Lesbia Urquía

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lesbia Urquía
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLesbia Yaneth Urquía
Jaiotza1967
Herrialdea Honduras
Heriotza2016 (48/49 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
copinh.org

Lesbia Yaneth Urquía (Marcala, La Paz, Honduras, 19672016ko uztailaren 6a) Hondurasko giza eskubideen aldeko ekintzailea eta ingurumenaren defendatzailea izan zen.[1][2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondurasko Herri Erakunde eta Indigenen Kontseilu Zibikoko (Copinh) buruzagi komunitario bat izan zen, Berta Cáceres kide zuen erakunde berekoa. Ibaien pribatizazioen aurka zegoen, desbideratu egiten dituztelako eta komunitate indigenei ura emateari uzten dietelako. Gainera, presek eremu horietako baso-soiltzea sustatzen dute, eta lur horietako florari eta faunari eragiten diete. La Pazen nazioarteko inbertitzaileen presa hidroelektriko baten eraikuntzaren aurka borrokatu zuen.[1] Lenkek uste zuten presek eragina izango zutela ura, janaria eta medikuntzarako materialak eskuratzean, eta, beraz, haien bizimodu tradizionala arriskuan jarriko zela.[4] Presa hori eraikitzeak Gualcarque ibaiak ura emateari uztea eragin zuen.[5]

2016ko uztailaren 6an, haren gorpua aurkitu zuten Marcala hirian, zabortegitik gertu.[6] Bi sikariok hil zuten buruan egindako matxete-kolpe batez.[5] Kontseiluak gobernuari egotzi zion heriotzaren erantzukizuna, bereziki Alderdi Nazionaleko presidenteari eta haren senarrari.[2] 2006 eta 2016 artean 114 aktibista ekologista hil zirela kalkulatzen da Hondurasen.

Urquíak hiru seme-alaba eta 49 urte zituen hil zutenean.[7]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «El brutal asesinato en Honduras de Lesbia Urquía, activista ambientalista compañera de la fallecida Berta Cáceres» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) AHRENS, J. M.. (2016-07-08). «Asesinada en Honduras otra dirigente ecologista, compañera de Berta Cáceres» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. (Ingelesez) Gómez-Barris, Macarena. (2017-10-19). The Extractive Zone: Social Ecologies and Decolonial Perspectives. Duke University Press ISBN 978-0-8223-7256-1. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  4. (Ingelesez) Malkin, Elisabeth; Arce, Alberto. (2016-03-03). «Berta Cáceres, Indigenous Activist, Is Killed in Honduras» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  5. a b (Gaztelaniaz) Berumen, Sergio A.. (2018-01-19). ¿Cañones o mantequilla? Respuestas de economía para no economistas. ESIC ISBN 978-84-17129-46-0. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  6. (Ingelesez) Janssen, Sarah. (2016-12-06). The World Almanac and Book of Facts 2017. Simon and Schuster ISBN 978-1-60057-207-4. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  7. (Ingelesez) Verbos, Amy Klemm; Henry, Ella; Peredo, Ana Maria. (2017-07-20). Indigenous Aspirations and Rights: The Case for Responsible Business and Management. Routledge ISBN 978-1-351-27016-8. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]