Lehen Triunbiratua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lehen Triunbiratua[1] da historialariek Zesar, Ponpeio eta Krasok osatu zuen itun politikoari emandako izena. Lehen Triunbiratuak ez zeukan inolako estatus ofizialik. Osatzaileen botere ekonomikoa zein politikoa zen itun honek zuen oinarria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 70ean Kraso eta Ponpeio kontsul izendatu zituztenez geroztik, elkarri gorroto zioten, biek uste baituzten bestea kideren kontutik saiatu zela ospea handitzen. Zesarrek elkartu zituen hiruron ahalmenak batzeko asmotan. Zesarrek entzute handia zeukan erromatarren arruntengan; Kraso arras aberatsa zen; eta Ponpeiok ospea bere ahalmen militarrari zor zion.

Kraso eta Zesar lagun zaharrak ziren. Ponpeio Zesarren alaba bakarrarekin ezkondu zen ituna indartzearren. Hasiera batean akordio sekretua izan arren, Senatuak Zesarren laborantza-legea gelditu zuenean, Zesarrek Ponpeio eta Kraso alboan zituela eman zuen erantzuna, ituna erakutsiz.

Triunbiratuen indarrari esker, Zesar bost urterako Galiako prokontsul izendatu zuten. Ponpeio eta Krasok kontsulatua partekatu zuten berriro K. a. 55ean. Orduan, Zesarri beste bost urterako luzatu zioten agintaldia.

Itunak, halere, ezin izan zuen betiko iraun, triunbiroen nortasuna eta handinahia kontuan hartuta. Ponpeioren jelosia Zesarrek Galian arrakasta lortu ahala hazten zen. Ponpeiok eta Krasok elkar mesprezatzen zuten. Bi hilotzek betiko suntsitu zuten aliantza. Lehenengoa Julia Zesaris, Ponpeioren emaztea eta Zesarren alabaren hil zen. Bigarrenik, Kraso hil zen, partiarren kontra borrokatzen ari zela eta porrota lotsagarri baten ondoren.

Pixkanaka, Ponpeio Zesarrengandik urrundu zen. Zezilio Metelo senatari atzerakoiaren alabarekin ezkondu zen. Kontsul bakarra izendatu zuten K. a. 52an. Horretaz gain, Hispaniako probintziak gobernatzen zituen laguntzaileen bitartez.

K. a. 49an, Senatuak Erromara itzultzeko agindu zion Zesarri. Honen ezezkoak eta Rubicon ibaiko zeharkaldiak gerra zibila piztu zuten. Lehen borroken ostean, Farsalo batailan, Zesar atera zen garaile. Ponpeioren hurrengo hilketak Zesar utzi zuen Erromako buru bakarra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Triunbiratu agertzen da Elhuyar eta 3000 hiztegietan. Triumviratu agertzen da Euskaltermen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]