Libe Goitia Artetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Libe Goitia Artetxe

Bizitza
JaiotzaErrusia2001eko maiatzaren 1a (22 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Literaturaren Zubitegia: 1095

Libe Goitia Artetxe ( Xatki - Errusia, 2001eko maiatzaren 1a) idazlea da, poeta.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zela Errusiatik Galdakaora etorrita, bertako eskola publikoan ikasi zuen oinarrizko hezkuntza, Gandasegi LHn hain zuzen ere, eta ikasketak jarraitzeko Elexaldeko institutura joan zen DBH ikastera; Batxilera ere bertan bukatu zuen 2019. urtean.

Nerabe zela poesiarekin lehen harremana izan zuen Libe Goitiak. 2019an «Urruzonotarrak gehituz» lehiaketa irabazi zuen. Garrantzia handia izan zuen horrek Liberentzat.

Poesiaren mundu zirraragarri eta misteriotsuan eman zuen lehen pausua izan zen hura, eta hain egin zuen ondo, are gehiago murgildu zela. Etorkizuna baikortasunez ikusteko bidea ireki zion.

Saria ez zen izan objektu material bat soilik, bizitza osorako gordeko duen oroitzapen bat baizik.[1]

Libe Goitia Artetxe

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Urrunoztarrak Gehituz literatura-lehiaketan poesia saria lortu zuen.[4]Diploma jaso zuen, eta gainera, Sagastiberri izeneko bilduman argitaratu zuten bere lana.[5]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketan parte hartu zuen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Binke. (2021-03-22). «Libe Goitia: «Elexaldek eragina dauka nire poesian»» BINKE (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  2. Agirre, Jon. (2023-05-09). «'Fast fatum' poesia-liburua aurkeztu du Libe Goitiak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  3. Sarasola, Ainhoa. «Binarismoak hausteko poemak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-05-09). «‘Fast Fatum’ kaleratu du Libe Goitiak, bere lehen poesia liburua» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  5. Espinosa, Maider Ibañez. (2019-06-05). «Libe Goitia galdakoztarrak saria irabazi du Urruzunotarrak Gehituz literatura-lehiaketan» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  6. BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]