César Sariak
Wikipedia(e)tik
César Sariak Frantziako zinemaren premio nagusiak dira, 1976tik urtero ematen direnak Académie des arts et techniques du cinéma elkartearen eskutik. 2002tik "Théâtre du Châtelet" Parisko antzokian eta otsailean banatzen dituzte sariak.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
- 1976ko apirilaren 3an lehenengo ekitaldia antolatu zuten.
- 1980an Jerry Lewisek ohorezko saria eman zion Louis de Funèsi.
- 1989an Isabelle Adjanik hirugarren aldiz aktoresa onenaren saria jasotzean Salman Rushdieren "Bertso satanikoak" liburuaren zati bat irakurri zuen.
- 1995ean 20. urteurrena ospatu zuten, eta Jeanne Moreauri ohorezko saria eman zioten.
- 1998an Jean-Luc Godardek ohorezko saria eskuratu zion Clint Eastwoodi.
Markak [aldatu]
- "Le Dernier Métro" (1981) eta "Cyrano de Bergerac" (1991): Sari gehien (10) lortu duten pelikulak.
- Roman Polanski: Zuzendari onenaren saria aldi gehien (3: "Tess", "Le Pianiste" eta "The Ghost Writer") eskuratu duena.
- Michel Serrault: Aktore onenaren saria aldi gehien (3: "La Cage aux folles", "Garde à vue" eta "Nelly et Monsieur Arnaud") lortu duena.
- Isabelle Adjani: Aktoresa onenaren saria aldi gehien (5: "Possession", "L’Été meurtrier", "Camille Claudel", "La Reine Margot" eta "La Journée de la jupe") hartu duena.
(2011ko ekitaldia arte kontuan hartuta).
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez)César Sarien webgune ofiziala