Listeria
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Listeria generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Genero honek 6 espezie du, eta garrantzitsuena Listeria monocytogenes da.
Mikrobio hauek mugikorrak dira, flageloen bitartez higituz. Katalasa (+) eta oxidasa (-) izaten dira.
Listeria habitat ugaritan dago: lurzoruan, ur gazitan, hondakin uretan edota animalien zein gizakiaren hesteetan.
Talde honetako patogeno bakarra eta listeriosi gaitzaren eragilea Listeria monocytogenes da.