Laura Fernández (idazlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Fernández (idazlea)
Bizitza
JaiotzaTerrassa1981eko uztailaren 5a (42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea eta ipuingilea
Genero artistikoazientzia-fikzioa
fantasia

Laura Fernández Domínguez (Terrassa, Katalunia, 1981ko uztailaren 5a) kazetaria eta idazlea da.[1]

Literatura eta musika kritikaria ere bada eta ibilbide luzea egina du idatzizko hedabideetan. Bere ipuinak antologia askotan jaso dira, eta ingelesera, frantsesera eta italierara itzuli dira.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bienvenidos a Welcome (Elipsis, 2008) eta Wendolin Kramer (2011), La chica zombie (2013), Connerland (2017) eta La señora Potter no es exactamente Santa Claus (2021) eleberriak argitaratu ditu.

Harengan eragin duten batzuk: Philip K. Dick, Terry Pratchett eta Stephen King dira.[2]

La señora Potter, ez da Santa Claus bere eleberriak El Ojo Crítico de Narrativa 2021 saria, Finestres de Narrativa saria eta liburu saltzaileek emandako 2021eko Fikzio Libururik onenaren saria jaso zituen.[3][4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bienvenidos a Welcome (Elipsis, 2008)
  • Wendolin Kramer (Seix Barral, 2011)
  • La Chica Zombie (Seix Barral, 2013)
  • El Show de Grossman (Aristas Martínez, 2013)
  • Connerland (Literatura Random House, 2017)
  • La señora Potter no es exactamente Santa Claus (Literatura Random House, 2021)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Ojo Crítico de Narrativa saria 2021[3]
  • Finestres de Narrativa saria 2021[3]
  • 2021eko Fikzio Libururik onena liburu-saltzaileek emana[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]