguntzen dute aldizkaria.

14.000 ale banatzen ditu hilero galdakaoztar eta usansolotarren etxean. Horretarako, lantegia Zamudion duen BEPSA inprentarekin lan egiten du sortutako diseinuak inprimatzeko. Banaketa, berriz, Egunon Lantegi Batuak eta Correosek ahalbidetzen dute; izan ere, hauek dira aleak etxeetara bidaltzeaz arduratzen direnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «BINKE | Zure hedabiderik gertukoena» BINKE ISBN 2444-9385. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. Villapun, Jon. (2015-12-18). «[Bideoa Binke! hilabetekaria sortu dute Galdakaon eta Usansolon»] Geuria (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. a b «Binke argitalpenak - Issuu» Binke aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).