Lankide:Wikimaribarre/Proba orria Jone Arriola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimaribarre/Proba orria Jone Arriola
Bizitza
Jarduerak

Jone Arriola (Elgoibar, Gipuzkoa, 1998) dokumentalgilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean zinema eta bideo ikasketak egin zituen (2016-2020). Bartzelonako Bande à Part zinema eskolan Zinema Zuzendaritza Masterra buru zuen. Norvegiako hegoaldeko Lillehammer herrian ikasten jardun zuen urte erdiko karrera 2018-2019 ikasturtean. Ikasgaiak: Video Produccion eta Scandinavian Culture in Film and Television.

2022an Azpeitiko udalaren sorkuntzarako beka lortu zuen eta horrek bultzada eta baliabideak lortzea ahalbidetu zion.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilari ari izan da Pausoka Entertainment, S.L. enpresan. Enpresa berean ekoizpen laguntzaile ere jardun du. Sare sozialetarako edukien sortzaile gisa lan egin du Baserria 2021 reality-an. ETB1en eman eta Prime Time Media eta Orio Produkzioak ekoiztetxeek ekoitzitakoan. ETB 1erako ekoitzitako "Ihesaldia" telesailaren filmaketa eta produkzio osteko praktikak.

Hainbat dokumental ere sortu izan ditu.

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larrugorritan (2020). Euskarazko fikziozko serie berri baten proposamena da. Tabakalerako 2DEO (2020-21) deialdiaren laguntzatz proiketua garatu eta lehen teaserra grabatu zen. 2DEO saria irabazteaz gain, Gasteizko Batea Kultur proiektuan (2021) saritua ere izan da. Gaur egun Dissident House deialdiaren parte ere bada.
  • Dena asmatua dago. 2023an estreinatu zuen Zinebin eta 2024an Laburbira film laburren zirkuituan erakutsi zen, Euskaltzaleen Topaguneko. 21. edizioan eta Euskal Herriko 36 udalerritan, eta Bizkaian, zehazki, 11 herritan. Armintzan (Lemoiz), Diman, Ermuan, Jataben, Igorren, Durangon, Etxebarrin, Areatzan, Basaurin, Arteagan eta Markina-Xemeinen izango dira, hurrenez hurren.[1][2]
  • Hor konpon

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal filmen erakusleiho» Berria 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-03-26). «Jone Arriola, directora del cortometraje 'Dena asmatuta dago': «Quiero mostrar de forma directa y pura cuestiones frecuentemente ocultas y miedos o conflictos internos de la juventud»» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]