Annelida
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz |
|
|
||||
|---|---|---|---|---|
Glycera sp.
|
||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||
|
Ornogabeen tipo honetan sartzen dira harrak, lur zizareak eta izainak
Zizareak hezetasun puntu bat duten lurretan bizi dira, eta izainak, berriz, uretan.
Animali hauen gorputza zilindrikoa era luzea da, metamero izeneko eraztunetan edo segmentuetan zatitutadago, nola kanpotik hala barrutik. Segmentu horietako bakoitzean hainbat organo errepikatzen dira, hala nola, digestio eta iraitz-hodiak, nerbioak eta hainbat odol-hodi.
Animaliaren aurreko zatian ahoa egoten da eta atzean berriz uzkia.
Anelidoak azalaren bidez hartzen dute arnasa, eta azalak beti heze egon behar du gas elkartrukea gerta dadin. Lurrarekin nahastuta dauden partikula organikoak jaten dituzte zizareek; izainen mantenugaia, berri, odota da; hori dela eta, animalia ornodunen behin behineko parasitoak dira. Anelido espezie batzuek sexu banatuak dituzte, hau da, batzuk arrak dira eta besteak emeak; espezie batzuk, ordea, hala nola lur-zizareak, hermafroditak dira, hau da, banako berak zelula sexual maskulino eta femenino produkzitzen ditu, baina inoiz ere ez aldi berean; horregaitik, beste zizare batekin gurutzatzen direnean, batzuetan arrak bezala jokatzen dute eta besteetan emeak bezala.