Elgoibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elgoibar

 Gipuzkoa
Deba ibaia Elgoibarretik igarotzen.
Deba ibaia Elgoibarretik igarotzen.
Elgoibarko bandera

Elgoibarko armarria

Izen ofiziala Elgoibar
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debabarrena
Alkatea Alfredo Etxeberria Murua
(EAJ)
Herritarra elgoibartar
Koordenatuak 43°12′52″N 2°24′56″W / 43.21444°N 2.41556°W / 43.21444; -2.41556Koordenatuak: 43°12′52″N 2°24′56″W / 43.21444°N 2.41556°W / 43.21444; -2.41556

Gipuzkoa municipalities Elgoibar.JPG

Eremua 39,11 km2
Garaiera 100-864 m
Distantzia 47 km Donostiara
Posta kodea 20870
Biztanleria 11,360 bizt (2011)
Dentsitatea 0,29 bizt/km²
Sorrera 1346ko abenduaren 20an
http://www.elgoibar.org

Elgoibar Euskal Autonomia Erkidegoko Gipuzkoako lurralde historikoarekin mendebaldean eta Debabarrenako eskualdean dagoen udalerria da, Bizkaiko lurralde historikorekin mugakidea. 39,11 km² ditu eta 2008an 11.051 eta 2009an 11.220 biztanle zituen. Haren biztanle-dentsitatea km²-ko 282,56 biztanlekoa da.

Herri guztiz industriala da Erdi Arotik, makina erremintaren sektoreko enpresa asko dituena. Makina erremintaren museoa[1] eta IMH institutua[2] Elgoibarren kokatuta daude. Horregatik, makina erremintaren hiriburua deritzo.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Mendaro, hegoaldean Eibar eta Soraluze, ekialdean Azkoitia eta mendebaldean Markina (Bizkaia) mugakide ditu.

Azkarateko mendateak Azkoitiarekin lotzen du, eta San Migelekoa Markinarekin.

[aldatu] Inguru naturala

Inguruneko mendien artean Irukurutzeta (899 m) ekialdean eta Kalamua (768 m) mendebaldean aipatzekoak dira.

Deba ibaiak udalerria zeharkatzen du hegoaldetik etorrita itsasorako bidean iparralderantz.

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Historia

Elgoibarko hiribildua Alfontso XI.a Gaztelakoak[3] 1346an fundatu zuen eta ibarraren hondoan dago kokatua, Deba ibaiaren ertzeko orube lau batean, ibaiak meandro bat eratzen duen puntuan. Leku estrategikoan dago kokatua, Bizkaiko Jaurerriarekin muga egiten baitu.

[aldatu] Ondarea

Erdi Aroan planifikatutako hiribilduak hartzen duen eremuaren mugak hauek dira: ipar-mendebaldean Deba ibaia, hego-ekialdean aurreko aldea San Bartolome kalera duten etxeen atzeko aldea (zenbaki bikoitiak) eta eliza, ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea eta izen hori duen plaza eta hego-mendebaldean Kalegoen edo Foruen plaza eta parroki-eliza.

Olasoko San Bartolome monasterioaren antzinako atelada.

Hiribilduaren planoa laukizuzena da, trazatu erregularrekoa, planta berriko hirigunea baita, izan ere herritarrak bertara bizitzera joan aurretik planifikatu zen bizitokia. IE-HM zentzuan orientatutako bi kale paraleloren inguruan dago egituratua: Arrosario kalea eta San Bartolome kalea. Bi kale horien erdi aldera, eta kaleak elkarzut mozten dituelarik, kantoi estu bat dago eta, horri esker, «harresi barruko» komunikazioa erraztu egiten da.

Hiribilduaren barruko espazioa fatxada estu eta sakonera handiko lurzatietan banatua dago. Bertan mehelindun etxeak daude eta, horien bidez, etxadi laukizuzen eta erregularrak egituratzen dira, bakunak alboetan eta bikoitzak barruko aldean. Barruko aldeko etxeen fatxadak paraleloak diren bi kaletara ematen dute eta atzeko aldeak elkarri begira dituzte, hodia edo karkaba oraindik ere ongi ikusten delarik. Espazio hori argi zortasunerako erabiltzen da eta bertara iristen ziren garai batean etxeko hondakin guztiak.

Udaletxe barrokoa, eta aurrean soka-dantza.

Kaleak antolatzeko elementu nagusiak muturretan daude; ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea, eta hego-mendebaldean Olaso dorrea, gaur egun desagertua dagoena (haren lekuan Foruen Plaza edo Kalegoen dago orain). Elementu horien aurrean daude hiribilduan daudenik eta espazio ireki zabalenak, bi kaleak puntu horietan elkartzen baitira, Nafarroa Plaza edo Kalebarren ipar-ekialdean eta aipatutako Kalegoen edo Foruen plaza hego-mendebaldean.

San Bartolome eliza eraikin monumentala eta aipatzeko modukoa da. Erdigunearen albo batean dago, ez baitzen hiribildua planifikatu zenean eraiki, geroago baizik (XVII. mendea), izan ere hirigunea jatorrian «harresi barruko» elizarik gabe planifikatu zen, funtzio hori gaur egun kanposantua den Olasoko San Bartolome monasterioak betetzen baitzuen, nahiz eta aldendua egon.

1998ko apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Ordiziako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[4].

Hauek dira eraikin esanguratsuak, hiribarnean eta kanpoan:

  • Udaletxea: Inazio eta Frantzisko Iberok egindako eraikin barrokoa (1737)
  • Altzolako bainuetxea (1846)
  • Altzolako Lonja etxea
  • Apraiz errota
  • Zabale Torre baserria (XV. mendekoa)
  • Fosilen eta Mineralen museoa
  • Makina Erremintaren museoa
  • Altzola dorretxea (XV. mendekoa)
  • Pilotalekua: EAEko zaharrena (1751)
  • San Bartolome eliza: Longa, Larraza eta Iberotarren lana (1716)
  • Olasoko ataripea: antzinako Olasoko San Bartolome elizakoa (1459). XVIII. mendetik hona hilerriko sarrera

[aldatu] Euskara

Mugakoa izanda, eta inguruko udalerrien moduan, Elgoibarko jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaiera eta erdialdekoa edo gipuzkeraren tartekoa dugu.

Gaur egun biztanleen %60 baino zertxobait gehiago euskal hiztunak dira. "Barren" herriko euskarazko aldizkaria da.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
4.224 4.465 4.966 5.211 5.688 6.799 10.841 13.460 13.862 11.693 10.440 11.220

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Alfredo Etxeberria hautatu zuten alkate berriro.

Elgoibarko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[5]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7
2.272 (%39,71)
Bildu
7
2.037 (%35,60)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
2
710 (%12,41)
Alderdi Popularra (PP)
1
370 (%6,47)
Aralar
-
206 (%3,60)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
127 (%2,22)

[aldatu] Elgoibartar ezagunak (XX. mendekoak)

Elgoibarren ikuspegi orokorra.
Elgoibarren ikuspegi orokorra.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Elgoibar
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak