Luis VI.a Frantziakoa
Wikipedia(e)tik
Luis VI.a Frantziakoa (Paris, 1081eko abenduaren 1a – Béthisy-Saint-Pierre, 1137ko abuztuaren 1a) 1108tik hil arte Frantziako erregea izan zen.
Biografia [aldatu]
Erret-boterearen instituzioak zentralizatzearen alde jo zuen Kapetar leinuko lehen erregea izan zen. Horretarako, bere erregealdi osoan baroien aurka borrokatzen jardun zuen.
Ezkontzak eta seme-alabak [aldatu]
1104an Luzia Rochefortekoa ezkondu eta Elisabet izeneko alaba izan zuten ezkontza indargabetu baino lehen.
1115ean Adelaida Mauriennekoa ezkondu eta zortzi seme alabak izan zituzten:
- Filipe (1116–1131)
- Luis (1120–1180), oinordekoa
- Henrike (1121–1175), Reimsko artzapezpikua
- Hugo (1122 inguru -?)
- Roberto (1123 inguru–1188)
- Konstantzia (1124 inguru–1176), Eustakio IV.a Boloniakoa eta Raimundo V.a Tolosakoa ezkondu zituena.
- Filipe (1125–1161), Parisko apezpikua
- Petri (1125 inguru–1183)
| Aurrekoa Filipe I.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1108-1137 |
Ondorengoa Luis VII.a Frantziakoa |