Les Visiteurs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Les Visiteurs
Datuak
Jatorrizko izenburua Les Visiteurs
Izenburua euskaraz Bisitariak
Urtea 1993
Estreinaldia 1993ko urtarrilaren 27a
Generoa komedia
Herrialdea FrantziaFrantzia
Iraupena 107 minutu
Zuzendaria
Jean-Marie Poiré
Ekoizleak
Alain Terzian
Gidoilariak
Jean-Marie Poiré
Christian Clavier
Aktoreak
Christian Clavier
Jean Reno
Valérie Lemercier
Christian Bujeau
Musikagileak
Eric Lévi (Era)
Felix Mendelssohn Bartholdy
Jatorrizko hizkuntza
frantsesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Les Visiteurs (euskaraz Bisitariak) 1993ko Jean-Marie Poiré frantziar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Christian Clavier, Jean Reno, Valérie Lemercier eta Christian Bujeau aktoreek antzeztu zuten.

9 Cesar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bakarra irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Cesar Saria (Valérie Lemercier).

1993an estreinatu eta Frantziako azken 20 urteetako filma baten arrakasta handiena suposatu zuen. Filmako fikziozko Erdi Aroko Montmiraileko gaztelua girotzeko Beynaceko gaztelua eszenatokitzat erabili zen, gaur egungo Montmiraileko gaztelua girotzeko berriz Ermenonvilleko gaztelua. Filman agertzen diren autoetako matrikulen zenbakiak ikusirik Aude (11) (Carcassonne hiriko alde zaharrean gazteluaren eszena ugari filmatu ziren) eta Oise (60) (Courtepaille jatetxearen eszena Cergy udalerrian filmatu zen) departamenduetan filmatu zela ikus daiteke, bi departamendu hauek Frantziako mutur banatan egotea bitxia dirudien arren, filmari adi so egin ezkero zenbait eszenetan auto bera bi departamendu horietako bi matrikula ezberdinekin ere agertzen dela jabetu gaitezke.

1997an Les Couloirs du temps: Les Visiteurs 2 jarraipena izan zuen, bai eta 2001eko Les Visiteurs en Amérique izeneko estrtubatuar-frantziar berregokitzapena ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko Frantziako Erresumako bi pertsonaia xelebre aztikeriaz XX. mendearen amaierara lekualdatuak ziango dira. Garai berrietan eta arrotz zaien munduan erabat galduak daude, nola edo hala euren berezko garaira itzultzen saiatuko direa. Era berean, euren Erdi Aroko ohitura eta jokamoldeek gaur egungo pertsonengan harridura sortu eta sekulako egoera bitxi eta barregarriak eraginaraziko dituzte.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]