Larry Holmes
Larry Holmes, The Easton Assassin ezizenaz ere ezaguna (Cuberth, Georgia, AEB, 1949 -), estatubatuar boxeolaria da.
Biografia [aldatu]
Pisu astunetan munduko txapelduna izandakoa da 1978-1985 urteetan.
1976an hasi zen profesional gisa. Bi urte geroago, Ken Norton mendean hartuta, txapeldun atera zen. Borroka gogoangarriak egin zituen bere karreran, hala nola Muhammad Aliren aurkakoa (1980) edo Michael Spinksen aurkakoa (1985). Azken horren kontra galdu zuelarik, ezin izan zuen gainditu Rocky Marciano mitikoak ezarritako errekorra (berrogeita zortzi garaipen).
1988an titulua lortzen ahalegindu zen berriro, baina Mike Tysonek hartu zuen mendean, lau borrokalditan. Guztira berrogeita hamaika borroka egin zituen eta horietarik berrogeita zortzi irabazi. 1992an, berrogei urtetik gora zituela, Evander Holyfielden aurka borrokatu zen munduko titulua lortzeko, baina galdu egin zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.