Larisa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Larisa

Larisa
San Akilesen katedrala
Izen ofiziala Λάρισα
Estatua GreziaGrezia
Periferia
Unitate periferikoa
Tesalia
Larisa
Alkatea Konstantinos Tzanakoulis
Koordenatuak

39°38.5′N 22°25′E / 39.6417°N 22.417°E / 39.6417; 22.417Koordenatuak: 39°38.5′N 22°25′E / 39.6417°N 22.417°E / 39.6417; 22.417

Larisa non dagoen adierazten duen Grezia-ko/-go/-eko mapa
Larisa
Eremua 335,1 km²
Garaiera 67 m
Posta kodea 41x xx
Biztanleria 162.591 bizt. (2011)
Dentsitatea 485,2 bizt./km²
http://www.larissa-dimos.gr

Larisa (grezieraz, Λάρισα, ˈlarisa ahoskatua), Tesalia eskualdeko hiriburu eta hiri handiena. Peneo ibaiaren ertzean dago, Greziaren ipar-ekialdean.

Gaur egun, Greziako merkataritza eta industriagune nagusia da. Hirian bertan, 163.380 biztanle ziren 2011n. Garraiogunea ere bada, errepidez eta trenbidez lotuta dago Volosko portuarekin eta Tesalonika eta Atena hiriekin. Aireportua Nea Anchialosen dago, Larisatik hurbil.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larisari buruzko istorio mitologikoak bertsio bat baino gehiago du. Larisa Tesaliako ninfa bat omen zen. Pausaniasen arabera, Pelasgoren alaba zen. Helanikoren arabera, aldiz, Poseidonen eta Larisaren semeetako bat Pelasgo zen. Estrabonek, berriz, Piaso printzearen alaba dela dio.

Nolanahi ere, K.a. 400-340 urteen bitartean Larisa hirian ekoitzi zituzten drakmetan irudikatu zuten Larisa, ile luze eta kizkurraz. Txanponaren beste aldean, zaldi bat ageri da, trostan. Akiles Larisan jaio omen zen; Hipokrates, medikuntzaren aita, berriz, hiri honetan hil omen zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimari dagokionez, negua hotza eta hezea da; uda, berriz, beroa.

Datu klimatikoak (Larisa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 11 14 19 25 30 32 31 28 21 14 10 20.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 2 4 7 11 16 18 18 15 11 6 2 9.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 38 41 30 38 25 20 15 30 58 61 53 447
Iturria: Weatherbase [1]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larisa udalerria lau barrutitan eta bi azpiudalerriko komunitatan banaturik dago eta baita Terpsithèa komunitatea du barnean.

1. barrutia (bizt. 26,035)

  1. Papastàvrou
  2. Saint Athanàsios
  3. Alkazàr
  4. Hippocrates-Pèra
  5. Potamòpolis
  6. Philippòpolis
  7. Livadàki
  8. Saint Thomas
  9. Saint Paraskevi-Mezourlo
  10. Neàpolis

2. barrutia (bizt. 41,816)

  1. Saint Achellios
  2. Saint Nikòlaos
  3. Ambelòkipoi
  4. Saints Sarànta
  5. Saint Konstantinos
  6. Stathmòs

3. barrutia (bizt. 30,121)

  1. Lachanòkipoi
  2. Nèa Smyrne-Kamynia
  3. Kalyvia-Saint Marina
  4. Saint Geòrgios
  5. Anatoli
  6. Koulouri
  7. Amphithèa

4. barrutia (bizt. 26,814)

  1. Charavgi-Toumba-OKE
  2. Pyrovolikà-Pharos
  3. Avèrof-Sèkfo
  4. Nèa Politia
  5. Epiròtika
  6. Anthoupolis
  7. Neràida
  8. Kàmpos

Terpsithèa (bizt. 1,290)

  1. Terpsithèa
  2. Argyssa

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait monumentu aipagarri ditu, besteak beste, Larisako akropolia, antzinako bi antzoki eta Hipokratesen monumentua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larisa Aldatu lotura Wikidatan