Le Soir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Le Soir Logotipo

Le Soir ("arratsaldea" euskaraz) berlindar formatuan eginiko belgiar egunkari bat da. Le Soir 1887an fundatu zuen Emile Rosselek. Belgikako frantsesez idatzitako egunkaririk ospetsuena da. La Libre Belgique bezalako bere lehiakide kontserbadore-katolikoekin alderatuta, Le Soir sozialki aurrerakoia bezala ikusia da, eta nabarmenki federalista arlo politikoan.

Gatazka Googlekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari honak nolabaiteko ospea hartu zuen Googlen aurka copyright urratzeagatik izan zuen auziaren ondorioz. Auzia Googlek egunkariko web orrialdeko berri zatiak Google Newsen bidez erakutsi izanean oinarritu zen, baita egunkariko web orrialdetik ezabatuak izan ondoren ere. Auzitegi belgiar batek Belgikako legediarekin bat ez zetorrela erabaki zuen eta Googlei bere web orrialdeetatik "copyright urratze" guztiak kentzeko agindu zion. Googlek epaiak esan bezala egin zuen, bere bilaketa indexetik belgiar aldizkari guztietarako loturak kenduz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Le Soir