Larruazal-arnasketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Larruazal-arnasketa animaliek burutzen duten arnasketa mota bat da, brankia-arnasketa, trakea-arnasketa eta birika-arnasketarekin batera. Anelidoak (harrak eta zizareak), anfibioak (hauek birika-arnasketarekin batera), hainbat molusku eta ekinodermo batzuek arnasketa mota honen bidez oxigenoa hartu eta CO2 kanporatzen dute.

Animalia hauetan gas-trukea larruazalean gertatzen da. Hori gerta dadin, baina, baldintza batzuk bete behar dira: azalak mehea izan behar du, hezea (arnasketa hau egiten duten animaliak urtarrak dira edo hezetasun handiko inguruneetan bizi dira) eta gasekiko iragazkorra.

Larruazaletik gertu odol kapilar ugari dituzte arnasketa hau egiten duten animaliek. Larruazaleko azpiko dermisa, beraz, odolez oso irrigaturik dago.

Hezetasuna lortzeko eta larruazala lehor ez dadin animaliek muki geruza bat jariatzen dute, gas-trukea oztopatzen ez duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]