Iritzi artikulu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anjel Lertxundi idazleak askotan idatzi ditu iritzi artikuluak. Zutabeak ere izan ditu esate baterako Euskaldunon Egunkarian eta Berrian

Iritzi artikulua testu-tipo bat da non egileak bere iritzi bat edo iritzi batzuk agerrarazi nahi dituen. Argudio-testu mota bat dela ere esan daiteke. Egileak bere iritzia plazaratuko du, ez beti tesi bat defendatzeko asmoz. Irakurlearen iritzia aldatzea izango litzateke helburu nagusietako bat.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kazetaritzan ohikoa den testu-tipoa da. Hedabideetan ohikoa. Prentsa idatzitik irrati-telebistara igaro dira iritzi artikuluak, hasieran idatzizkoa izan den genero hau ahozko formatua hartzeko behar zuen bidea egin du. Horrela, irratiko esatari batek bere iritzia bakarrizketa batean plazara dezake.
  • Duela gutxi gertaturiko berri batean oinarriturik emandako iritzia izan daiteke agertzen den iritzia, baina ez halabeharrez: gizartean ondo erroturik dauden jokabideak ere izan daitezke iritzi emailearen gaia, egunerokotasunetik hurbil zein urrun.
  • Iritzi-emailearen xedea, hartzailearen iritziarekin bat egitea izan ohi da batzuen ustez. Idazlearen xedea hartzailearen iritzia aldatzea dela diote beste batzuek.
  • Testu-tipo honetan ohikoak diren esapideak: ene ustez, nik uste, ene uste apalean, uste dut, nik dakidala, oso oker ez banago, badirudi, batzuek diote, esaten da, bolo-bolo dabil, aukeran nik nahiago, ez dago zalantzarik, bada garaia, nago...

Iritzi artikulu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editorialak edo hedabideetako artikulu nagusiak, iritzi artikulu bereziak izaten dira. Batzuetan pertsona bakar batek sinatzen ditu, beste batzuetan hedabide osoaren izenean iritzi bateratu bat erakusten da. Kontu inportantea bati buruz iritzi landua defendatzeko idazten dira, estilo inpertsonal eta serioa izaten da ohikoena. Hedabidearen jabeen eta kudeatzaileen iritzia erakusteko bidea izaten dira editorialak.

Hedabide bera eta bere jabeak editorialean botatako iritzi eta tesi guztien arduradun agertuko dira. Hedabidean nagusi den pentsamoldea agertzeko, hedabidearen iritzi ofiziala zein den agertzeko bidea izaten da editoriala.

Zuzendariari gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi artikulu laburrak izaten dira hedabideen hartzaileek igorriak. Tesi edo iritzi argi batzuk agertzen dituzte, askotan kontu jakin batek sortutako haserrea agerraraziz. Gutun horietan normalean irakurle ibili direnen iritziak, iruzkinak, kritikak edota proposamen berriak egoten dira. Gaia hedabidean lehenago agertu den beste artikulu bat izan daiteke edo irakurlearentzat garrantzitsu den beste konturen bat.

Zutabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prentsa idatzian kazetari batzuek lekutxo bat izaten dute non, bere sinadurarekin, bere iritziak, bere analisiak argitaratzen dituzten.
  • Igorlea, askotan, ez da hedabideko langilea izaten, baina hedabidean askotan parte hartuz gero erredakzio-taldekotzat hartzen dute askotan irakurleek.
  • Testu laburrak izaten dira, estruktura nahiko librekoak.
  • Baliabide literarioak agertzen dituzte maiz.

Irratiko edo telebistako esatariaren analisia edo bakarrizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzizko iritzi artikuluek dauzkaten ahozko analisi edo bakarrizketak izaten dira. Denbora laburrean esatari batek bere izenean botatako iritziak normalean. Editorialen paralelo ahozkoak ez dira batere ohikoak baina kazetari batzuen analisi pertsonalak nahiko ohikoak dira zenbait irratsaio edota telebistako saiotan.

Ikus baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]