Muhammad Ali

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Muhammad Ali
Ali 1967an
Muhammad Ali 1967an
Estatistikak
Izen osoa Cassius Marcellus Clay
Ezizena(k) The Greatest
Pisua Pisu astuna
Altuera 6 ft 3 in (191 cm)[1]
Irismena 78 in (198 cm)
Herritartasuna Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Jaiotza 1942ko urtarrilaren 17a (72 urte)
Louisville, Kentucky, AEB
Estiloa Ortodoxoa
Historia
Borrokaldiak 61
Garaipenak 56
KOak 37
Porrotak 5
Berdinketak 0
Borrokatu gabeak 0

Muhammad Ali[2] (Cassius Marcellus Clay Jr. jaioa, Louisville, Kentucky, 1942ko urtarrilaren 17a - ) boxeolari estatubatuar ohia da.

Ipar Amerikako historiako boxeolari garrantzitsuenetarikoa da. Horrez gain, politika munduan, beltzen eskubideen alde jarrera konprometitua izan zuen.

Muhammad Ali ez zen bere jaiotzezko izena. Izen hau fede musulmana onartzean hartu zuen. Pisu astunen Munduko Finalera iritsi zenean, aurkari bezala Pietzykowsky poloniar beteranoa izan zuen. Honek 231 burrukaldi zituen atzean eta Europako hiru txapelketa irabazi zituen. Finalean, poloniarrari sudurra hautsi eta K.O. utzi zuen. Bere boxeolari bizitza osoan, Alik 116 aurkaritatik 108 garaitu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassius Clay 1942ko urtarrilaren 17an jaio zen Louisvillen (Kentucky). 12 urte zituela bizikleta lapurtu zioten eta denuntziatu zuenean, lagundu zion polizia izango zen aurrerantzean boxeo munduan sartzen lagunduko ziona: Joe Martin.

Eskolan ez zuen inoiz emaitza onik atera, baina hala eta guztiz ere graduatzea lortu zuen. Ikastetxeko zuzendariak behin esan zuenez, etorkizun handiko gaztea izan zitekeela igartzen zitzaion.

Bere bizitza boxeora bideratu behar zuela argi utzi zuen Clayk, 1960ko olinpiadetan urrezko domina eskuratzean pisu arinetan. Lorpen honen ostean, profesional mundura egin zuen salto Angelo Dundee txapeldun ohiaren esanetara.

Laster eman zen ezagutzera, emaitza bikainak ematen zizkion estilo bitxi eta desegokiari esker. Islamaren Nazioa izeneko talde musulmanaren alde egiten zituen aldarri propagandistak oso kritikatuak ziren, baina batzuei atsegina ez irudituta ere, Clay dagoeneko izugarri ospetsua zen. Kirol honetako borrokalari nagusien aurka garaipen garrantzitsuak lortu zituen.

Bere honako esaldi hauek oso ezagunak egin ziren: “handiena naiz” edo “ gazte, eder eta azkarrena naiz eta inork ezin nau garaitu”. Behin, eskola garaiko emaitza kaxkarrak gogorarazi zizkiotenean, zera esan zuen: "Handiena naizela esan nuen, ez adimentsuena".

Cassius Clayk 2 aldi ezberdin izan zituen txapeldun bezala.

Lehen txapeldun aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi honetan Cassiusek garaipen garrantzitsuak lortu zituen, boxeoaren kondairaren parte ziren boxeolarien aurka. Haietako bat izan zen, Sonny Banks, borrokaldian Clay lurrera botatzea lortu zuen gizon bakarra, nahiz eta gero Clayren muinetan erori.

Islamaren Nazioa musulman beltzen erakunde erradikalaren jarraitzaile egin zenean, "Cassius X" izena erabiltzen hasi zen, Malcolm X bere burkidea bezala. "X" deitura hartzea, jabe zuriek emandako izenari uko egiteko modu bat zen, eta sinesmen musulmanean behar bezalako jakituria lortzen zuten fededunei, taldeko buruzagiak izen musulman bat ematen zien. Munduko txapela lortu eta gero, Cassius Clay Muhammad Ali bihurtu zen.

Sonny Listoren aurka izan zuen ordurako borrokaldirik garrantzitsuena, munduko titulua jokoan zela. Garaipena lortu zuen, apustu guztiak aurka eduki arren. Bere titulua defendatuz izan zuen bigarren borrokaldian, aurkaria lehena asaltoan K.O. utzi zuen muturrekoarekin. Honela jarraitu zuen Alik bere titulua babesten, Vietnameko Gerrara joateari ezetza eman zion arte. 5 urteko espetxe zigorra eta 10.000 dolarreko isuna jarri zioten. Espetxea ez zuen ikusi, baina titulua kendu zioten eta urte luzez ringera igotzea debekatu zioten.

Bigarren txapeldun aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen porrota, munduko txapeldunaren gerrikoa berreskuratzeko egin zuen lehen saiakeran jazo zen. Joe Frazierren aurka izan zen puntutan galdu zuen 15 roundeko borrokaldi batean.

Alik bigarren saiakera izan zuen, George Foremanen aurka oraingoan, Kinshasan. Izugarri ospetsua izan zen garaipena lortu zuen, munduko txapeldunaren gerrikoa berreskuratuz.

Frazier berberaren aurka eta beste boxeolari garrantzitsu askoren aurka defendatuko zuen gerrikoa Alik aurrerantzean. Baina harrigarria iruditu arren, Leo Spinks boxeolari gaztearen aurka galdu zuen titulua, profesional moduan 8 borrokaldi besterik ez zeramatzana.

Bere erretiroa jakinarazi zuen arren, 1980an itzuli zen Larry Holmesen aurka. Limite barruan galdu zuen borrokaldi.

1981ean puntutan galdu zuen Trevor Berbicken aurka. Azken porrota honen ostean, behin betiko erretiratu zen, askoren ustez, historiako boxeolaririk itzelena: Muhammad Ali.


Boxeotik urrun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghandi Fundazioak, bakearen sarirako proposatu zuen Muhammad Ali. Hala, 65 urteko kirolari historikoa saritua izan zen umeen aldeko lanagatik.

Ali Haurren Biltzar Nagusia izeneko taldearen sortzaileetako bat izan zen. Bertan, ehundaka umek laguntza jasotzen dute New Yorken.

Sari hau eman baino aste bete lehenago, Ghandiren fundazioak eskutitza bidali zuen Nobel Fundaziora, non sarirako hautagai izateko proposatzen duten.

Hiru aldiz munduko txapeldun, eta bere kirolari ibilbidean 56 aldiz garaitu eta 5 aldiz besterik ez, galdu zuena, 1999. urtean Mendeko Kirolaririk Hoberena izendatu zuen COI elkarteak.

1982. urtetik Ali, berriro Cassius Clay izena harturik, AEBetako Kentucky estatuan Parkinson gaixotasunarekin ari da borrokan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Ali Aldatu lotura Wikidatan