Molusku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Molusku
Fosilaren garaia: Kanbriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Goifiluma: Lophotrochozoa
Filuma: Mollusca
Linnaeus, 1758
Klaseak
Dibertsitatea
85.000 espezie

Moluskuak edo Soinberak (latinez Mollusca, "oskol finekoak") animalia filum nagusi bat dira. Eurak ikertzen dituen zientzia malakologia da.

Gaur egun 200.000[1] bat espezie bizi dira filum honen barruan eta dirudienez 70.000 bat espezie desagertu daude[2]. Mikromoluskuetatik Txibi erraldoiraino (munduko ornogaberik handiena izan daitekena) tamaina ugari dituzte. Moluskuak hamar klase taxonomikotan banatzen dira, eta horietako bi guztiz desagertu dira. Cephalopoda klasea (txibiak, olagarroak...) neurologikoki garatuenak diren ornogabeen artean daude.

Molusku espezie gehienak itsasoan bizi dira, eta horietako asko mareen arteko gunean. Olagarro eta txibia pelagikoen bizitokia itsaso irekiko ura da eta espezie batzuk ur-abisaletan ere bizi dira, ur-hidrotermaletan. Hala ere molusku guztiak ez dira itsastarrak: hainbat bibalbio eta gastropodo ur gezatan ere bizi dira eta barraskilo eta bareak bezalako gastropodoak lur lehorrean bizi dira.

Espezie asko jangarriak dira gizakiarentzat edo dekoraziorako.

Gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz biguna dute, hiru ataletan zatita: burua, masa biszerala eta oina. Hainbatek maskorra dute. Era askotako elikadura dute. Urtarrek, zakatzen bides hartzen dute arnasa, eta lehortatrrek, birikien bidez. Metamorfosia izaten dute. Hamar molusku klase daude, horietatik zortzik gaur egun bizirik daude eta beste biak fosilen bitartez baino ez ditugu ezagutzen. Ezagutzen diren espezie kopurua 250.000 dira. Gastropodoak dibertsitate osoaren %80a inguru dira.[3]

Klasea Espezie kopurua Bizitokia
Caudofoveata 70 ozeano sakona
Aplacophora 250 ozeano sakona
Polyplacophora 600 kostalde arrokatsuak
Monoplacophora 11 ozeano sakona
Gastropoda 150.000[3] itsasoa, ur geza, lur lehorra
Cephalopoda 786 itsasoa
Bivalvia 8000 itsasoa, ur geza
Scaphopoda 350 itsasoa
Rostroconchia desagerturik
Helcionelloida desagerturik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molusku Aldatu lotura Wikidatan
  1. Barnes, R.S.K., Calow, P., Olive, P.J.W., Golding, D.W. and Spicer, J.I. (2001). The Invertebrates, A Synthesis (3rd Edition), Blackwell Science, UK.
  2. Brusca, R.C. & Brusca, G.J. (2003). Invertebrates (2nd Edition), Sinauer Associates Inc., MA, USA.
  3. a b Ponder, Winston F. eta Lindberg, David R. (Eds.) (2008) Phylogeny and Evolution of the Mollusca. Berkeley: University of California Press. 481 pp. ISBN 978-0-520-25092-5.