Lilith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 18 otsaila 2015
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lilith , John Collierren margolana (1892).

Lilith (hebreeraz: לִילִית‎ Lîlîṯ) judu mitologiaren pertsonaia da, Mesopotamian jatorria duena. Adamen lehendabiziko emaztetzat, Eva baino lehenagokoa, hartzen dute. Biblian agertzen ez den kondaira baten arabera, bere kabuz Eden uztea erabaki zuen eta Itsaso Gorrira joan zen non Samael deabrua bere maitale bilakatu zen. Gero, demonio bilakaturik gauez umeak bahitzen eta sukubo moduan lotuan dauden gizonekin (gaueko poluzioen bitartez) semeak (lilim izenekoak) sortzen ditu. Emakume ederra, ilehori edo ilegorri, batzutan hegalduna du irudia.[1]

Feminismo erradikalak pertsonaia bereganatu du, bere izaera matxinoa sexu iraultzaren eta patriarkatuaren aurkako borrokaren adibidetzat harturik.

Erreferentziak

  1. Marcos Casquero, Manuel-Antonio. (2009). Lilith. Evolución histórica de un arquetipo femenino. Leóngo Unibertsitatea, 440 or. ISBN 978-84-9773-473-8..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lilith Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.