Hispania Tarraconensis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tarraconensis, k.a. 120an

Hispania Tarraconensis Hispaniako probintzietako bat zen erromatarren garaian.

Hispaniako hegoalde eta ekialdea menperatu zituztenean erromatarrek (197 K.a.) bi probintzia antolatu zituzten: Hispania Citerior eta Hispania Ulterior (hau da, Hispania hemengo aldetik eta hango aldetik, Erromatik ikusita). Lehenengoa ipar-ekialdean eta bigarrena hegoaldean. Hispania Citerioreko hiriburua Tarracon kokatu zuten (gaurko Tarragonan); hori dela eta, Hispania Tarraconensis bihurtu zen (27 K.a.). Probintzia hau enperadorearen kontrolpean zegoen (ez Senatuaren menpean) "legatus" baten bidez.

Azkenean penintsula osoa menperatu zuten erromatarrek, eta Hispania Tarraconensis egungo Galiziaraino heldu zen. Zabalegia zenez, hiru probintziatan banatu zuten: Gallecia (212n), Carthaginensis (293n) (antzinako probintziako hegoaldea) eta Tarraconensis (ipar-ekialdea).

Hispania Dioklezianoren berrantolaketaren ondoan

Justiziaren arloan, probintziaren azpieskualderi "conventus" deitu zioten; Tarracon, Caesar-Augustan (gaurko Zaragozan) eta Clunian (Burgosko probintziako ekialdean) kokatu zituzten "conventus"en hiriburuak, bakoitzak "legatus iuridicus" batekin. Caesaraugustako "conventus"ean "vascones" zeuden (hau da, Euskal Herriko hego-ekialdea) eta Cluniakoan "varduli", "caristii" eta "autrigoi" (hau da, Euskal Herriko hego-mendebala).

IIIg. mendearen amaieran Diokleziano enperadoreak "diocesis"etan antolatu zuen inperioa, eta Hispania Tarraconensis Hispaniaren barruan geratu zen; geroxeago Konstantinok Galien prefectoaren menpean jarri zuen Galia eta Espainia.


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Roman empire.png
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene |Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Retia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak