Marko Lizinio Kraso
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Marcus Licinius Crassus | |
| Jaio | K. a. 115 aldean | |
| Erroma () | ||
| Hil | K. a. 53an | |
| Karrae () | ||
Marko Lizinio Kraso (latinez: Marcus Licinius Crassus Dives) (K. a. 115 inguru - K. a. 53) Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Antzinako Erromako gizon aberatsenetako bat izan zen (Dives hitzak aberatsa esan nahi du)
Espartakoren matxinadaren zapuztailea izan zen. Ponpeio eta Zesarrekin batera Lehen Triunbiratoa osatu zuen. Hiru triunbiroetatik, berak lortu zuen ospe gutxien. Haren handinahia, berriz, ez zen beste biena baino txikiagoa. Hala ere, ez zeukan haien ahalmen estrategikoa ezta haien xarma ere. Pertsiarren kontrako Karraeko bataila Erromaren porrot handienetako bat izan zen. Kraso bertan hil zen. Haren heriotzak Ponpeio eta Zesarren arteko tirabirak bizkortu zituen eta, hein batean, Gerra Zibilaren kausa bat izan zen.
Kronologia [aldatu]
- K. a. 115 - Krasoren jaiotza
- K. a. 97 - Haren aitaren kontsulaldia
- K. a. 87 - Krasok Marioen gizonengandik Hispaniara ihes egin zuen.
- K. a. 84 - Silatarrekin bat egin zuen.
- K. a. 78 - Silaren heriotza.
- K. a. 74 - Espartakoren matxinada.
- K. a. 73 - Kraso pretor izendatu zuten.
- K. a. 71 - Krasok Espartako garaitu zuen.
- K. a. 70 - Ponpeiorekin batera kontsul izendatu zuten.
- K. a. 65 - Kraso zentsor izendatu zuten.
- K. a. 63 - Katilinaren konspirazioa.
- K. a. 59 - Lehen triunbiratoa osatu zen.
- K. a. 55 - Kraso eta Ponpeioren bigarren kontsulaldia. Azaroan Siria aldera abiatu zen Kraso.
- K. a. 54 - Partiarren kontrako kanpaina hasi zen.
- K. a. 53 - Karraeko bataila eta gutxira Kraso hil zen.