Laosko historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herrialdeko bandera.

Laosko historia Lan Xangeko erresumaraino atzera daiteke. XIV. mendean sortua, XVIII. mendera arte iraun zuen, Siamek herrialdea inbaditu eta geratu ziren lurraldeen gaineko kontrola hartu zuenean. Siamgo erregeak, Frantziaren aurkako borroka zakarra ekidin nahian, egungo Laos osatzen zuten lurraldeak Frantziari eman zizkion 1893an.

Bigarren Mundu Gerran Japoniak konkistatu zuen. Baina gerra galdutakoan, Laosek independentzia aldarrikatu zuen 1945an bertan. Nolanahi ere, Frantziak agintea ezarri zuen berriro, eta 1950ean erdi mailako autonomia erdietsi zuen, Frantziako Batasunaren elkartutako estatu gisa. Are gehiago, Frantziak de facto boterea gorde zuen 1954ra arte. Orduan, konstituzio-monarkia eratu zen, independentzia osoa bereganatuta. Genevako Konbentzioaren salbuespen berezian, Frantziako misio militar batek herrialdean jarraitu zuen komunisten kontra erregearen armada babesteko. Hurrengo urtean, AEBek Frantzia ordezkatu zuen.

Aldameneko Vietnamgo ezegonkortasuna Laosera hedatu zen. Anabasa horretan gerra zibila eta hainbat estatu-kolpe gertatu ziren. Ipar Vietnamgo armadak ekialdeko Laos inbaditu eta okupatu zuen. Armada hori zen Pathet Lao alderdi komunistaren benetako boterea Laosen. AEBek Laos ere bonbardatu zuten Vietnamgo Gerran, hornitzeko bideak mozteko aitzakian. 1968an, Ipar Vietnamgo armadak burututako erasoaren ondorioz, Laosko Erret Armada desegin zen. Gatazka AEBek eta Thailandiak antolatutako tropa irregularrek jarraitu zuten. Sobiet Batasunak eta Ipar Vietnamek babestuta, 1975ean, Pathet Lao komunistek boterea eskuratu zuten Laosen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]